“Euskara aniztasunean” jardunaldia urtarrilaren 25ean

Egoera soziolinguistikoa aldatu egin da. Hizkuntz aniztasun errealitate baten aurrean gaude, eta egoera horretan euskarak duen eta izan beharko lukeen tokiaz hausnarketa bultzatzea du helburu jardunaldiak. Izan ere, gure herrietan bi hizkuntza egiten ziren denborak atzean geratu dira, hizkuntza ugari hitz egiten dira.

Baina, guztion arteko komunikazio eta kohesio hizkuntza euskara al da? Zein bide egin da norabide horretan? Eta zein bide berri jorratu beharko lirateke? Galdera horiei erantzun nahi die, “Euskara aniztasunean” jardunaldiak. Horretarako, maila akademiko handiko hizlariak, ikerketa berriak, martxan dauden esperientziak, norbanakoen bizipenak eta aurrera begirako estrategiak bilduko ditugu.

Topagunetik, parte hartzera animatu nahi zaitugu! Sarrera doan izango da. Izen emateko, inprimaki hau bete behar da urtarrilaren 20a baino lehen.

Bazkaria ere izango da 15 eurotan (izen emate orrian zehaztapenak). Informazio gehiago: auzoko.topagunea.com web gunean, auzoko[abildua]topagunea.org posta helbidean edota 94.621.57.80 telefonoan.

NDIzMw==

Irudia | EUSKARA ANIZTASUNEAN jardunaldien egitaraua | TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa | Creative Commons By SA