Promesak

1471150324_a52068a957Zenbat kolore, hainbat promesa. Hasi da politikarien ohiko paseoa hirietako kaleetan zehar, promesa-poltsa bizkarrean hartuta eta herriari esperantza eskukadak jaurtikiz zorigaitzetik libratuko gaituzten heroiak bailiran. Nork ote du aho handiena?

Miguel Buen (PSE): «Herritarren bizi kalitatea eta ongizatea hobetzeko erabakiak hartzen ditugu»

José Luis Bilbao (EAJ): «Gardentasun paktua, zorroztasuna kontu publikoetan, paktu garbia, interes alderdikaririk gabe»

Iñaki Azkuna (EAJ): «Egingo duten guztia esateko makilatxo magikoa ateratzen duten hitzontzi horiek guztiak ezin dituzue sinetsi. Hemen zorroztasuna dago»

Roberto Jiménez (PSN): «Aurrerapena nahi badugu, ezkerra nahi badugu, kohesio soziala nahi badugu, hiritarrek jakin behar dute PSNko gizon-emakumeok hemen gaudela, gizarte nahi hori betetzeko»

José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra): «Gazte ekintzaileen ekimen eta proiektuak babesteko esfortzu handiagoa egingo dugu»

Gorka Maneiro (UPyD): «Gure alderdiak askatasuna, berdintasuna, gardentasuna eta herritarren partaidetza bezalako oinarrizko printzipioak defendatzen ditu»

Rebeka Ubera (Aralar): «Proposamen hauekin epe motzean 2.500 eta 3.000 lanpostu inguru sor daitezkeela uste dugu; baina ez da edonolako lana izango, kalitate eta baldintza duinetako lana izango da, langileei bizitza proiektu bat garatzen lagunduko diena»

Ramón Gómez Ugalde (PP): «Udalaren kudeaketaren gardentasuna bultzatzeko, kudeaketa kontrol koadro bat sortu nahi dugu, astero Udalaren lanak eta inbertsioak aztertzeko eta hiritarrek kontsultatu ahal izango dute»

Juan Carlos Cano (PP): «Politikarien eta herritarren errealitatearen artean dagoen inkomunikazio horma suntsitu nahi dugu (…) Bultzada berria behar dugu eta PPk bultzada hori eman dezake. Pertsonetan, enpresetan eta teknologian zentratutako gobernu publiko eredua praktikan jartzeko garia da»