Sexuaz sarean… euskaraz ere solastu daiteke

Sexuaz eta euskaraz. Aukera bi horiek ematen dituzte sarean sortu diren txat-erotiko euskaldunek. Dumdum ezizena erabiltzen du sortzaileak eta Topatu.info webguneko ‘Sextabaida’ atalean eman du gisa honetako bi txaten berri. Batek Speeqe aplikazioa erabiltzen du eta besteak Mibbit IRCrako web bezeroa. Lehenengoa da errazena erabiltzeko eta bertan biltzen dira lagun gehien oraingoz. Bigarrenak ‘Kaixo!‘ estiloa duela dio sortzaileak eta honi eman nahi dio lehentasuna, baina txat hau erabiltzeko arazoak izan dituzte internautek. Dena den, sortzaileak argi du Miibiteko txata dela onena, nahiz eta ez den behin betikoa. “Oraingoz probisionalki muntatuta dago eta batzuetan arazoak eman ditzake sartzeko”. Web domeinu propio batek sartzeko arazoak konponduko lituzkeela argitu du ere.

sexuaz ere solastu daiteke euskaraz

Bart, Dumdumek azaldu zigun zergatik sortu duen horrelako txat bat. Topatun horrelako txaten inguruko galdera batetik habiatu zen eta “desafio” gisa hartu ondotik egin du. “Planteamendua honakoa izan da: ez dago? ba sortu dezagun inori itxaron gabe eta bide batez zerbait berria ikasi dezagun”. Hala ere, txata hobetzeko gogoz azaldu da eta informatikari buruz gehiago dakien norbaiten laguntza eskertuko lukeela esan du. Aportaziorik duen inork sextanda@gmail.com helbidera idatz dezake.

Zuzenean

Orain arte ‘Sextabaida‘ izan da euskaldunek sexuaz mintzatzeko izan duten guneetariko bat. Bertan bakoitzak bere esperientziak kontatzen ditu, galderak plazaratu edota proposamenak egin. Dumdumek egindako txat-erotikoei esker, baina, denbora errealean eztabaidatu dezakete euskaldunek gaiaren inguruan. Proiektua gaztea da (egun batzuk baizik ez ditu) baina erabiltzaileek aukera dute dagoeneko beste euskaldunekin solasteko.

sexuaz ere solastu daiteke euskaraz

Sexuaz eta euskaraz. Aukera bi horiek ematen dituzte sarean sortu diren txat-erotiko euskaldunek. Dumdum ezizena erabiltzen du sortzaileak eta Topatu.info webguneko ‘Sextabaida’ atalean eman du gisa honetako bi txaten berri. Batek Speeqe aplikazioa erabiltzen du eta besteak Mibbit IRCrako web bezeroa. Lehenengoa da errazena erabiltzeko eta bertan biltzen dira lagun gehien oraingoz. Bigarrenak ‘Kaixo!’ estiloa duela dio sortzaileak eta honi eman nahi dio lehentasuna, baina txat hau erabiltzeko arazoak izan dituzte internautek. Dena den, sortzaileak argi du Miibiteko txata dela onena, nahiz eta ez den behin betikoa. “Oraingoz probisionalki muntatuta dago eta batzuetan arazoak eman ditzake sartzeko”. Web domeinu propio batek sartzeko arazoak konponduko lituzkeela argitu du ere.

BARDO GORRI NAFARRA

6 pentsamendu “Sexuaz sarean… euskaraz ere solastu daiteke”-ri buruz

  • Euskaraz egindako pornografia falta da… hori da hori hutsunea…

  • ados, mario. baina gehituko nioke neretzako garrantzitsuena dena, euskarak horren zabaldua duen purutasun ideia hori ahaztea. euskara lizuna landu behar da (literoturaren ildotik ta hola) ta garrantzitsuagoa dena, zabaldu behar da. nik behintzat nabarmen sumatzen dut nola horrelako kontu askotarako erdaretara jotzeko tendentzia dagoen, eta horrekin hautsi behar da. pornoarena ere garrantzitsua da, baina suposatzen det horretarako planetak alineatu behar direla, herri txiki izateak hori baitauka, denak ezagutzen garenez lotsa ikaragarria ematen duela horrelako berenjenal batek.

  • Agian zuretzako ez da hutsune bat izanen, baina euskaraz egiten diren kontu oro iduritzen zaizkit neri inportanteak. Geroz eta alor gehiago jorratzen baditu gure hizkuntzak, orduan eta hobeki. Denok dugu eskubidea euskaraz bizitzeko eta gustoko ditugun kontuez euskaraz solasteko.
    Nire aburuz ideia ona da txat hauena, kontua da hobetu eta zabaldu beharko direla jendearengana hobeki heltzeko.

  • noski euskaraz edozer gai eztabaidatu daite eta zer esan gustokoenak

  • aupa nola dabil hau

  • […] Argazkia: Sarean sexuaz ere solastu daiteke euskaraz albistetik. Zuzeu […]