Stop AHT zundaketak. Informazio batzarra

Stop AHT zundaketak –

Atzo eguerdiko 12:00etan STOP AHT ZUNDAKETAK ekimenak deitutako batzar informatiboa izan da Izurdiagan. 40 pertsona inguru bertaratu dira.

Stop AHT zundaketak

Stop AHT zundaketakLekukoek jakinarazi dutenez, ostegun goizean, Izurdiagan, CEMOSA enpresako langileek, makina zulatzaile baten bidez, zulo bat egin zuten trenbidetik oso gertu dagoen errepidearen bazterbidean. Bazkalorduan makina kamioi batean eraman zuten eta arratsaldean makinarekin itzuli ziren iluntzera arte lan egiteko. Segurtasun pribatuko bi agentek babestu zituzten. Ostiralean, ez zen azaldu ez langilerik ez makinarik, baina iragarri zuten datorren astelehen eta asteartean ekingo zietela lanei, eta ondoren zundaketak egingo zituztela Urrizolan. Langileek esan zuten Nafarroako Gobernuaren baimenarekin egiten zutela lan.

Arakilgo alkateak, Izurdiagako kontzejua barne hartzen duenak, batzarrean esan du udalak ez zuela baimenik eman lanak egiteko eta, beraz, ez dutela legezko estaldurarik. Adierazi du atzotik, ostiraletik, gelditzeko agindua eman dutela. Astelehenean lanera itzuliko balira, Foruzaingoari deituko liokeela adierazi du, lanak eten ditzaten.

               DATORREN ASTELEHENEAN, HILAK 20, ELKARRETARATZE IRAUNKORRERAKO DEIA

Lanak berriro martxan jartzea salatzeko, batzarrak elkarretaratze iraunkorra deitu du astelehen osorako, bi deialdirekin: goizeko 9: 00etan eta arratsaldeko 15:00etan Izurdiagako futbol zelaian.

Bertan parte hartzera animatzen dugu, baita gero iragarriko diren deialdietan ere.

STOP Zundaketak! STOP AHT!

Stop AHT zundaketak

Stop AHT zundaketak

Ingurumenaren oreka, bizi kalitatea eta iraungarritasuna. Nafarroa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude