Quim Torrak euskaraz mintzarazi ditu

Quim Torrak euskaraz mintzarazi ditu

Quim Torrak euskaraz mintzarazi ditu “Euskadiko Belaunaldi Berriak”.

Kataluniako president jauna Urkullu Lehendakariarekin hitzordua egitekoa zela-eta, atzo elkarretaratzea egin eta “utzi Euskadi bakean” leloa zabaldu zuten PPko gazteek, EAEko Nuevas Generacioneseko kideek. NNGG gizonen kontua da antza, Soberano bezala, Ajuria Enea parean batutako guzti-guztiak gizonezkoak baiziren. Denetara 7 lagun; sinbolikoki zazpi Euskal Herriak irudikatzeko ez da ba izango!

Kontuak kontu, txantxa eta adar jotze dezente dabil sare sozialetan, “Euskadiko Belaunaldi berriek” ez baitute sekula euskararik erabili Twitter eta Facebook kontuetako sarreretan, harik eta Quim Torra Euskal Herrira etorri den arte -Baskonia saskibaloi taldearean alde egiteko pankarta berrerabili izanak ere eman du zeresana-.

Zertara dator orain, derrepente populartxoei sortu zaien euskara erabiltzeko premia bizi hori? Garaipentzat har dezakegu, ala ezkutuko asmoren batekin egindakoa dela uste duzu?

Quim Torrak euskaraz mintzarazi ditu

Quim Torrak euskaraz mintzarazi ditu

Zer duzu buruan “Quim Torrak euskaraz mintzarazi ditu”-ri buruz

  • Ez da garaipena euskaraz jakin dakiten españolentzat ari dira… gero nafarroan euskararen kontra… sikiera batak bestea anulatuko balu diskurtso koherentea lukete… hauek zatitze eta konkistara datoz.