Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa

Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa Irailak 17tik urriak 17ra, Igartubeiti Baserri Museoak antolatua Sagardo Asteko ekitaldien barne

Parte hartzaileek 2010 eta 2011ko lehiaketetan bildutako errezetekin osatutako errezeta liburutik errezeta bat aukeratu eta ondoren, errezeta prestatu eta errezetaren argazki bat bidali beharko digute igartubeiti@gipuzkoa.net helbidera edo bestela Igartubeiti Baserri Museora bertara argazkia eraman.
Astero, argazkia bidali duten parte hartzaileen artean, 2 pertsonentzako sagardotegi menuaz osatutako bazkaria edo afaria zozketatuko dugu.
Bazkaria edo afaria Ezkio-Itsasoko Labekoa Berri jatetxean izango da.

Honela, partehartzaileek lagunduko digute beraien argazkiekin errezeta liburua osatzen.

Lehiaketa honek Labekoa Berri jatetxearen babesa du.

Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa