Preso-argazkien kontrako sorgin ehiza: 65 herritar inputaturik Nafarroan

Espetxeetan, euskal preso politikoek eskubiderik gabeko herritarrak izaten jarraitzen dute, nonmuturreko egoerak indarrean mantentzen diren, biziarteko zigorra praktikan ezarriz, gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantenduz eta preso politikoak bakartuz eta isolatuz. Bitartean, kalean euskal preso politikoen aldeko elkartasuna itzali nahi dute.

NAFARROAN, 65 LAGUN INPUTATUAK OSOTARA  

Azken 18 hilabeteetan, presoekiko elkartasuna terrorismoaren gorazarrean buhurtu zutenetik, dozenaka lagun imputatu ditu Entzutegi Nazionalak Euskal Herri osoan. Nafarroan 65 izan dira Entzutegi Nazionalera deituak izan diren herritarrak. Horietatik, orain arte sumario guztiak ezertan geratzen ari dira:  ez dago ezta kondena bat.  

ARTXIBATUTAKO SUMARIOAK

Osotara: 34 lagun  

San Fermin eta Armonia Txantreana peñen pankartak: 4 lagun

Presoen aldeko pankartan Jito Alain: 12 lagun.

Burlatako festetako brindisa: 8 lagun.

Lesakako txosnak: 6 lagun.

Elizondoko festak: 2 lagun.

Barañain, kartelak jartzeagatik: 2 lagun  

ABSOLUZIOAK

Osotara: 4 lagun  

Ezpala tabernaren argazkiak: lagun bat.

Berriozarko txupinazioa: 3 lagun.

IREKITA EDO SENTENTZIARIK GABE DAUDEN SUMARIOAK

Osotara: 27 lagun  

Korrika Nafarroan: 15 lagun

Atarrabiako txupinazoa: 5 lagun, horien artean EAEko zinegotziak eta NaBaiko alkatea.

Txantreako Zurgai Herriko taberna, presoen argazkiak izateagatik: 2 lagun.

Tafallako Azoka taberna, argazkiak izateagatik: 2 lagun

Derry taberna (Etxarri Aranatz), presoen argazkiak izateagatik: lagun bat.

Pankarta bat Azpilagainako festetan: lagun 1.   

Leitzako herritar bat Nafarroako Entzutegian deklaratu behar du etzi. 10etan, Leitzako herritarrek konzentrazio bat antolatu dute epaitegien aurrean. 

DILIGENTZIA POLIZIALAK KAMISETAK ERAMATEAGATIK  

Horrez gain, hainbat pertsona gehiagoren kontrako diligentzia polizialak zabaldu dira, eta deklaratzera deituak izan dira, ezker abertzaleko erakundeen kamisetak jantzita izateagatik, edo material ezberdina eramateagatik. Hala ere, orain arte ez dakigu kasu hauek epaitegietan bukatuko duten ala ez.

Gaur Iruñean emandako prentsaurrekoaren irudia

Irudia | Gaur Iruñean emandako prentsaurrekoaren irudia | apurtu.org | LGPL
argazkiak, elkartasuna, presoak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude