Santíagoko zubian elkartuok, dáigigun topa!

Santíagoko zubian elkartuok –

Pandemia delako gurdi honen gurpilak lokatzan trabatuta daude. Hori argi ageri da egunero, edozein teleberri  edo hedabidetan: erretolika bera dantzugu edo  dakusagu, disko arraildua bailitzan. Gaixotuen kopuru hotzak, kutsatuen intzidentzia metatua, eta, betiere, alarma abisuak eta hamaika aholku… eta hortxe gurdia geldi lokatzatan , ez atzera ez aurrera. Hura ateratzeko operatiboak bere denbora beharko luke, baina, plandemiaren osasun ertzetik, badaezpadako  protagonista bat agertu da, eta, ailegatu bezain laster, muturra sartu: Botika Konpainia Pribatuek. Hobe genuke Farmazia Publikoa bagenu, baina oraingo honetan ere Pribatuen menpe aurkitzen gara tamalez.

Santíagoko zubian elkartuok

Farmako Konpainia Pribatuok, jakina, lukurua dute helburu beste oroz gainetik, baita gure osasunaren gainetik ere. Egiatan, orain arte mafioso gisara jardun dute, beren “medikuntza-praktika okerrengatik” hainbat isun jasoz, ordainduz, berriz ere jasoz, ordainduz…; AEBetan adibidez Pfizerri, medikuak erosteagatik eta abar.

Hain gaizto eta boteretsu ote dira? -galde dezake batek. Baiki. Zeren OMS (Munduko Osasun Erakundeak) eta Sistema kapitalistak eusten baitiete. Gogoratzea baino ez daukagu nola, 2019 hartako hondarrean, Farmako Konpainiak , OMSek eta Davosko Foroak (Davos hirian bildutako Mundu Ekonomiaren Gailurrak) “pandemia egoera” aldarrikatzea ebatzi zuten bapatean, mundu osoa aztoratuz. Paniko hura eragin zutenean apropos, legez kanpo eta giza eskubideen murrizketarekin, jada erdi prest zeuzkaten beren txertoak.

Beraz, gurdia ateratzea ez dago esku ónetan, bénetan.

Ezin jakin euskal herritarrok zenbateraino jabetzen garen egoera honen larriaz: osasun-arazoa besterik ez zukeenak behar izan, syndemia bihurtu da. Hots, osasun auziaz gain, auzi ekonomiko-politiko eta geoestrategiko. Eta hortixe sasi-txerto hauen arazoa ere.

Sputnik txerto errusiarra merkaturatzean ezustez, Europan eta Iparramerikan, noski, alarma geoestrategikoa sortu zen; eta orduan, gure txerto hauek, froga-protokolo guztiak bertan behera utzirik, merkatura ateratzea erabaki zuten. OMSen bedeinkapenarekin, jakina, lehen aipaturiko hiru zaldunek beti baitihardute hiru-saku jokatzen.

Gu ez gaude txertoen kontra, libra gaitzala Yawhek, baizik eta sasi-txerto malapartatu eta abortatu hauen kontra. Horregatik “sasi-txerto” deitzea, sasiak direlako. Izan ere, alzheimerra ez daukanak zera jakin beharko luke: sasi-txerto hauek esperimentalak direla, bide batez esperimentatzen ari direnak, gu kobayo-haragitan. Eta gainera, gizakiongan sekula inokulatu ez diren “produktuak” direla: gai genikoak, potentzialki transgenikoak. Jakinik esku ónetan ez gaudela, nagusitxoak gara bakoitzak bere sen ona erabiltzeko.

Azkenik, sasi-txerto hauek ez dute inolako garantiarik eraginkorrak direla berresteko; hor daukagu Israel, munduko populaziorik txertatuena…, eta emaitza okerrenak dituena.

Unean unekoari so, baina pinutik sagarrik ezin espero. Eta hala ere, hemen, Euskal Herrian, sasi-txerto hauek 5 eta 15 urte bitarteko umeei eztitzekotan dira. Non euskal herritarron sen ospetsua? Eusko gizarteak ez du jakin nerabeak babesten; ikusi behar oraingoan umeak zaintzen ote dakien.

Gauza da, eta hortxe datza arazoa, Euskal Herriko parte honetan, Osasun Aholkulariak eta Administrazioak itsu-itsuan ari direla, Farmazia Konpainia aseezinen estrategiara zeharo lerratuta. Horixe da “karta bakarrera jokatzea” deritzana, mundu mailan ospetsu diren birologo kritikoen iritzia aintzat hartu gabe. Jakina, Konpainia Pribatuek ume jaioberriak ere txertatzea nahi izango dizute, eta urtero bada hobeto (edo urtero birritan), halaxe iritsi baitira munduko 2. Potentzia ekonomiko izatera, Arma-mutilen atzetik.

Eta orain “intzidentzia metatuaren” kontuarekin datozkigu. Honez gero, mundu guztiak daki, edo jakin beharko luke, kutsadura-tasa hori neurtzeko darabilten PCR neurgailua ez dela batere fidagarria. “Ez da Covid-19rako espezifikoa”, esan zuen hasieratik bere asmatzaileak. Gainera, froga hori, fidagarria ez izateaz gain, manipulagarria da (haren orratza zein kokapenetan jartzen den), eta, egitez, jada manipulatua izan da , gogoratu, Kataluniako eta EAEko azken hauteskundeetan, non jendea konfinamendutik botoa ematera atera zedin, une hartako Osasun Kontseilari andereak “intzidentzia baxua” kantatu zion gure lehendakari jaunari.

Oraingo honetan, berriz, PCRen orratza 5 eta 15 urte bitarteko populazioari begira jarri dute nonbait. Hau dena horrela delarik, ez da erraza bereiztea hemengo Administrazioa zein neurritan ari den Itsutik, eta zein neurritan Mertzenariotik. Ze lehen aipatu Zaldunek mertzenario mordoa baitute inguruan. Izan ere, sasi-txerto horien orratza umeen besoetan sartzen ikustea loa kentzeko modukoa da.

Egoera honen larritasunaz jabetzea aipatu dut. Egin kontu Elite boteretsua dela, egiaz, zaldia trailan daramana; eta gerra global honetan ez dagoela burua hegapean sartu eta neutral izaterik. Haiek ala gu. Gu denon biziraupena eta askatasuna dago jokoan. Oraintxe berton badakigu haien zioa: banakoon portaera zeharo kontrolatuko duen gizarte-kreditu sistema bat inposatzea, zeinetan ongi portatzen denari puntuak eman eta kritikoari kenduko dizkieten, gidatzeko karnetan bezalaxe.

Gure gobernarien eraso honen aurrean, gobernatu ororen indarrak beharko ditugu: planeta mailako borroka dago martxan, hor handitasuna; halere, erronka hau ez du bere egin, oraindik, Europako ezker antolatuak, eta hortxe  flakezia; esan nahi baita, Madrilen eta Bartzelonan egin diren manifek hogei mila lagunekoak izan behar zuketen; eta Santíagoko Zubi-inguruan, mila edo bi mila barik, hamar mila lagun gutxienez behar ziratekeen Bildu.

Bitartean, gaudenok, hango eta hemengo euskaldunok, elkartzea daukagu, gizabanako nahiz gizarte-eskubide eta askatasun mehatxatuen defentsan. Hurrengo hitzordua, Iruñean.

Santíagoko zubian elkartuok Santíagoko zubian elkartuok Santíagoko zubian elkartuok

Gautegiz-Arteaga. Saiakeraegilea eta itzultzailea. Zamora-apaiz kartzelako

15 pentsamendu “Santíagoko zubian elkartuok, dáigigun topa!”-ri buruz

  • Lehen (eta azken?) Eztabaida plandemiaren ZERGATIARI buruz.
    Apokaliptikoa!!

    Web,
    http://laclavecultural.wixsite.com

  • Tira,
    Uste dut jada sekuestratu dutela.
    Eduki horren bila animatzen bazarete, zorte on, eta abisatu mesedez.

  • Antton Erkizia 2021-09-20 09:58

    Uste dut jada sekuestratu dutela.

    Ba, ez da “sekuentratu” dutela, ez, Josu.
    Zuk diozun eztabaida gune horrek Web orrialdea aldatu egin du; hori da dena. Berak esana da: “hemos cambiado de página Web !” (irailaren 9an).

  • Ni.ere.sorgin ehizan , orduan.

    Eta zein, Antton, orrialde.berri hori?

  • Antton Erkizia 2021-09-20 10:46

    “La clave cultural” web orrialde berriaren lotura:

    https://laclavecultural.com/

    (Ez dut uste horrela ibili beharra dugunik, Josu)

  • Ni besteldakotz ibiltzea zaila izango duk honezkero.
    Haizen bortitzek makurtua naute eta.

  • Antton Erkizia 2021-09-20 16:39

    Haizen bortitzek makurtua naute eta.

    Ez da ba izango makurtu ezinik zabiltzala (errealitatearen aurrean)?? 😉
    Nik hala uste: zure sasi-txertoen sasi-artean katramilatuta zabiltzala, arantzaz josia.
    Hala balitz, aitortu ezazu. Ez zaitugu bizirik larrutuko txertoek onura (eta lasaitasun) haundia ekarri dutela aitortzen baduzu, Josu. Ez dirala magikoak txertoak? Ez gaituztela “ilezkor” egingo? Hala da.
    Batzuk negozio ederra egin dutela eta egiten ari direla, krisi egoera hau aprobetxatuz? Bai, noski !!!!!
    Agintarei (eta berauen nagusiei) aski ongi datorkiela pandemia egoera hau izua hedatu eta agintekeria militarki ezartzeko? Noski baietz.
    Badago zer eginik, zeri ekin (orain ERE).

  • Orain bai sekuestratu dutela, ezta Antton.

    Hori da errealiate makurra, eta .txertoak txertotzat salatzea ahalbidetzen duen bertsio bakarra, zentsuraren laguntzen duena.

  • Sasi.txertoak txertotzat
    Zentsuraren laguntzarekin

  • Antton Erkizia 2021-09-20 21:40

    Erausian ari gerala, zure baimenarekin, “sermoi” llabur bat botako dut hemen (ez dakart ezer berririk zuretzat, Josu, baina agian beste norbaitentzat…).

    Txertoaren helburua (nahiz erabili ARN mezulari artifiziala ala birusaren ARN biologikoa) txertoaren helburua gure sistema inmunologikoa erna-araztea da, sistema inmunea zuztartu –(zurtatu, zuztartu… (a)sustatu gabe ;-), bizkortu, sistemak berak identifika eta desegin ditzan patogenoak. Bai?

    Azken batez, homeopatiak erabiltzen duen bide-terapia berdina: zatitxoa sartu (artifiziala ala naturala), zatitxo horrek erreakzioa eragin dezan. Bai?

    Ba, minbiziaren aurkako borrokan (ere), terapia berdintsuaren bila dabiltzala jakingo duzu, ez? Inmuno-zeluletan erreakzioa eragin, lehenengo identifikatzeko zelula “txarrak” eta gerora fagozitatu ditzazten.

    Pentsa, zein gustura hartuko genukeen halako terapia bat, metastasi prozesu beldurgarria blokeatuko lukeen halako terapia bat.

    Gaia interesatzen bazaizue, honatx bi edo hiru erreferentzia eder: bizpahiru elkarrizketa euskaraz eginak ikerlari leitzarrei. Beren familiak ezagutzen ditut (urtetan aritua bait naiz lanean han) herri jator askua, kirolariak ezik, ikerlari onak ere eman dituen herria Leitza:

    Juan Jose Lasarte Sagastibeltza, inmunologian katedraduna, CUN-en ikerlari talde ospetsu baten buru: “Minbiziaren aurka inmunoterapia asko hobetzen ari da”.

    https://erran.eus/prentsa/792

    2.- Naiara Perurena Aizkorbe: “Ezinbestekoa da (bularretako minbiziaren) metastasia eragiten duten geneak identifika eta horien aurka terapiak disenaitzea”

    https://erran.eus/prentsa/409

    Nerea Zabaleta Lasarte…
    Goizuetan, Amaia Lujanbio, Estatu Batuetan minbiziaren aurkako terapian talde-buru…

    Bat eta bestea eta hurrengoa, minbiziaren aurkako txertoak aurkitu nahiean edo/eta terapia geniko berriak sortzen…

    Eta gu… erausian, hitz eta pitz.

  • Leitzan, atean.atean fenomenoa”

    Hi, sistema BEREAN oinarrituta egon arren, ez duk konparatuko homeopatiaren “inokulazio ñimiñoa eta minbiziaren kontra jartzen duten espikula.super.potentea, ezta?
    Ni ez nauk aditua, baina Ez diat galdu sen oinarrizkoa.
    Ez hau harritzen, Antton, minbiziaren aurka jartzen duten bonba hori (zer erremedio, bestela) eta sasi.txerto hauek inokulatzen duten espikula super toxiko hori UME ETA NERABEEN populazio OSOARI jarri nahi izatea? Populazio hori denean, gainera, pneumonia.garatzeko posibilitate TXIKIENA duena?

    Sumatu ere ez kasu HONETAN osssunaz kaanpoko arrazoiek gainditu dutela eredu deontológiko ORO?

  • Antton Erkizia 2021-09-21 11:33

    Hara, Josu: zer kristo ari haiz?
    Nork konparatu dizkik hemen minbizaren aurka ezartzen ditizteken “bonba super-potenteak” eta txertoaren ARN zatitxoa? Nork aipatu dik populazio osoari bonba hori ezarri behar diotenik?
    Txertoaz (sasi-txertoaz) ari gintuen hemen eta nik soilik esan dit: senda-bide berdina erabili asmotan direla homeopatian eta txertoetan eta laster minbiziaren aurkako txertoetan ere…asmatzen baditek. Eta asmatuko al ditek laster…
    Hortik aurrera, nahi dukena egin ezak, adixkide, hire bakarrizketan (noski, bakarrizketa, hik esango duk, inor ez delako ausartzen hire mailan hire eztabaidetan sartzen…edo auskalo ze atarramendu berri…Bejondikela hire ametsak).

  • Ados, .barkazak.

    Aztoratuta nagok sei hilabetetik gorako ume eta nerabe GUZTIAK inokulatzen dihardutelako. Espero dut laster erantzukizunak eskatzea.

  • Barkatu Josu, baina Israel herri txertatuaren eredutzat jarrita tronpatu haiz. Ondo hasi ituan, baina 2021ko irailean biztanleriaren %62ra ez da iristen txertatuen ehunekoa, oso eskasa, besteak beste gurearekin alderatuz, %90etik gertu hemen.

    https://www.google.com/search?channel=trow5&client=firefox-b-d&q=israel+covid+vacunacion

    Eta hemen, Israelen ez bezala, isolamendu neurriak malgutzen ari diren arren datuek behera eta behera segitzen ditek, pandemian zehar, txertoa orokortu arte gertatu ez den moduan.