Segregazioa, gure apustua?
Segregazioa, gure apustua? –
Olof Palme sozialdemokrata suediar bat zen, inola ere ez ezkerreko politiko iraultzaile bat; bada, horrek, Olof Palmek, esaten zuen oso garrantzitsua zela zerbitzu publiko bakarra egotea: honela jende boteretsuak –erabaki politikoak hartzen direnean esku sartzea duenak- kezka izango duelako zerbitzu publiko on-onak egon daitezen, beraientzat ere baitira, eta honela guztiontzako onurak datoz. Dakigunez, hori ez da gertatzen hezkuntzan, zerbitzu publiko bakarra baino publiko-pribatu dikotomia baitago. Ez zait gustatzen, normalean, sozialdemokrata bati arrazoia ematea. Baina kasu honetan onartu behar dut arrazoia bazuela.
Aste honetan Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko dira Lege baterako Herri Ekimenaren sinadurak. Lege bat proposatzen da, eskola segregazioari aurre egiteko neurri zehatz eraginkorrak ezartzeko helburuarekin. Azken uneko ustekaberik ezean, EAJk eta PSEk atzera botako dute proposamena eta ez da gauzatuko eztabaida Legebiltzarrean. Esan behar dut partidu politiko hauek koherentzia osoz joko dutela hau egiten badute. Izan ere, azken urteotan batak zein besteak eskutan izan dute segregazioari aurre egiteko lege proposamen horretan jasotzen diren neurriak ezartzea. Eta ez dute egin. Zergatik egin behar diote orain kasu lege proposamen honi?
Segregazioaren arazoa bazegoen duela urte batzuk PSEk (Celaá anderea buru) Hezkuntza Sailaren ardura hartu zuenean; eta ez zuen ezer egin. Hezkuntza Saila utzi zuenean arazoa gero eta larriagoa zen, eta irakaskuntza publikoa, murrizketa latzak ezarrita, gero eta ahulago. EAJk (Uriarte anderearekin) gestio horren jarraipena egin du eta segregazioak bere bidea egin du, arazoa zabaltzen eta areagotzen. Errealitate jasanezina bilakatu da hainbat lekutan, Gasteizen, adibidez.
Ikasleei eta familiei (batzuei eta besteei) ukatzen ari zaie elkarrekin normaltasunean hezteko eta bizitzeko aukera: jatorriaren eta klase sozialaren arabera gero eta banaketa handiagoa dago gure hezkuntza sisteman. Gizartean gertatzen ari denaren polarizazio prozesuaren isla da. Gaurko eskola-segregazioak geroan ondoriorik izango ez duela pentsatzea inozokeria galanta da; eta gauzak dauden bezala uztea injustua, itsusia eta baztertzailea izateaz gain, arduragabekeria ere bada.
Barkatu baina espainiar administrazioaren menpeko hezkuntza sistema hori ez da gurea. Suedia ez da okupaturiko eta zatituriko herri bat, estatu independiente bat baizik. Desberdintasun hori kontuan hartu gabe zer “analisi” da hau?
Hain zuzen ere indar okupatzaileon kalkuluen arabera dago diseinatuta PNVk eta enparauek sustatzen duten segregazio-estrategia hori.
“Nola?”, irakurri duzu testua?
Ez dut konparatzen Suediako hezkuntza sistema eta gurea. Bakarrik ekartzen dut zerbitzu publikoen inguruko balorazio bat (Olof Palmerena) horren argira gure errealitateari begiratzeko. Zerbitzu publikoen pribatizazioak dakartzan arriskuez ohartarazten du Palmek.
Gure hezkuntzak arazo sozial larria du segregazioarekin. Eta hor publiko/primatu ardatza nahitaezko elementua da errealitateari begiratuz gero. Dudarik gabe, interesgarria da eskola segregazioaren analisia Euskal Herrian duen egoera berezkotik: zein hizkuntza norentzat; zer nazio ari den eraikitzen, eraikitzen ari bada; etorkinen eragina gizartearen eboluzioan; gizarte bateko komunitatearen/komunitateen egitura eta hezkuntzaren rola horretan guztian …
Hasteko publiko eta pribatu zer den argitu beharko litzateke. Publikoak esan nahi badu estatala, horrek estatu burges batean (estatu bat klase baten dominaziorako egitura bat den heinean) burgesiaren jabegokoa izatea suposatzen du. Eta aldiz gerta daiteke administrazio estatal horretatik kanpoko egitura herrikoiak “pribatu” gisa izendatzea.
Baina esaten nuen bezala, gure kasuan dauden hezkuntza sistemak eta estatuak arrotzak dira hasteko. Hezkuntzaz, hizkuntzaz,migrazioez…erabaki propioak gauzatzeko gure estatua behar dugu euskaldunok.
Lotsa behar da gero! Ikastolak herrikoiak? Eta gainontzeko kontzertatuak haiek bai, haiek pribatuak. Egunen batean jausiko zaizue mozorroa, EAJ-PNVk eta EH-BILDUk ondo baino hobeto babesten duten mozorro hori. Publikoaren aldeko hitz lauso batzuk, baina seme-alabentzako ikastetxera aukeratzeko orduan, ikastola, argi eta garbi. Are gehiago, hiriburuetan eta etorkin asko batzen den lekuetan. Hori herrikoia da? Getoak egitea herriarentzat eta herriarengatik? Benetan, zuek asmatu, zuek behin eta berriro esan eta, azkenerako, sinetsi egiten duzue gezur hori.
Eta sindikatuak ez dira saltsa horretatik kanpo bizi. Kasualitatez, arazo laboralak non eta hezkuntza publikoan zein kontzertatuetan. Zer pasatzen da? Ikastoletako langileek ez dutela sekula kexarik? Ikastoletan inon baino baldintza hobeak daude? Ala hango miseriak isilean gordetzeko paktua egina duzue?
Kapoen herria ematen du Euskal Herriak. Nik neuk argi daukat: ez diot sekula botorik emango bere seme-alabak ikastetxe pribatuetan (bai, ikastoletan zein bestelakoetan) dituzten hautagaiei. Espero dut nire jarrera izurritea bezala zabaltzea. Orduan galduta zarete, EAJ-PNV eta EH-BILDUko buruzagiok!
Joseba: Hau zer da, euskal armada publikoaren kuartel bat?
https://lh3.googleusercontent.com/-dJrY3fe3cPI/TYjbnDauyaI/AAAAAAAAABY/IS4-qfuz8dI/s1600/loyola.jpg
Bestelako kuartel hau bai
https://www.ppvasco.com/noticias/el-pp-vasco-propone-centros-trilingues-un-25-de-docentes-en-ingles-y-eliminar-la-zonificacion/
Hasieratik usaintzen zen “segregazioaren” kanpainaren helburua ikastolen aurka egitea zela eta Josebak ezin argiago utzi du. Espainiar progreek urteetan sustatu dutenaren ildoan.
Nola, argi dago zuen muturraz
haratago ez duzuela begiratzen. Nolako gizartea eraikitzen ari gara gaur? Kontuz ibili, estatu independiente euskaldun hori lortzen dugunerako, beharbada, eskubiderik gabeko pertsonaz beteriko herri bat izan gaitezkelako, hezkuntza eskubide horien barne hartuta ( hala hartzen baduzue behintzat).
Segregazioaren arazoa ez lotu, mesedez, Espainiatik Kataluniako eta Euskal Herriko hezkuntza sistemen eta bertako hizkuntzen aurka egiten diren kanpainekin. Ez etorri mamu horiek haizatzen.
Gure hezkuntza sisteman segregazioa erreatitatea eta arazoa da, batzuei mahai gainean eta begibistan jartzea gustatzen ez bazaie ere. Arazo larria eta mingarria, bereziki Euskal Herri euskalduna, sozialki kohesionatua, guztiontzako berdintasunean aukerak ematen dituena, justuagoa … eraikitzeko asmotan gabiltzanontzat.
Edozein gurasok du nahiago bere seme-alabak beren antzeko diren haurrekin elkartzea, kultura amankomuna elkarbanatuko duen inguru batekin. Homogeneotasunak, gainera, kultur-aniztasunak dituen mila arazo ekiditen ditu eskolan, baliabideak beste hainbat arlotan zentratzea ahalbidetuz adibidez.
Bestalde, badirudi gizakion joera tribalak atzo ezagutu zenituztela batzuek. Giza talde batek bere nortasuna kosta ala kosta mantendu nahi badu ez du axolik kanpotik ezartzen zaion presioak. Segregazioa? Ez eginarazi irri, haurrak ikastolara bidaltzeak ez du hainbeste kostatzen, are gutxiago diru-laguntzekin. Aitzakiarik ez asmatu. Urrutira joan gabe ijitoak dituzue, 400 urte hemen eta begira. Hemen irakurtzen diren asmo batzuk erabat antzuak dira eta frogatuta daude hainbat herrialdeetan.
Arrotzen “integratzeko” ordainsaria euskaldunak erdaraz jartzea bada nirekin ez kontatu.
Euskaldunok lehenengo, euskara lehenengo
Mesedez, ez hasi zure diskurtso etnozentrista “edozein gurasok” esanez. Ni ere, gurasoa naiz eta nire alabak eskola publikoan ditut ( eta ez gara gutxi autu hau egin dugun bertako eta euskaldun gurasoak). Haientzako hezkuntzarik hoberena dela sinistuta nago, gure hizkuntzan ikasteaz gain, bultzatzen eta ez dakitenei irakasten sekulako ahalegina egiten ari delako. Gainera, nik ez dut sinisten lehenengo eta bigarren mailako pertsonak dituen jendarte batean. Ni euskalduna naiz, euskaraz dut nire lehenengo hitza; baina ez nago inoren gainetik. Ez nazazu zure zaku horretan sartu, arren.
Eta ahaztu zait… Diozun homogeneotasun horren kontura, hona nire erantzuna ( Pirritx, Porrotx eta Marimotots eskutik): ” nork agindu du mundu kolore bakarra, egunero irteten ahal bada ostadarra!”
Gora aniztasuna!
Ikastetxe pribatu gehienak(«kontzertatuak») bi ardatz garrantzitsuetan oinarritzen dira, besteak beste:
1-Langileen kontratazioa. Eredu publikoan langileak irizpide objektibo, publiko eta deialdi zabalean sartzen badira ere, pribatuan hautaketa edozein enpresa pribatuaren ohikoa da diru publikoak jasoko dituenez kontzertuak bestelakoa esaten badu ere. Honek lan-taldeen eratzean abantaila garrantzitsua ematen die.
2-eta, batez ere, diru-kuotak ezartzea. Kontzertuaren arabera ilegala bada ere, ikastetxe pribatuak honetaz baliatzen dira ikasle hautaketa egiteko, administrazioak ez-ikusiarena egiten duen bitartean.
Ikastetxe pribatuak bere proiektu guzti-guztiak erabat finantzatuak izango balitu ere, inoiz ez luke doakotasuna ezarriko ikasleen aukeraketa soziala desagertuko litzatekeelako.
Bada, gaur egun, eskola publiko horretan ez da gutxieneko euskara-maila bat bermatzen irakasleen artean. Hori da, behitzat, alabak behin baino gehiagotan aditzera eman didana: “nire irakasle batzuek ez dakite euskaraz hitz egiten”.
Alpargatero, tamalez, arrazoia duzu. Ni publikozalea naiz, ez dut sinesten getoetan, ez Mikelatsen diskurtsoan. Ikara eragiten dit esaldi honek: “Arrotzen “integratzeko” ordainsaria euskaldunak erdaraz jartzea bada nirekin ez kontatu”. Diskurtso xenofoboa. Hala ere, Alpargaterok dioen moduan publikoan ere badago zer hobetu: irakasleen sarbidea. Nola liteke euskaraz moldatzen ez diren irakasleak izatea institutuetan? Eskubideez betetzen zaizkie ahoak, eta betebeharrak? Hara, publikozalea bai, baina itsua ez. Irakasleen funtzio publikorako sarbidea zorroztu egin behar da. 4.HE barik ez dago eskolarik ematerik. Arazoak arazo, nahiago dut arazoak barrutik konpondu, eta ez getoak sortu, diru publikoz finantzatutako getoak, gainera.
Ikuspegi erralista hutsetik eta euskaldunon biziraupena xede, nik ez nuke ghettoaren ideia alboratuko inolaz ere, batez ere etorkizun hurbilari begira. Eta ez naiz ari besteak ghettoetan sartzeaz, baizik eta gu geu, euskaldunok, sozialki ghetto juduaren antzeko irizpideen baitan antolatzeaz, alegia, kulturalki eta sozialki “arrotza” den ingurune baten baitan erabat euskaldunduriko gotorleku sozialak garatzeaz non euskaraz eta euskaldun gisa bizi nahi dugunok beste euskaldunokin elkarbiziko ginakeen interferentziarik gabe: erabat euskaldunak diren auzoak, eskolak, aisialdi-guneak edo lantokiak, esaterako.
Joera hori guztiz natural eta zilegia da, eta gizatalde gehienetan modu naturalean eman ohi da, baita gurean ere. Erdi Aroko Nafarroko erreinuan baziren juderiak, moroen auzoak, frankoen auzoak, euskaldunen auzoak etabar. Eta modu horretan iraun zuten mende luzez, gizatalde bakoitzak bere espazio eta bizimodu propioarekin, euren nortasuna mantenduz. Zer dira ba, azken finean, Gasteizeko Cuchilleria edo Donostiako Ikatz kaleak? Bada, ezker abertzaleko jendeak naturalki sortu izan dituen elkargune edo mini-ghettoak, azken finean. Beraiei ere aurpegiratuko ote dizkiegu tendentzia sektario edo xenofoboak beste kultura edo ideologiatako jendearekin elkartzen ahalegindu ez direlako? Belfasteko Irlandarrei ere xenofobo deituko diegu ondoko ingeles kolonoekin elkartu nahi izan ez dutelako? Faborez. Etorkizun globalizatu, mestizatu eta multikultural bat bada elite politiko-ekonomikoek inposatu dutena, bi aukera besterik ez ditut ikusten euskaldunontzako: edo inguruko kulturekin elkartzen gara nolabaiteko potaje batean disolbatu eta gure jatorrizko kultura euskalduna guztiz sakrifikatzeraino (multikulturalitatea = akulturazioa) aurrerapenaren izenean, edo gure hiri eta herrietan arnasguneak, hau da, ghettoak, sortzen ditugu horietan irauteko juduek, mairuek, irlandarrek, txinatarrek eta kristo guztiak egin izan duena historia osoan zehar
Benetan? Zu nongoa zara? :
Herri txiki euskaldun batekoa bazara, nola liteke hori?” Iritsi berriak : ez gurekin nahastu, gu geure kultura zaintzen ari gara eta…”
Hori bai,gero ahoa betetzen zaigu” ongi etorri errefuxiatuak” oihuka.
Edo herri handi erdaldun batekoa? Goazen gure irla sortzera, eta gure seme- alabei esatera inguruko guzti horiekin ez nahasteko…kutsatuko garela.
Beste aipamen okerra: ez da multikulturalitatea ( kulturen elkarbizitza) bilatzen dena eskola publikoetan interkulturalitatea ( kultura ezberdinetakoak besteenekin aberastea). Ez duzu uste atzerritar jatorriko inork ez lukeela euskal kultura ikusi eta bizi behar? Ba fabore ederra egiten diozu gure euskarari guretzako bakarrik blindatuz zure ghetto horietan!
Gainera, Kutxi kalean edo Ikatzen ez dira euskaldunak bakarrik bizi ( inondik ere)! Poteorako elkartzen dira, aisia da. Eta edonork potea dezake, nik dakidala ez dute EGArik eskatzen bertan sartzeko.
Juduak, Europa ekialdeko getthoetan bizitzea derrigortuak izan ziren beren erreligioa, ohiturak eta jatorria ukatu nahi ez zituztelako. Beren judutasunean bizirauteko autodefentsa soluzio ezinbestekoa izan zen. Denbora luzen batez lortu zuten, harik eta pogromek eta nazien sarraskiek handik mundu guzira alde egitera derrigortu zituzten arte. Joan ziren, batez ere, orduan turkoek okupatzen zuten Palestinara nun XX mendearen hasieran lehen kibutzak sortu zituzten.
Guri dagokigunez, erran daiteke egoera sozio politikoak eremaiten gaituela nahitaez gure hizkuntza eta jatorria ukatzera.
Adibidez, hogoi urteren buruan konturatzen gara EAEan bertan D ereduak ez duela emaiten espero ginuen emaitza. Inkestek erakusten digutenez, eredu horretatik ateratzen diren ikasle gehienak egonen dira « erdal elebidunak » zeren eta, besteak beste, lana eta bizitza guzia eremanen baitute erdal giroan ( irakur JM Odriozolaren azken liburua)
Gehitu behar da ez dela erakasten gure ikuspuntikako historiarik eta filosofiarik eta euskal literatura ere oso guti iduriz.
Itsu egon nahi ez denarentzat nabarmen da euskara arrisku haunditan dela gure Herriaren izaera osoa bezala.
Horrengatik iduritzen zait, bai, Oier benetan ari dela eta getthoa edo kibutza oso serioski aztertuak izaitea merezi duten hipotesiak direla.
Ene kezketarik bat da getthoak denbora luzea behar dutela osatzeko eta guk denbora guti dugula.
Ez dut uste euskararen biziraupena bermatzeko isolatu eta itxi behar dugunik, hemen batzuek adierazten duten moduan. Gazte euskaldunei eskatu behar diegu ez nahasteko “besteekin”, zer da hori?
Euskara bizi izan da orain arte beste kultura eta hizkuntzekiko harremanetan, eta horrek gure hizkuntzan aztarna utzi du (erromatarrekiko erlazio luzearen ondorengo latinismoak ditugu euskaran). Arabiarrekin ere bai, ez baita lehen aldiz arabiarrekin espazioak partekatzen ditugula (arabiarretik datoz “gutuna”, “alkandora”, “azoka” bezalako hitzak).
Beldurrak geure buruan ixtera eta hesiak altxatzera bultzatzen gaitu, eta giza-erreakzio hau normala da. Baina gerora begira ez da jarrerarik onena, inondik inora. XXI. mendeko Euskal Herriak ez du zerikusirik izango XIX. edo XX. mendeko gizarteekin.
Aniztasuna, gustatu ala ez, hemen dago eta horrekin bizitzea dagokigu. Erronka dugu euskara gizarte balio orokor eta onartua izatea hemen bizi garen guztiontzat, eta belaunadi gazteetakoek euskara jakintza nahikoa izatea. Honetan gizarte kohesioak eta hezkuntzak asko dute egiteko eta lantzeko, eta asko ari da egiten, langile askoren esfortzuarekin (gutxitan eskertzen dena, bide batez esan dezadan). Nire ustez gauzak nahiko patal ari dira egiten administrazio politikotik, eta hortik nire kezka eta segregazioaren aurkako planteamendua
Egia da solasek eta burutazioek gainditu dituztela zure hasierako tematika. Artikulu baten ondotik, Zuzeuen askotan horrela pasatzen da komentario batetik bestera, kezkek eraginda.
« Euskara bizi izan da orain arte beste kultura eta hizkuntzekiko harremanetan » diozu, bainan orai ez da gehiago lehen bezalako harremanik, xuxen erraiteko erran behar zinuke orai euskara hiltzen ari dela inguruko erdarek zapalduta .
Eta zure administrazioak nahi izan balu ere, zinez uste duzu euskara salbatzen ahalko lukeenik oraiko egoera sozio politiko honetan ?
Iparraldean, delako “elkargo” horrek beti ez.
Beharbada geto erabiltzea ez da hitz aproposena, nik elkargunea edo euskal auzoa bezalako hitzak erabiliko nituzke eta ideia bezala oso interesgarria da. Kontuan izan behar da kultur-aniztasuna nagusi den herrialdeetan jatorri ezberdineko giza-taldeek euren kultura eta hizkuntza auzo hauei esker bizirik mantendu dutela. New Yorkeko Chinatown-era joaten bazarete txinatar produktuak dituzten dendak, jatetxeak, txinako jaiak ikusiko dituzue eta noski hango biztanleria txineraz barra-barra hitz egiten entzungo duzue.
Zergatik ez euskaraz biziko den auzoa (aisialdia, dendak, lantokiak…)? Komunitatea sakabanatuta egotea bai dela kaltegarria.
Hego, horrela planteaturik beste gauza bat da. Euskaldunok arnasguneak behar ditugula argi dago.
Eta Benat, egia da Iparralden eta Hegoalden egoera oso bestelakoa dela.
“Gettho” hitza balinbazen arazo bakarra pozten naiz. Milesker Hego!
“Iparralden eta Hegoalden egoera oso bestelakoa dela ” diozu. Bai eta ez…
Larritasun mailak desberdinak izan arren, antzekotasun sakonak badaude ere eta gainera “Hegoaldea” anitza da.
Bainan hau jujatzeko, Josean, erantzun zazu, plazer baduzu, egunen batean, ene azken galderari.
Maite dut maite aniztasuna. Lantokian, kalean, guztia gaztelaniaz, euskara piturik ez. Hain da anitza gure lur hau inork ez didala nire hizkuntzan erantzuten! Hainbeste hizkuntza daude kalean… gaztelania, eta gaztelania, eta gaztelania, eta gaztelania…
Zerbait gaizki egiten egongo da administrazioa, dudarik ez izan. Politikari tentel hauek! Inkonpetenteak! Espainiaren sukurtsal hau, erkidego deiturikoa, administrazio bat da, kartzela erraldoi baten administrazioa. Beraz ez dira politikariak, kartzelariak dira. Eta gure kartzela egunero txikiagoa da, nabari da jendearengan, gertuegi gaude bata bestearengandik ukondoka, guztiontzako lekurik gabe, arnasestuka, haizerik gabe. Sarean ere nabari da, badakigu kartutxo guztiak amaitu zaizkigula. Non dago ETA amaitu eta ondorengo independentzia erauntsia? Ez da egon eta ez da egongo, ideia gero eta originalakoak zein burugabeagoak bilatzen ari denean herri bat badakigu zer esan nahi duen: alternatibak agortu direla.
“Astiro doa lehortzen urmael sakona zena. Arrainak urduri daude, arrainak urduri daude…” Aurki MTVn.
Josean, euskara EZ da bizi izan orain arte beste kultura eta hizkuntzekiko harremanetan, menpean baizik, duela mendeak.
Eta horrek gure hizkuntzan aztarna utzi du: erromatarrekiko menpekotasunezko erlazio luzearen ondorengo latinismoak ditugu euskaran, eta espainiarrekiko eta franstsesekiko menpekotasunezko harremanen ondorioz, euskañola eta eusfrantximantera, euskararen erabateko ordezkapenaren aurreko geltokiak.
Eta horrek gure komunitatearengan egundoko zauriak eragin ditu, banatu, zatitu eta txikitu.
Gure ugazabek (kolono español eta frantsesek) multikulturalitatea aipatzen dutenean, argi daukat zer esan nahi duten: españolez / frantsesez biziko zarete, zineten herrikoak zinetela.
Neronek akats handiak ikusten dizkiet ikastolei… ikastetxe publikoei bezainbat.
Esan gabe doa ikastetxe bakoitza mundu bat dela…
Baina gaur-gaurkoz, herri erdaldundu eta uniformizatuetan gure seme-alabek euskaldunak direla jakingo badute ikastolan irakatsiko diete hori, ez ikastetxe publikoetan edo kontzertatu erlijiopekoetan eta abar.
Behar bada Ataungo eskola publikokoek ez dute babes horren beharrik.
Herri erdaldundu eta erabat uniformizatuotan bai.
Gureetan, D ereduko ikastetxe publikoko ijitoak, marokoarrak, errumaniarrak, Riftarrak, ukrainiarrak eta guraso euskaldunen seme-alabak españolez, eta soilik españolez egiten dute naturaltasun osoz. Euskara ikasgai astun eta hizkuntza “be(h)ikular” astun eta aspergarria baino ez da eurentzat. Eskarmentu zuzenetik (ere) diot.
Espainia-Frantziapean gauden bitartean, ikastolak ezinbestekoak zaizkigu. Ezinbestekoak, euren akats eta gorabehera guztiekin. Ikastolak behar lukeela publikoa? Bai horixe. Eskola publikoa euskaldunon esku dagoen egunean.
Lan munduan euskara beharrezkoa ez den arte euskarak ez du erakartasunik izango. D eredua ezarri dezakegu, baina behin ikasketak amaitzen direla askok ez dute euskararen beharra izango eta pixkanaka-pixkanaka zeukaten maila urrituko da.
Ingelesa jakitea ez da derrigorra, baina askok lan munduan barneratzean aukera gehiago izan dezaten ikasteko premia dute. Bestalde, funtzionarioek euskara ikasteko premia dute gero euskara lanean erabiltzeko (laneko barne-hizkuntza da euskara). Adibidez, ni harritu nintzen Gasteiz erdaldunean erizainen arteko hizketak euskaraz entzutean edo zerbitzu publiko batera deitzean langileen arteko hizkuntza euskara zela ohartarazi nintzenean.
EAEko Funtzionarioek ez dute oro har euskara lanean erabiltzen. Beharbada UEMAko udaletan eta GFAn neurri batean, baina oro har españolez egiten dute lan. Eusko Jaurlaritzan bertan, gutxi dira euskaraz lan egiten dutenak. Nafarroan eta mugaz bestalde zer esanik ez…
Gasteiz erdalduneko administrazio publikoak erdaldunak dira, salbuespenak salbuespen.
Hori bai, herritarrari (lehen) arreta euskaraz (ere) bermatuta dago neurri handi batean. Ez beti, edonola ere.
Nik bizi izan nuena aipatu dut, besterik ez. Ez dakit kasu puntualak izango ziren ala ez. Hori egunerokoan haiekin aritzen denak baieztatu beharko luke.
Dena den, Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2. Planean hau ageri da:
3.6.1. Lan-hizkuntza
a) Zerbitzu edo unitate bakoitzeko euskararen erabilera-programan (ikusi 4.1.2 atala, “Lidergoa, estrategia eta zeharkakotasuna”, HIZKUNTZA-KUDEAKETA kapituluan), zerbitzu edo unitate horretako lan-hizkuntza adieraziko da espresuki. Horrela, bai programa horiek diseinatzean, bai ondorengo berrikuspenetan, aztertu egin beharko da euskara unitateko lan-hizkuntza izateko aukera.
b) Zerbitzu-erakundeek arreta berezia jarriko dute eta behar diren neurriak abiara ziko dituzte plangintzaldi honetan ahalik eta lehentasunezko unitate gehienetan (batez ere 1. lehentasun espezifikoa duten horietan) euskara lanhizkuntza izan dadin.
—
Beharbada euskara lan-hizkuntza duen unitatearekin egingo nuen topo.
Aupa Hego. Egunerokoan Jaurlaritzan (ere) aritzen naizelako esan dut hori. Eta Arabako beste erakundeen jardunaren berri badudalako, lankideen eta sindikatukideen bitartez.
Jaurlaritzako zerbitzu eta unitateetako hizkuntz irizpideak askotarikoak dira, gehienentsuenetan oso helburu apalak dituzte ezarrita, eta jendaurreko arretari ematen zaio erabateko lehentasuna, lan hizkuntza bazter utzita.
Jende askok uste du Jaurlaritzan eta beste erakunde askotan euskaraz egiten dela lan, baina errealitatea da, euskarazko jarduna %90 itzulpegintza dela.
Euskararen gaira desbideratu da eztabaida. Gasteizi buruz ere aritu zarete. Bada, Gasteizen euskararen ezagutzaren gorakada oso handia izan da. Aitona-amonek euskaraz jakin ez eta biloben ama hizkuntza euskara den familia dexente ezagutzen ditut nik Gasteizen. Neurea kasu.
Gaur egun, bi ikastola kontzertatu bakarrik daude. Bata duela 25 urte ( bakarrik) sortutako Ikastolen Elkartekoa eta bestea Olabide. Esango nuke haietan, hainbat D ereduko eskola publikoetan entzuten den euskara baino askoz gehiago ez dela entzungo. Gaztelera da jaun ta jabe ikastetxeetako jolastokietan, kalean…etab. euskaldunok jo ta ke aritu behar dugu gure seme-alabak euskaraz jardun daitezen, euskaraz ahalik eta gehien bizi daitezen arnasguneak bilatuz etab…
Baina euskaldun guztiok aparteko auzo batean , eskola ( edo ikastola) batean pilatuko bagina, nola ikustaraziko genieke Gasteizko erdaldunei gazteleraz gain, euskara ere hemengo hizkuntza dela? Nola egingo lukete ahalegina eta nola motibatuko lirateke gure hizkuntzara hurbiltzen?
Oreka bat bilatu beharra dago. Bestela jendarte zatikatu bat lortuko dugu, auzo, eskola, denda etab…desberdinak izango dituena arraza, hizkuntza, ohitura, kultura…desberdinak dituztenez osatuta. Nik behintzat ez nuke horrelako Gasteiz batean bizi nahi.
Euskaldunok gurea zaindu behar dugu: guk ez badugu egiten nork egingo du? ( alabei esaten diedan moduan) eta besteei erakutsi, hurbildu arazi, jarrera irekiz eta ez ateak itxiz.
Garai batean Gasteizko euskaldun guztiak auzo batean itxi izan balira ni ez nintzateke euskaldun izango gaur egun, ezta nire alabak ere.
Beharbada marokoar jatorriko ana batek nire hitz hauen berdinak idatziko ditu hemendik urte batzuetara, euskaraz. Oraindik garaiz gaude, eman diezaiogun buelta gure diskurtsoari.
Andere, zu zeuk diozu sekulako ahaleginak egin behar dituzula Gasteizen arnasguneak aurkitzeko, ez litzateke hobeto Gasteizko X zonaldean euskaraz jarduteko aukera gehiago izango duzula jakitea? Nire ustetan askoz kaltegarria da euskaldunak sakabanatutak egotea.
Euskarara hurbildu nahi duenak hurbiltzeko modua aurkituko du eta aukera gehiago izango ditu auzo euskalduna existitzen dela jakinda. Sekulan euskarara hurbilduko ez dena, euskal auzoa egon ala ez, berdin jarraituko du. Jada aurreko iruzkin batean jarri nuen horrelako auzoei esker Amerikan finkatutako zenbait giza-komunitate existitzen jarraitzen dutela (Chinatown, Little Italy, Koreatown, Little Havana, eta abar).
EAEn zakurrekin ibiltzeko gida bat argitaratu du Eusko Jaurlaritzak duela gutxi.
Noizko euskaldunontzako gida bat?
Zakurrek baino gutxiago balio dugu?
Nik ez dut aparteko auzo batean bizi nahi, ez ditut nire alabak ghetto batean hazi nahi. Errealitatea ezagutu eta hura kudeatzen eta hobetzen saia daitezen nahiko nuke.
Estatu Batuetako jendartearen ejenpluak ez dit balio… Ez dut uste hara ailegatu nahiko genukenik herri gisa. Baina beharbada oker nago…
Ahaztu geto hitza, elkargunea edo eskal auzoa bezalako hitzak erabili. Euskaldunok edonon bizi gaitezke baina hiriko leku jakin batean euskaraz aritzeko leku aproposa egotea oso positiboa da. Gasteizko “Kutxi” kalea aipatu dute beste iruzkin batean, han edonork potea dezake baina ezker abertzalekoen elkargunea omen da. Edo pentsa musika genero jakin bat duen tabernan, hara genero musikal jakin hori maite dutenak joaten dira.
Hizkuntza bat ezin da mantendu inguruan ez bada hitz egiten. Kitto. Ulertu baina onartu nahi ez dutenak joan daitezela Burgos edo Bordelera, edo Londresera edo Berlinera, ez baitute euskaldunik behar inguruan familia euskaldunik hezteko.
Ez dago arazorik, ez gara hara, edo beste inora “ailegatuko” honela jarraituz gero.
“Hizkuntza bat ezin da mantendu inguruan ez bada hitz egiten”
Hain da ebidentea nun kasik irringarria emaiten baitu bainan oso egia da.
Hortik ondoriozta dezakegu “inguru” edo “ingurumen” edo “toki” horiek, existitzen ez direnean sortu behar ditugula oraindik aski euskalduntasun eta kemen dituguno.
Segregazioarekin bukatu daiteke ikastolak eraso gabe, Ta Espainia ta Frantziapean gauden bitartean, ikastola pribatuek edo kontzertatuek berebiziko garrantzia dute. Osagarriak dira ta diru publikoa jasotzen duten heinean Jaularitzak hezkuntza ez getizatzeko erabili ditzake. Bainan gauza da, publikoan ere getizatzen dela, badaude publiko batzuk ia dena etorkinak direla. Orduan arazoa ez da hori.
Eskola publikoan ikasi dut, bietako lagunak izan ditut, orain heldua naizela. Sentitzen dut bainan ez dago kolorerik. Nirekin klasean ikasi zuten gehienen euskara maila tamalgarria baino tamalgarriagoa da, ta gehienak espainiarrak sentitzen dira. Bestean aldiz kontrakoa gertatzen da. Nahiz ta kolonizatuak egon, gaztelaniaz gehiena egin. Euskara askoz gehiago erabiltzen dute ta gehiengo zabala abertzalea da. Azkenean, Espainia ta Frantziako hezkuntza sistemak gu espainiartzeko ta frantziartzeko dira, pribatuek ezin dute ekidin, bainan hobeto kontserbatzen dute euskara ta harekiko maitasuna ta gure nazioa ta naziotasunaren garrantzia. Horrexegatik nahiz ta langile soila naizen, ahal badut, umeak ditudanean, ez dute eskola publikoa zapalduko. Ta orain ilobak ditut publikoan ta nire iritzia berkonfirmatu da. Egoera txarra ez, hurrengoa. Guraso askorei eskatzen ari diezue, umeak txiki txikitatik ahal duten guztia espainiar ditzaten. Zuek nahi baduzue zuen gauza da. Ta nbai guraso abertzaleak berea trasmitituko dio, bainan daukagun guztia ez nahikoa ez bada. Gurasoak bakarrik gutxiago.
Josean Bueno. Neri kezkatzen nauena, zuen konponketak besteei inposatzeko saiakera da. Pikutara besteen askatasuna!. Francoren diktaduraren kontra hainbeste urte borrokatu eta gero batzuk ez gaude prest, gaurko globalisten diktadura jasatzeko.
Arrazoia eman behar dizut, Suagaar. Ikastetxe bakoitza mundu bat den arren, egia da ORO HAR ikastetxe publikoetan euskararekiko eta Euskal Herriarekiko atxikimendu maila oso azalekoa dela… izatekotan. Bata eta bestea gertutik ezagutzea egokitu zaigu etxean. Aldea oso agerikoa da, diskurtso politikokizuzenak diskurtso.
Herri honek, “Euskadi”-txikiko Jaurlaritzak dagoeneko aipatu ere egiten ez duen EUSKAL HERRIAK ZOR HISTORIKOA dauka ikastolekin. Gure gurasoen ahalegin eta ausardia handiei esker sortu ziren ikastolak, guraso haien FATRIKATIK eta IZERDITIK, egun ahaztu bazaigu ere eta ahantzarazi nahi badigute ere.
Gure gurasoek, HAIZE KONTRA eta DIRU PUBLIKORIK GABE ikastolak sortu ez balituzte, egun ez zen D eredurik izango… eta euskara bera ere…
Espainia eta Frantzia gure gainean dauden bitartean ikastolak ezinbestekoak dira. Lan egin dezagun egunen batean ikastolak Euskal Herri independente bateko ikastetxe publiko nazionalak izan daitezen. Artean, ez gaitezen españolisten amarruetan jausi, sikiera.
Artean, gure jendarteak zatituta bukatuko du eta aukera ezberdintasunak itzelak dituen munduko beste herri bat izango gara.