Rufus Wainwright, gaur Euskalduna jauregian

MjIzMw==

Loudon Wainwright III eta Kate McGarrigle folk abeslarien semea, Rufus Wainwright New Yorken jaio zen, baina 3 urte zituela gurasoak banandu zirenean, amarekin joan zen bizitzen Montrealera (Kanada). 6 urte zituela hasi zen pianoa jotzen, eta 13 urte zituela birak egiten zituen amarekin, izebarekin eta Martha ahizparekin. Besteak beste, Edith Piaf, Al Johnson eta Judy Garland miresten ditu. Bere musikak eragin liriko nabarmenak ditu, operatik hasi eta chanson frantseraino, musikaletik igaroz. 

Bakarkako laneko lehen albuma 1998an kaleratu zen, baina 2003an eta 2004an lortu zuen erabateko ospea, publikoaren eta kritikaren errespetua, eta bere karrera markatu zuen soinu berezia, ´Want One´ eta ´Want Two´ saila kaleratuta. Disko horien atzetik beste batzuk etorri dira, hala nola: ´Release The Stars´ (2007), 2007an; ´Rufus Does Judy at Carnegie Hall´ (zuzeneko disko honetan, Rufusek Judy Garlanden kontzertu bat berrinterpretatu zuen fideltasun osoz); zuzeneko beste disko bat 2009an (´Milwaukee at Last!!!´), eta 2010eko apirilean, ´All Days Are Nights: Songs for Lulu´ argitaratuko da, Waiwbrighten estudioko seigarren diskoa (12 abesti izango ditu).  

Rufusen musika sarritan erabili izan da zinean (´Brokeback Mountain´, ´I am Sam´, ´Moulin Rouge!´, ´Shrek´, ´Zoolander´), telebistan eta antzerkian (´Shakespeares Sonette´), eta artistak sekula ez du ezkutatu opera bat sortzeko gogoa duela. Baina hori gertatu baino lehen, maiatzaren 9an Bilboko Euskalduna Jauregian ikusteko aukera izango dugu, izan ere, bertan aurkeztuko du ´All Days Are Nights: Songs for Lulu´ disko berria. 

(Iturria: Euskalduna Jauregiaren web-orria)

Irudia | Rufus Wainwright | James Wainwright (Flickr) | Creative Commons By SA

Ekaitza bainuontzi batean