SMN eta SATSE sindikatuetako langileen aurrean, kontzientzia eragozlea
SMN eta SATSE sindikatuetako langileen aurrean, kontzientzia eragozlea –
SMN ETA SATSE SINDIKATUETAKO LANGILEEN AURREAN, KONTZIENTZIA ERAGOZLEA
.
2019ko urriaren 14an, Nafarroako Gobernuari honako eskaera egin nion Erregistroaren bidez:
“103/2017 Foru Dekretuaren artikulu batzuk baliogabetu ditu Nafarroako Justizia Auzitegiak (besteen artean euskara meritu gisa puntuatzeko arautzen zutenak). Helegileen artean SATSE erizainen sindikatua eta SMN sendagileen sindikatua izan dira.
Herritar euskaldun moduan lotsatuta nago jokaera horregatik.
.
ESKAERAK
LEHENENGOA.- Euskaldunokiko duten mespretxua dela eta, hemendik aurrera artatu behar nauten erizain eta sendagileak SATSE eta SMN sindikatukoak ez izatea. Beraz, berrantolatu zerbitzua nik erizaina edo sendagilea behar izanez gero, nirekin toporik egin ez dezaten. SMNko sendagile espezialistarik ere ez dut nahi niretzat.
BIGARRENA.- Euskaldunokiko duten mespretxua dela eta, Larrialdi Zerbitzuetatik ere kendu ezazue SATSE eta SMN sindikatueko jendea. Joan behar badut ez dut horrelakoekin toporik egin nahi.
HIRUGARRENA.- Euskaldunokiko duten mespretxua dela eta, sindikatu horietako langileekiko kontzientzia eragozle moduan ni hartzea”.
Ea Osasunbideak nire nahia betetzen duen!
kontzientzia eragozlea