Sexuaz gozatzen, plazerraren jonkyak

Sexuaz gozatzen, plazerraren jonkyak
Sexu eskulturala – Inma 🙂 (Flickr) cc

Gure kulturan beti ikusi da sexua tabu bat bezala. Kultura judeo-kristauan, orokorrean, hala izan da. Beraz sexualitatea ikusteko, kultura ezberdin haina modu daude. Bada gauza bat, ezin dena inolaz ere ukatu; sexuak menpekotasuna sortzen du. Behin probatuz gero, ezin da utzi, bizi guztirako bihurtzen zara plazerraren jonkya. Bakarka ala binaka, neskarekin ala mutilarekin, animaliekin akaso… baina praktikatu behar duzu, behar duzu dosi bat… esan daiteke droga bat dela. Baina zer droga? Zer droga ixurtzen dugu gure burmuinera sexua praktikatzerakoan?

Sexuaren kimika

Gure burmuinak, bere zati handi bat sexu aparatua aktibo mantentzeko erabiltzen du. Esaten da abdomenarentzat, bularrarentzat eta bizkarrarentzat erabiltzen duen baino gainazal handiagoa eskaintzen diola genitalei. Esan daiteke burmuin guztia darabilgula sexurako; izan ere sexua ez da soilik kopulazioa eta eiakulazioa; hazirik isuri gabe, muxu batekin edo laztan batekin ere gozamena senti dezakegu, eta maite dugun laguna galtzean sentitzen dugun tristezia ere hor dago.

Dopamina, aurrealdeko kortex-era joaten da sexu-gogoa eta bozkarioa sortuz


Sexu gozamenerako gogoa eta genitalen kitzikamendua sistema Linbikoan hasten da. Plazerraren neurotransmisore printzipala den dopamina, aurrealdeko kortex-era joaten da sexu-gogoa eta bozkarioa sortuz. Aldi berean adrenalina eta noradrenalina isurtzen ditu organismoak, organo sexualak kitzikatzeko. Horrela nabari dugu erlaxazio berezi hori, horrela joaten zaigu estresa sexuarekin batera eta hipnotizatuta geratzen gara gure kidearen edo ikusten ari garen porno fimearen aurrean.

Narkotrafiko internoa pairatzen dugu, droga legalak probatu, eta ondoren ezin ditugu utzi. Konturatu garenerako sexuaren jonky bihurtu gara.

Sexuaz gozatzen, plazerraren jonkyak
Katy Perry Kiss – Burns! (Flicr) cc

Biziraupenaren giltza

Eta zergaitik horrelako menpekotasuna? Bada animali guztietan gertatzen da hau, izan ere, sexurik gabe ezinezkoa da ugaltzea, eta ugalketarik gabe espezieek ezingo lukete iraun. Horregatik da sexua espezieen biziraupenaren giltza.

Baina beste galdera interesgarri batzuk planteatu izan dira azken aldian. Zer da sexua, instito hutsa? Ala plazerretik ere badu? Zergatik praktikatzen dugu sexua, plazerra lortzeagatik ala biziraupenagatik? Gizakiok garuna asko garatu dugu eta pentsatzera iritsi gara, izatearen zentzu abstrakto bat izatera. Konsziente gara “ni” baten existentziaz. Eta garunaren garapen honi esker, batzuen esanetan, sexua beste modu batera ikustera iritsi gara. Jada berdin dio umeak edukitzeak, sexua plazer hutsagatik dugu praktikatzen askotan. Portaera hau oso interesgarria da biologikoki aztertuta, izan ere, aditu batzuen ustez instintoak gure nahierara moldatzera iritsi gara.

Gizakien portaera berezi hau ikusita beste batzuek honako galdera planteatu dute: Eta zenbait animalik ez al dute sexua plazerragatik ere praktikatuko? Bada afrikako zenbait primateengan gizakiaren antzeko portaerak ikusi dira; hala nola, bonobo eta chimpanceengan. Hauek ere sexua une oro praktikatzera iritsi dira, baina plazerragatik? Gozamen hutsagatik? The answer, my friend, is blowin’ in the wind…

Sexuaz gozatzen, plazerraren jonkyak

Ekaitza bainuontzi batean