Roger Etxegarai kardinala eta militar espainolak Arantzazun
Roger Etxegarai kardinala eta militar espainolak Arantzazun –
Etxegarai kardinal ezpeletarraren heriotzaren berria bizi-bizi dugula oraindik, hara non jakiten dugun Arantzazuko santutegiko zabalgunean desfilaturik basilikara joan direla (2019-09-06) Loiolako kuartelean dauden militar espainolak, Ama Birjinari lore-eskaintza egitera, eta fraide frantziskotarrengandik bedeinkapena jasotzera, azaroan, Irakera doazelarik NBEren misio batean. Eliza eta politika diplomatikoa dakarzkigu gogora Etxegaraik; elizaren eta militarren arteko uztarketa Arantzazuko gertakariak. Ez dira hamar egun, bestalde, EAEko lehendakaria Vatikanoan izan zela errefuxiatuak hartzeko share proposamena aurkezten. Gatozen hiru gertakarioi begia ezartzera.
Hil berriari dagokionez, jakingo duzue gehienok lehen eta bigarren mundu-gerren artean, Jean Ibarnegarai baxenabartar politikari eskuindarrak aise irabazten zituela bozak Ipar Euskal Herrian, eta, besteak beste, hark zabaldu zuela jendartean, aberri ttipiaren eta aberri handiaren arteko bereizketa -Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako aberri ttipiaren eta Frantzia aberri handiaren alderako atxikimendu guztiz osagarriak-, eta Etxegaraik bi aberri horiek, handia eta ttipia, nola zerbitzatu zituen arakatzen zentratu nahi dut. Bai, ez zen Ibarnegarai bezala politikari hutsa izan, baina Vatikanoko diplomazia lanetan gatazka askotan ibili zenez, eta 2014an Manuel Valls orduko lehen ministroak Frantziako kondekorazio handiena eman zionez “Great Cross of the Legion of Honour”, esan liteke erlijioso ez ezik politikari diplomazialaria izan zela.
Gurasoak jatorri apalekoak: aita mekanikaria, eta ama etxeko anderea. 1940-1945 urte-bitarte bortitz haietan egin zuenaz, ez dut ezer atzeman. Esaterako, zendu berriarekin urtebeteren alderik ere ez zuen Xarriton zenak -orduan Etxegarai bezala apaiz-ikasketak egiten ari- kontatu zidanez, 1942an, Alemaniara lan behartuak egitera bidali nahi izan zuten, eta uko egin zion. Ikasketak Uztaritzeko seminario ttipian, Baionako seminario handian, eta Erromako Unibertsitate Gregorianoan. Apeztu ondotik, postu guztiz garrantzitsuak izan zituen Frantziako elizaren hierarkian, eta Europakoan ere: Pariseko apezpiku laguntzaile 1969an, Marseillako artzapezpiku (1970-1984); Frantziako apezpiku-konferentziako presidente (1975-1981), eta Europako apezpiku-konferentzien arteko harreman-idazkaria (1971-1979). Elizari egindako lanen ordainetan, 1979ko ekainean kardinal izendatu zuen Joan Paulo II.a Aita Santuak, eta bereziki Wojtyla Aita Santuarekin munduko gatazka askotan hartu zuen parte diplomazia-lanean. Horietako bat Kubako Castro presidentearen eta Wojtylaren arteko topaketa ofiziala prestatzeko 1998an.
Horren harira kontatzen du Berria-ko zuzendari M. Otamendik hitzordua galdegin ziola Etxegarairi elkarrizketa azkar bat egiteko, frantsesez. Lehen galdera: “Zu zara aspaldi Eliza katolikoan goren iritsi den euskal herritarra”. Kardinalaren erantzuna: “Ni ez naiz euskal herritarra, ni frantziarra naiz”. Handik urte batzuetara beste hitzordu bat lortu zuen Etxegarairekin Erroman; orduko hartan Etxegarairen biografia egitea zuen xede. Huts, orduan ere; baina ordukoan, Otamendiren bisitaren jakitun, horrela esan omen zion lekaimeari: “Utziozu sartzen, hori, ni bezala, euskal herritarra da eta”. Bi erantzun ezberdinen arrazoia esplikatzeari emanik, lehenbizikoan, dio Otamendik, ezkutuko diplomazian ari zela Etxegarai, eta ez zuela batere arriskatu nahi izan. Bigarrengoan, aldiz, bisita pribatua izaki, “kardinalak ez zuen batere prebentziorik izan bere euskaltasunaz hitz egiteko”. Harro erakutsi zizkion apartamentuko paretetan zintzilik zeuzkan Ezpeleta jaioterriko argazkiak, piper sorta bat, xisteran jokatzeko saskia…
Otamendik kontaturiko anekdota horrek argiro erretratatzen du Etxegarai kardinalaren jokaera: bere lanean, osoki kardinal frantses, aberri handiaren zerbitzari erlijioso-politiko-diplomatiko, ez, euskal herritar, eta pribatuki, euskaldun aski konbentzional eta folkloriko: argazkiak, piper sorta, xistera-saskia. Ez al duzue uste Manuel Valls-ek merezita eman ziola Frantziako kondekorazio handiena? Guk, aldiz, ez daukagu euskal txapel edo bonetik zertan emanik, euskal elizari edo egindako mesedeengatik, dakigula, ez baitzuen halakorik egin.
Euskal elizari ez, baina euskal gizarteari ez al zion mesede egin, ordea, ETA eta Espainiako gobernuaren arteko bitartekari lanean ariturik? HBko Otegi eta PSEko Egiguren Elgoibarko baserri batean hizketan hasirik, PP nagusi zela Madrilen, laster Vatikanoarekin harremanetan jarri nahi izan zuten, Espainiako elizaren hierarkian eraginik Espainiako eskuinean ere eragin zezaketelakoan. Egiguren eta Pernando Barrena joan omen ziren Etxegarai kardinalarengana 2004ko maiatzean. Kardinalak honako hau esan omen zien: “Etxegaraik ohartarazi zigun Vatikanoak ez duela bataiatzen, konfirmatu egiten duela baizik. Egigurenek askotan gogoratzen du haren esaldi hori. Esan zigun Espainiako Elizarekin hitz egiteko, nagusiarekin, [Antonio Maria] Rouco Varelarekin, eta guk ezta pentsatu ere, nola egongo ginen harekin kontu horiez. Beraz, Vatikanora joateko misioa bete genuen, baina otarrean ez genuen ezer zehatzik ekarri.” 1936ko urtarrilean, J.A. Agirrek eta euskal ordezkaritzak saskian ezer ekarri ez zuten bezala, Pizzardo idazkariarekin egonik; besteak beste, Iruiñean egoitza zukeen euskal elizbarrutia galdegiten zuten. Urte hartako udan bertan, Barrena berriz egon zen Etxegarairekin: “Konfirmatzera joan ginen: PSEkoak gurekin hizketan ari zirela, gaiak zein ziren eta abar. Euzkadi jatetxean bazkaldu genuen Etxegarairekin, eta esan nion ezer berririk bazen informatuko nuela e-posta bidez. Kardinalak erantzun zidan: «Ez, e-posta bidez ez, antzinako testamendukoa naiz…».” Irakurleak juzgatuko du, nik bezala, zenbat lagundu zuen Etxegarai kardinalak. Hutsaren hurrengoa!
Zergatik ez du Elizaren hierarkiak inoiz Euskal Herria politikoki lagundu -zinez, lagundu-, bertako kide garrantzitsu batzuk euskaldunak izanagatik? Erantzuna da Elizaren hierarkiak beti San Paulok erromatarrei egindako gutunean adierazitako doktrinari jarraitu izan diola: “Kristauak agintarien menpeko. Gizaki orok izan behar du ezarritako agintarien menpeko. Ez baita aginterik Jainkoarengandik ez denik, eta oraingo agintariak ere hark ezarriak dira. (…) Joka ezazu ongi, eta haien onespena izango duzu, Jainkoaren zerbitzari baitira, zuri ongi jokatzen laguntzeko. Gaizki egiten baduzu, ordea, izan beldur, zigortzeko ahalmena ez baitute alferrik. Izan ere, Jainkoaren zerbitzari dira, justizia egin eta gaizkileak zigortzeko. Horregatik, beharrezko da agintarien menpeko izatea, baina zigorraren beldurrez ez ezik, baita kontzientziaren eraginez ere.” (Elizen arteko Bibliaren bertsioa).
Agintari espainiarrei (edo frantsesei) zigorraren beldurrez ez ezik kontzientziaren baitan ere obeditu behar diegu doktrina paulotarrari jarraiki. Seguru asko Arantzazuko fraide frantziskotar euskaldunei ere ez die batere graziarik egin militarrei bedeinkapena eman behar izanak, baina erlijiosoen gustu eta sentimenduen gainetik, agintariei zor zaien menpekotasuna dago.
Halarik ere, jarraitzen dute gure ordezkari politikoek Vatikanoa gauza handitzat hartzen, legitimatzaile moraltzat edo. Sarreran esan bezala, EAEko lehendakaria izan berri da han, ez eduki politikoko afera batekin, baizik eta proposamen humanitario bat esku artean zuela. Gure preso politikoen giza-eskubideen defentsan batere nabarmentzen ari ez den Eusko Jaurlaritzak errefuxiatuak hartzeko proposamenenean agertu nahi txapeldun, noren eta Etxegarai zenak garbi adierazi bezala, aurrez egina dagoena konfirmatu baino egiten ez duen estatu txiki “espiritual” baten buruaren aurrean? Sinesgarriago litzateke etxean beste ardura bat eta beste sinesgarritasun bat erakutsiko balitu. Gainera, otoi, nire eta nire modukoen izenean, ez bedi inor Vatikanora joan, ez baitugu haren moral status quo bermatzailean batere federik, ez eta haren bedeinkapen beharrik ere.
Amen !
Arantzazun gertatutakoa lotsagarria da! Hori orain dela urte batzuk ez zen gertatuko. Baina militarrak hara joan badira desfile eta guzti, Gipuzkoako obispaduaren bidez izan da argi eta garbi. Eta zergatik egin dute hori? Mezu bat helarazteko argi eta garbi. Arantzazu euskal sinbolo bat izan da eta da, eta horrekin “konkistatu zaituztegu”, “hay gurea da” esan nahi izan digute, birkonkistatu dutela alegia. Han egin zuten elizkizuna euskaraz izango zen, ez? 😉 Jakin nahi nuke zer gertatuko zen fraidea euskaraz hasi izan balitz. Han dauden fraide apurrak beren hoberenak emanda daude gizajoak, eta haiekin nahi dutena eginen ahal dute. Ez litzateke hori izango orain dela urte batzutako fraideekin, ez jauna! Baina ez fraideekin eta ez orain dela urte batzutako euskal gizartearekin. Ezker Abertzaleari Arantzazu bost ajola, ez? EAJk badakigu ez duela ezer egingo, besteak beste Etxegarai delako Cardinal hori bezain faltsuak eta zuringoak direlako, baina non da Ezker Abertzalea? Ah, ez! Ezker Abertzaleak ez du eliz esferako ezerekin ezer jakin nahi. Eta ez dira konturatzen, Arantzazu eliz esfera baino zerbait gehiago dela, sinbolo bat dela. Baina torpeak baino torpeagoak direnez, “errepublika feminista sozialista laiko” bat eraiki nahi dutenez, Arantzazu bost axola. Urkullu berriz Varikanoan ondo, esan ohi den bezala “mukoa mukokin biltzen da”, bat esan, gero aurkakoa esan eta esan behar denean ezer ez esan… eta horrela beti asmatzen da eta “zuzena” zara. Etxegarai horrek, aita santuak eta denek egiten duten moduan.
Gure sinboloak horrela, bat bestearen ondoren galtzen uztea, traizioa egitea da. Eta berdin zait kultural, erlijioso edo politikoak izan. Arantzazu gurea da, eta izan Pnv edo Ezker Abertzalea, obligaturik daude defentzea.
Aurreko iruzkinarekin erabat ados.
Arantzazun egin dutena, Katalunian Montserraten egitea bezala litzateke. Nik dakidala oraindik ez dute horrelako ezer egin han eta ziur nago orain behintzat ez zirela ausartu ere egingo, besteak beste Espainiako gobernuak galaraziko zielako. Oraindik errespetu apur bat badute katalanek. Hemen berriz galdu dituzte errespetuak, begira zer egin duten Arantzazun!
Gauza jakina da duela hamasei urte guardia zibilak Andoainera “Egunkaria” ixtera eta zuzendaritzakoak atxilotzera joan ziren bezala, Arantzazura ere joatekoak zirela, eta azken momentuan eragotzi zutela hemengo politikariek-eta (EAJkoek segur aski), oker ez banago. Garbi dago beste aro politiko batean gaudela, eta bai seguru Gipuzkoako gotzainak izan duela zerikusirik. Hala ere, horrek, nire iritzirako, gehiago jartzen ditu agerian Eliza katolikoaren kontraesan orokorrak -Mendebaldeari eta bereziki Europako eta, noski, Espainiako alderdi politiko eskuindarrei hain lotua-, zehazki, gure herriari dagozkionak baino. Militarrekin (espainiarrekin ez ezik OTANekoekin) Eliza katolikoak nola jokatu behar du?, bedeinkapena eman behar die? Nolakoa da bere paper diplomatikoa?, nik uste ez dela instantzia neutrala inondik inora ere, artikuluan diodan bezala, egungo status quo-aren bermatzaile baino.
Gurera etorrita, Arantzazu gaur egun gurea al da? Nire aurrekoentzat bazen leku espiritual maite bat, behin autoa bedeinkatzera ere joan ginen…Frankismo garaian, gure historia hurbilean, erreferentziazko intelektual eta kultur-ekintzaileak izan direnak handik atera dira (gutxiz gehienak sekularizatuak egun); beste apaiz eta erlijioso mordoxka batekin kulturalki (eta politikoki banaka batzuk) frankismoaren aurka eta errepresio espainolaren aurka borrokatu ziren, eta euskal kultur burujabetzaren alde…baina, gaur egun?
Politikarien kontraesanak ulertzeko eta eramateko gauza banaiz ere -gizakiak direnez eta presio ugariren mendean, konprenigarriak dira-, arlo politikoa eta arlo etiko-morala nahastu edo uztartu nahian ikusten ditudanean, beren probetxurako, ezin eramana sortzen zait.
Herritar boto-emaileak engainatu nahi izatea da, hipokrisiaren gorazarre higuingarria, besteak baino zintzoagoak agertu nahia. Ez dut begi onez ikusi EAEko lehendakariak Etxegarai kardinalaren ehorzketan parte hartu izana, ez eta EHBilduko ordezkariek parte hartu izana ere.
Politikariek ez dute esparru moral errazean nahasi behar -ez jaietako prozesioetan, ez eta horrelako ehorzketetan ere-, sinesgarritasuna irabazi nahi badute.
Sudupek idatzitakoari buruz, bi gauza: Bata, zeharo ados nagoela idatzi duen ia guziarekin; Bigarrena, joan zen larunbatean Pello, Arantzazuko fraidea, eguraldiaren berri ematen ari zela irratiko esatariak egun batzuk lehenago han izan ziren militarren bisitari buruz galdegin zion eta erantzuna: bera, goizeko hamarrak aldera eleizara urreratu omen zen eta dena militarrez beteta ikusi zuenean, erabat arrituta gelditu omen zen, ez omen zekiten ezer. Horreraino nik dakidana.
Peio bera ere Etxegarai kardinala bezala hasi ote zaigu ba? Peiok dioena egia bada, oso kontu arraroa da hau. Peio Arantzazuko berri ez dakiela?! Orduan nork zekien? Hemen EAJk ere badu nire ustez bere partea, EAJk jakin gabe ez da hau egin. Eta Gotzainak ere bai noski, baina gotzaina zein den ikusita normal-normala gertatutakoa. Argituko denaren itxaropenarekin…
Eskerrik asko Joxe Mari. Agian frantziskotarren probintzialak eta Arantzazuko laguntzaileak eman zuten meza. Ez dakit. Argazkietan beltzez jantzita ageri diren biak, kapilau militarrak izan litezke. Militar espainiarrak eta frantziskotarren hierarkia erlijiosoa bat, egun horretan bederen.
Nafarroako UPNko legebiltzarkidek ez zuten inoiz euskara erabiltzen. PSNkoek ere ez. Sekula. IUkoak ere ez. Bueno, beharbada egun berezi batez? Aralarko San Migel Iruñera etotzen zenean eta Parlamentura bisita egiten zuenean? “Agur Migel Ainger…”
Ba IUk aurkeztu zuen bisita hau galerazteko mozioa. Eta ezker abertzale guzia alde atera zen, Patxi Zabaleta ezik.
Eta aitortu behar dut, Patxi goraipatu nuela orduan ez gaude eta sinbolo ttikiena ere alper galtzeko. Eta horrengatik ez nago batere ados Sudupek egiten duen analisiarekin… dogmatikoegia iruditzen zait.
Iritzi-trukea horretarako dago A. Eta dogmatismora lerratzeko joeratik libre nagoenik ez nuke esango, baina esandakoaren muina berresten dut, eta eusaldunok San Migel goiaingeruak salbatuko gintuelako sinesmena -1936ko gerra aurrean oso presente Nafarroan ez ezik Gipuzkoan eta Bizkaian ere, gainditua dagoela(koan) nago. Euskal nazionalkatolizismorik ere ez dut maite. Eta tradizioak, eta sinboloak tradizionalak izateagatik mantentzeak ere badakigu zein ondorio ekar ditzakeen; beti zertan hala izanik ez badago ere.
Hori bai; halakoren batean euskal estatua bageneuka, Euskal Eliza nazionala ere izango genuke geure gotzain eta probintzialekin; bien bitartean ez. Eta agian Etxegarai bezalako kardinal euskal estatuari legokiokeenen bat; bizkitartean ez dugu izango.
San Migel etortzen denean eta eliztarrek kantatzen “…gorde, gorde, Euskal Herria…” pentsatzen dut anitzentzat hori dela urte guzian euskal sentimedua azaltzen duten une bakarra. Hori da zoritxarrez Nafarroako egoera, hemen dena da Espainia, dena: futbol selekzioa, eurovisioa, Telecinco, erderazko elizkizunak… (Bitartean, Sakana guzian, Larraunen, Ultzamaldean… denetan euskara hiltzen erremediorik gabe)
Tristea da, baina San Migelen folklorea goraipatu behar izatea ere! Baina hobe hori, deusez baino! Horrela gaude Nafarroan, mahaitik eroritako ogi apurren gose.
Guztiz ulertzen zaitut, A. Eta horretaz kexatzen naiz ni: ezker abertzalea zeinen torpea den horrelako sinboloak arbuiatzerakoan. Pako, erligioa kultura da, gizatalde batek galdera traszendentalei erantzun asmoz sortu duen baliabidea bere kulturaren barnean. Ezin duzu plano metafisiko batean utzi. Horregatik, harritu egiten naiz eliza eta militarrak nola bateratu daitezkeen diozunean. Izatekotan, zure gustuko kultura batekoak ez direlako izango al da harridura hori. Nire amona beti bizitu izan zen HB agintera iritsiz gero eliza itxiko ziotenaren beldurrez. Eta ez zen besteen propagandagatik, ez, berak zerbait somatzen zuen, nik ere somatzen dudan moduan: sinboloak ez babestearena. San Migel-en kondairaren atzean euskal mitologia dago, kristauek berera eraldatua. Hor ikusten da kristauak argiak izan zirela: debekatu beharrean berera egokitu. Ba horixe da ezker abertzaleari falta zaiona, argitasuna. Zure gizarte euskalduneko talde handi baten sinboloak horiek badira ez itzazu mespretsatu, argiagoa izan zaitez! Kontua ez baita kristau fedea izatea edo ez, kontua, euskal sinbolo kulturalak dira, gainera kasu honetan euskal mitologian oinarrituak. Nola izan daiteke hain torpea hori ez ikusteko?
Utzi “oharrak” eta idatz ezazu taxuzko artikulu bat erlijioaz eta euskaldunez, euskaldun bat! Euskal mitologiaz eta erlijio katolikoaren arteko sinkretismoaz.
Sabino Aranak askotan idatzi zuen ideia hau erdaraz: “gotzain espainolei obedituko diegu gotzain gisa mintzo direnean, baina ez politikari gisa ari direnean”. Orain ez naiz bila hasiko non, baina ideia hori plazaratu zuen behin baino gehiagotan. Ni hortik nabil, hots, erlijioa politikarekin hertsiki lotzen den puntutik. Ez EAJren eta ez HBren edo ezker abertzalearen ez dakit zein ildotik.
Erlijio katolikoa Espainiako inperioaren habe, harroin eta sostengu handi bat izan da azken bost mendeetan behinik behin, eta egun ere da. Horri men eginda, mentalki, kontzientzian, beti espainiarrak izango gara gu, eta Iparraldekoak frantsesak. Onenean, autonomia pixka bat izango dugu, Madrilek emana, une bakoitzean ematea deritzon bezainbeste.
Beste delako erlijio mitologiko hori zure kontu!
Euskaldunok Arantzazu alboratzen badugu, beste batzuk hartuko dute. San Migel alboratzen badugu beste batzuk hartuko dute (Opus, Movimiento Neocatecumenal…). Bi euskal ikurrak galduta. Hori da ondarea zaintzea hori! Eta gertu dago une hori: San Migelen lehen zantzuak nabaritzen hasia nago. Baina beno… euskaldun batzuri dirudienez bost axola! Orain beste gerra posmodernoagoetan dabiltza, ez daude mendiko baseliza batzuri begira egoteko.
“Argia”tik hartua:
“Euskal presoen eskubideak urratzen dituen salbuespen egoeraren txostena, Nazio Batuen Erakundera. Espainiako Estatuak darabilen kartzela politikak euskal presoen eskubideak urratzen ditu eta urraketa horien txostena aurkeztu dute Sare Herritarrak eta EHUko Ikasmirak elkarteak. Txostena Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordera eramango dute orain. Hainbat eremutako izen ezagunek babestu dute txostena. Tartean dira, besteak beste, Carlos Garaikoetxea eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak.”
“Ene Urkullo, ene Urkullo,lema sabaktani?”
https://www.argia.eus/albistea/euskal-presoen-eskubideak-urratzen-dituen-salbuespen-egoeraren-txostena-nazio-batuen-erakundera
Eta iruzkin hau?! #$/&?
Zeharka esan nahi nuen –begi bistan dago ezetz- Vatikanoriño joan zaigu Urkullu jauna Mediterraneoan gertatzen ari denagatik kezkak erabat jota. Ba handi-mandien artean behin hasita Nazioen Batasunerako ekimenarekin bat egiteko aukera bazuen ere. Garaikoetxea jauna eta Ibaretxe jauna bezala zinaduratxo bat bota eta kitto, abioia hartu barik eta Aita Santuaren protokolo eta zai egoteko luzamendu barik. Ziñadura xixtrintxo bat nahikoa zen..Edo ez gaude ados azkenengo bi jaun agurgarri hauekin? Edo Mediterraneoko puntako giza arazoak konpon ditzakegu guk hemendik, Liliput maite honetatik baina Nazio Batuen txostena ,ordea, ezin dugu eragin Espainiari dagokionean?
Agian, PSOEk jarritako lehendakaria izanik normaltzat jo beahr dugu Espainiaren aldeko zerbitzu guztiak prest egon behar dela. Gainera, estualdi hori igaro ondoren hurrengorako beste bost urte zai egon behar eta.
Erroman egon diren nere ezagun guztiak esan didatenez zorragarria omen dela. Gaiñera Aita Santuarekin argazki bat mesanotxean way gelditzen da, dudarik ez.
Urkullu badakigu nolakoa den. Hau ezertan bustitzen ez den horietakoa da, grisa. Baina ondo doakio, inkestetan bera agertzen da politikorik baloratuena bezala. Nonbait jendeari horrelakoak gustatzen zaizkio: planta ona, forma onak, ez A eta ez B, gehiengo korrontearen bidetik zalapartarik atera gabe, eta hortxe mantendu.
Arantzazuko gertakariarekin berriz zeharo harrituta nago. Desfilea eta guzti egin dute eta politikari bakar batek ere ez du ezer esan, ez Otegi ez Urkullu ez ezer. Baina kaleko jendeari ez dio ezer esaten! Hau harrigarria da. Hainbeste aldatu gara hain denbora gutxian? Edo jendeak Arantzazu ezagutu ere ez du egiten agian? Nik uste dut biak. Aurki Gernikako Arbolan egingo dute desfilea bandera eta guzti eta inork ez du ezer esango. Gizarte hau jada starluxekin egindako zopa baino okerrago dago.
Bai ba. Oraintxe esan duzu : Avecren oilo zuri
Maiz aipatzen dira Arantzazuko santutegian gertatutako suteak. Azkena eta okerrenan, 1834koan, gertakizunaz aipu gutxiago dugu arren.
Liberalek, Lehen Karlistada gerrate barnean, sua eman zioten Arantzazuko Santutegiari. Ez nahigabe nahita baizik. Goiko buruak parte hartu zuen, Rodil generala hain zuzen, geroan Zumalakarregi Handiak irabazi zuenean goiko kargutik erauzia izan zen.
Rodilen erabakian, sutez Santutegia birrintzeko asmoan, agian framason izateak zerikusirik ote zuen?
Rodilen biografían biltzen dira Espainiako osagai guztiak. Independentzia, Espainiakoa noski, gerratean parte hartua, Simon Bolivarren aurka borrokatua Ameriketan Espainiaren alde, Nafarroako Virreytzat izendatua Lehen karlistadan, Gerrako ministroa, diputatua, senataria, Esparteroren laguntzaile fidela,…Ba ergel horrek suntsitu zuen Arantzazuko Santutegia
Egun, su eman zion oinordeak otoitz egitera joan dira?
Eskerrak bi gizon handik; Simon Bolibar Askatzaileak eta On Tomas Zumalakarregik neurria hartu ziotela…zenbatekoa zen Zumalakarregiren galera!! Sekulan ez gara jabetu izan.
http://irinmodo.blogspot.com/2014/07/arantzazu-santutegia-sutan-18340818.html
https://eu.wikipedia.org/wiki/Jos%C3%A9_Ram%C3%B3n_Rodil
Gaurko Berria-n Txema Ramirezen “Spin doctors” gomendatzen dizuet. Urkulluren balentria diplomatikoez dihardu, spin doctors-i esker.
Arantzazuren orainaz inork ez du ezer aipatu. Eskolatu gabeko edo ia eskolatu gabeko euskaldunen belaunaldiak, haien sinesmen tradizionalarekin, agortu zirenez edo agortzear direnez, gaur egun zertan den.
Orduan Share eta Sareen arteko nahasmena zabalagoa izan da! Txema R. de la Piscinak dotorez dio:“Handiagoa erdietsi du lehendakariak Vatikanoan joan den abuztuan. Irakurri nuen lehendabiziko lerroburuak zirrara piztu zidan: Share proposamena aurkeztu du Lehendakariak Vatikanoan. Arraioa! pentsatu nuen, presoen aldarrikapena Frantzisko Aita Santuarenganaino eraman du gure lehendakariak! Bai inozoa ni! Oker nengoen, Share proposamena —migratzaileak Europar Batasuneko estatuen artean banatzeko ekimena— ez baita Sare mugimendua.”
Ni bakarrik ez naiz izan!
Baina, txantxaz aparte zergatik aukeratu du Share eta ez Sare gure Lehendakari Jaunak?
Garbi dago Espainiarekiko morrontza Sarekiko laguntza eza baina Share aldekoa giza eskubideen defensa hutsa izan litekeen?
Nik ekarriko nuke beste ikusmolde bat ulergarriago bihurtzeko. Ekai centererrek dakarkiguna hain zuzen:
“¿Se ha vuelto globalista el nacionalismo vasco?”
https://drive.google.com/file/d/18p4yDi2S3XJAdVu7z-ZPME7JkWMVA8Oi/view
Euskarara itzultzea mereziko luke.
Ekai Centerren komentario horrek kritikatu baino ulergarriago bihurtzen du EAEko lehendakariarena. Zertan murrizten ote du “lorpen” diplomatiko horrek Espainia eta Frantziaren subiranotasuna?
“Arantzazuren orainaz inork ez du ezer aipatu. Eskolatu gabeko edo ia eskolatu gabeko euskaldunen belaunaldiak, haien sinesmen tradizionalarekin, agortu zirenez edo agortzear direnez, gaur egun zertan den”. Iruzkin horrekin euskaldun talde handi bat kaka hartzera bidali duzu, arrokeri handiz gainera. Zure nahiak eta desioak bistaratzen dituzu iruzkinetan.
Ekai Centerrek proposatutako aukeretatik 3.a oso sinesgarria iruditzen zait eskumako nazionalismo gero eta erregionalistari dagokionez.
Laugarren bat proposatuko nuke nik: asimilazio eta akulturazioarena, globalismoan gero eta murgilduago ageri diren ezkerreko antolamendu abertzaleei dagokienez.
gero eta erregionalistagoari
Eta zuk, euskaldun bat, tonto-harro ezjakin bat zarela erakusten duzu zeure eztenkada harroputz horiekin, mamirik gabeak.
Orixeren sinesmen-maistra handiena bere amona letragabea izan zen. Azken urteetan, penatan zegoen sinesmen tradizionala behea jotzen ari zelako. 60ko hamarkadan sekularizazioa nagusitu zen, eta horrekin bateratsu eskolatzerik izan ez zuten gurasoen seme-alabok unibertsitatera heltzen hasi ginen, eta, noski, horregatik ez gaude penatan. Geure kabuz pentsatzeak baliteke zoriontsuago ez egitea, baina askeago bai. Sinesmen tradizionalari eutsi nahi diotenek oso ondo egingo dute, baina besteok ere bai.
Patxi, zurekin bat egiten dut.
Urte batzuk ditugunok, inoiz ez bezalako aldaketa soziala ezagutu dugu hamarkada gutxi batzuetan. Horrek ez du atzerabueltarik.
Gaur egun, ados egongo zara, ez duzu inon aurkituko Mari Axuntxi bezalako amona xamurrik. Ez dago. Gimnasioetara joaten dira Yoga egitera, edo beste mila ikastarotan ematen dute izena. ez dago atzerabueltarik
Esker mila Peru. Denok nahi ditugu euskaldun santutegiak eta justizia jauregiak ere…
Kontxo! Unibertsitatera joan zinen eta aurrekoek ez bezala zeure kabuz pentsatzen hasi zinen/zineten. Hori diozu iruzkinean. 1960. urtea baino lehenagoko garaiei buruz duzun irudia beldurgarria dirudi, Erdi Aroko pelikuletan isladatzen duten irudi beltz horren parekoa. Barandiarani amak esak omen zion behin: “Pertsonak sagarrondoa bezala behar dik izan: geroz eta beteago orduan eta apalago”. Biak ziren 1960.urtea baino lehenagokoak. Nik sinatuko nuke oraintxe bertan gure aurrekoek eman zuten maila bera ematekotan. Nahiko lanak baditugu unibertsitate tituluak izanik ere.
Zein manipulazio ergelak darabiltzazun niri aurka egiteko.
Entzunda nago gurasoei, 36ko gerraondoko Aste Santuak oso “rigurosoak” izaten zirela; parrokiako leiho guztiak oihal ilunez estaliak, eta pulpitutik sekulako sermoi gogorrak, beldur-emaileak, infernuan sugarretan kontsumitzeko laborria sarrarazteko gorputzean. Gure XX. mendeko Erdi Aroa. Beno, askoz konplikatuagoa da, badakit, baina hori ere egon da.
Eskolagabeko lehengoak oraingo eskoladunak baino jatorragoak. Batzuek bai eta beste batzuek ez. Lehen ere jende jator askoa eta alu askoa; eta orain ere bai.
Nik artikuluetan ez dut inoiz horrelakorik aipatu eta ez aipatuko ere. Norberaren sinesmena beti errespetatzekoa da, baina gaur eguneko jendearentzat nik uste positiboa dela eskritura sakratuen kritika (250 urte inguruko kritika) irakurtzea, eta bakoitzak erabakitzea zer leku ematen dion horri.
Beste gauza bat: Elizaren hierarkia beti aurka izango dugu, askatasun politikoari dagokionez. Elizaren hierarkiak Estatuaren hierarkia errespetatzen du, San Pauloren jarraitzaile ona izanik. Horretaz aritu naiz artikuluetan eta ez bestetaz. Nik hemen amaitzen dut.
“Angel Rekalde Nabarraldeko zuzendariak azpimarratu du Arantzazu “memoria leku garrantzitsu bat” izan dela. “Bere oinarriak, harriz harri, artearen eta kulturaren gain eraiki ditu, eta batez ere, herriarekiko konpromisoa erakutsi du”. Garai hura jasotzen du dokumentalak, “Artea eta euskara, kultura oro har, euskaldunen babesleku bilakatu zireneko garaia, hain zuzen”.
Arantzazu, harriz herri dokumentala ostegunean estreinatuko dute, 19:30ean, Hernanin (Gipuzkoa), Orona Ideoko auditorioan. Euskaraz emango dute, gaztelerazko azpitituluekin. Miren Mindegiagak egin du dokumentaleko gidoia eta Jesus Iriartek errealizazioa. Elkarrizketatuen artean daude Juan Ignazio Larrea goardianoa, Elena Martinez Oteiza Fundazioa Museoko kontserbatzailea eta Pello Zabala fraidea.
Hamalau apostolu daude Arantzazuko santutegian. Atearen gainean, alderdik alde. Jorge Oteizak egindakoak dira apostoluak, baina, 15 urte baino gehiago egon ziren beren lekura iritsi ezinik, debekuak tarteko. Gertaera horretatik abiatuta, Arantzazuri buruzko dokumentala egin du Nabarraldek, “Gipuzkoako basilika nagusiak memoria leku bezala duen garrantzia azpimarratuz”.
https://www.berria.eus/albisteak/171532/arantzazuri-buruzko-dokumenala-ondu-du-nabarraldek.htm