Sortu legeztatu eta biharamuneko egunkarien azalak
Sortu alderdia legezkoa izango da, Auzitegi Konstituzionalak hala erabakita. Euskal Herrian garai berrien seinale gisa ikusi da urratsa, hamarkada batez ezker abertzale tradizionala legez kanpo izan ostean. Espainian, aldiz, Gobernuak berak erabakiaren aurka dagoela esan du eta Konstituzionalaren aurkako irainak nagusitu dira. Bi jarrera kontrajarri horien erakusle dira Sorturi buruz aritzen diren egunkarien azalak.