SOS Udaltzaingoa

SOS Udaltzaingoa –

SOS Udaltzaingoa
Arg: Irutxuluko Hitza

Donostiako Udaltzaingoak oraindik ez dio konponbiderik eman plantillan duen langile faltari. Udan plantilla beti indartu izan da dozenakaudaltzainen kontratazioarekin, Donostia bezalako hiri turistiko batean udan sortzen diren behar eta zerbitzu desberdinei erantzuteko.

Udalak bat egin du Arkauteko poltsa eta deialdi bateratuekin, eta ikusi dugu udako aldi baterako programak betetzeko zailtasunak errepikatzen direla: urteren batean ez zen agenterik iristen, besteren batek ez zituzten hizkuntza-baldintzak betetzen, etab.

2024ko uda honetan beste desastre bat dugu, udaltzaingoak poltsa bateratutik agenteak eskatzen dituenean udako aldi baterako programa burutzeko (100 inguru), Erandiotik 30 udaltzain baino ezin izan dituzte bidali, bertan dagoen poltsak ez baitu ematen udalerri guztiek eskatzen dituzten udaltzain kopurua bidaltzeko.

Azpimarratu behar da ere, azken EPE bateratuan 40 agente ari direla formakuntza burutzen Arkauten Donostiarako. Horietatik erdiak beste probintzia batzuetakoak dira, eta hurrengo deialdiko oposizioa egingo dute bizi diren udalerrietara hurbiltzeko. Horrek pertsona horiei lanera etortzeko egunerokotasunean dakarren mugikortasunaz ez hitz egiteagatik (batez beste 150 km egunean), eta udaltzaingoaren azken akordioan aldatu egin behar izan den udaltzain horiek epaitegira joateagatiko lekualdatzeen konpentsazioa ordaintzeko araua.

Nahiz eta gobernu taldeak eta udaltzaingoaren buruzagitzak gaiarekin tematu, hau ez da bidea. Joaten zaizkigun funtzionarioak prestatzen ditugu, eta Arkautetik ez dira gai hiriak behar dituen udaltzain kopurua bidaltzeko. Turismoak gora egin du etengabe, eta udaltzaingoa indartu beharko lukeen agente kopuruak behera egin du, horrek langileen artean dakarren lankarga handitzearekin batera.

Poltsa eta deialdi propioak aldarrikatzen jarraituko dugu, hiriak udaltzaingoaren plantilla dimentsionatua, hurbila eta kalitatezkoa eduki dezan.

Donostiako Udaleko LABeko Sail Sindikala

SOS Udaltzaingoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude