Rubalcabak David Pla atxilotzeko agindua eman zuen CNIk martxan zuen ikerketa izorratuz
Interneteko albistariaren arabera, Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilen arteko lehiaren beste adibide bat da “txapuza” hau. Albistean ere agertzen dira Polizia Nazionalek ustez filtratutako zalantza batzuk:
-Nolatan eman zuen atxilotzeko agindua barne ministroak, jakinda David Pla Centro de Coordinación Antiterrorista (CNCA) delakoak ikertzen zuela eta jakinda zeintzuk diren erakunde honen funtzioak…
– Frantziako poliziak ere ez atxilotzea erabaki zuen, ikerketa nondik nora zihoan bazekitelako. Polizia Nazionalen inguruko iturri baten adierazpenak gauzak argi uzten ditu: “Erre egin digute” (David Pla)
“Rubalcabak argitu beharko du
zergatik agindu zuen atxiloketa” Polizia Nazionaleko ustezko iturria
Kontua da, nahiko susmagarri direla, horrelako mugimenduak. Bi aukera uler daitezke soilik; edo Rubalcabak sekulako hanka sartzea egin du, edo intentzio eta helburu jakin batek bultzatuta hartu du erabakia. Zuek juzkatu.
Informazio gehiago hemen (albiste osoa)