Publizitate polemikoa eraginkorra da?

Hortaz, publizitateak mugak behar ditu. Halere, mugak ez dira bakarrik publizitatearentzat, bestelako esparruak ere kontrolatu behar dira.

Polemika saltzeko bidea
armani-junior

Markaren ospearen kontra egiten duenean publizitateari egindako salaketak, funtsik gabekoa izan arren, kalte egingo dio. Kontra zabaltzen den mezu horri aurre egitea oso zaila da. Demagun kontsumitzaile elkarte batek iragarki baten kontrako salaketa jarri duela, adibidez, ‘armani junior’-i bi haur emakume gazte probokatibaz jansteagatik geratu zaiona. Armani juniors-en markak komunikatzen saiatzen denaren kontrako mezua zabaldu zen. Azalpena, berriz, beti salaketak baino interes gutxiago duenez, komunikabideetan izaten duen oihartzuna txikiagoa da.

Marka: Produktu edo zerbitzuek izen bat daukate, markan islatzen dena. Markak ezaugarri batzuk adierazi nahi ditu komunikazioaren bidez. Hortaz, markaren mezuaren kontrako zerbait komunikatzen denean interferentzia kaltegarria gertatzen ari da. Hori ekiditeko, publizitatearen efektu kolateralak saihestu behar dira.

Alde ere egin dezake. Batzuetan, iragarleek polemika behar dute komunikazioa zabaltzeko. Horretarako, publizitatearen bidez arreta dei dezakete. Adibide garbiena Beneton-en kanpainak ditugu. Marka honek, iragarki probokatzaileen bidez fama eskuratu du. Gainera, jasotako salaketek ez dute bere markaren kontrako eraginik izan bere xede taldean, gehienek probokatzeko duen filosofia ez dutelako gaizki ulertzen.


Nork sala dezake publizitatea?

Subjektu hauek dute legitimazioa ez-zilegia den publizitatea eteteko, hau da, zuzenbidean deritzon etete akzioa gauzatzeko: eskubide edo interes legitimo baten jabeak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen zehaztugabeko interesen babesa duten elkarteak, administrazio publikoko zenbait erakunde (adibidez: Emakunde ), Kontsumorako Institutu Nazionala , Autonomi Erkidegoetako tokiko erakundeak, Arartekoa, (EAE, Nafarroa ) eta Europar Batasuneko legitimazio aktiboa duten erakundeak eta elkarteak.

Legea zorrotzagoa da publizitatearekin

Publizitateak duen helburu komertziala eta intrusiboa dela eta beste jardunak baino kontrolatua dago. Adibidez, filmen edukietan biolentzia ager daiteke lasai asko, publizitatean, berriz, salatua izango litzateke. Zinea entretenimendu eta artearekin lotura duenez, muga arinagoak ditu.
Internet ere publizitatea baino askeagoa da. Komunikabide berri honen mugak arinak dira oraindik. Jaioberria denez, orain sortzen ari dira kontrolerako bideak. Adibide gisa, haurrek edozein webgunetan sartzeko duten askatasuna daukagu. Horretarako, kontrol mekanismoak jartzen saiatzen ar idira. Hauen artean, jardun protokolo bat martxan jarri dute gurasoek eta tutoreek erabiltzeko. Horren bidez, haurrek interneten ikusten dituzten edukiak egokiak izatea ahalbidetuk oda.

Babestutako publikoa

Legeak haurrak eta emakumeak babesten ditu bereziki.

Umeak babesten ditu limurterrazagoak direlako. 12 urte izan arte ez dituzte publizitatearen helburuak ondo ulertzen. Errealitatea eta fantasia nahasten dute. Hortaz, kontsumitzaile ez-arrazionalak dira.

mediamarketEmakumearen irudia babesten du rol jakin batzuk atxikitzen dizkiolako publizitateak salmenta kopurua suspertzeko. Hona hemen adibide batzuk:
Emakume domestikoa: Zaintza (umeak, senarra, etxea).
Emakume sublimea: haragizkoa ez, zerutiarra, irreala.
Emakume objektua: hor dago ikusia izateko, ez da subjektua.
Superwoman-a: Langile arrakastatsu eta ama/etxekoandre bikaina:
Emakume agresiboa, gizona menperatzen eta mespretxatzen duena.

Saldu bai, publizitatu ez

Badira kontraesanak publizitatearen erregulazioan. Bereziki alkohola eta tabakoaren kasuan. Bi produktu hauek salgai daude, 18 urte baino gehiago daukan edozein herritarrek eros ditzake, legala da. Halere, publizitatea egitea debekatu zaie. Hau da legedia:
–    Telebistan debekatua dago 20 gradutik gorako edari alkoholdunaren eta  tabakoaren publizitatea.
–    Tabakoaren publizitatea eta babesletza debekatua dago leku guztietan aldizkarietan eta saltokietan salbu.
–    Tabakoaren legeak tabakoaren publizitatea, promozioa eta babesletza debekatu ditu, hedabide eta gizarte-informazio zerbitzu guztietan.
Bi produktu polemikoak dira tabakoa eta alkohola, biak osasunerako kaltegarriak, biek zerga altuak jasotzen dituzte, biek estatuaren diru-sarrerak elikatzen dituzte. Egin kontu.
tabakoa
Autoregulazioa

Iragarleek, publizitate-agentziek eta komunikabideek autorregulazioa jarri dute martxan beren jarduera etikoa eta joku garbia indartzeko. Horretarako, kode etikoak eta deontologikoak burutzen dituzte eta jurisdikzio-organo batek aplikatzen ditu, lege sistemaren osagarria. Borondatezko kontrola da eta zeharka interes publikoa babesten du.

Horrela, iragarleek kanpaina bat argitara eman baino lehen jakin dezakete markaren irudiarentzat kaltegarria izango den.

Kazetaria eta komunikatzailea. komunikatu, komunikatu eta komunikatu. Eginbeharra eta zaletasuna.