Sei minutuko goxokiak: Kameratoiko laburmetraia saridunak
Ia hilabete igaro da 2011ko Kameratoia ospatu zenetik. Zorionez, Topagunearen bultzadaz euskaraz sortutako laburmetraia hauetaz gozatzeko tartea gaur ere har daiteke. Jarraian dituzue lehen hiru saridunak. Gozatu sei minutuz!
Dudarik gabe aurten tranpa egin dute. Laburmetrai irabazleak, bere kalitateaz aparte, ez ditu Kameratoiak eskatzen zituen beharrezko baldintzak bete.
Zeintzuk ziren baldintzak ba? Dena den, nik uste arauak nahikoa malguak izaten direla. Eta, besterik gabe tranpa egin dutela esatea gehiegizkoa dela uste dut. Bestela, kontatu zer gertatu den.
Horrez aparte, niri apaiza eta bokal bakarrarena oso originala iruditu zait. Faltan bota dudan gauza bakarra, “Surf” dion horrek “Zurrut!” ez esan izana.