Salba Dalmau – “EZIÑA EKIÑEZ EGIÑA” hitzaldia
Salba Dalmau –
ORREAGAK GALDAKAON ANTOLATURIKO XLIX. HITZALDI ZIKLOA
Askatasuna lapurtu zioten herri bati ezkutatu zaion iragana azaldu nahi dugu ziklo honetan. Baita etorkizuneko Euskal Herria jorratzen duen liburuaren aurkezpena ere. Torrezabal Kultur Etxean izango da hitzaldia, apirilaren 16an, 19:00etan.
XXII. Mendeko Euskal Herria eraikitzeko “Eziña ekiñez egina” liburua aurkeztuko digu Salba Dalmau idazleak.
“Alde batetik, nire kezka nagusiena Euskal Herriaren etorkizuna da, oso-oso gogorra izan daitekeela aurreikusten baitut. Izan ere, euskarari dagokionez, gauza batzuk berreskuratu ditugun arren, erabilera maila ez da igo. Ezta jaiotze tasa ere, eta jaiotzeak sustatu egin behar dira. … baloreak sustatu behar dira, azalduz zein garrantzitsua den seme-alabak izatea”.