Praileaitz… Hogeitik gora lepoko eta Praileaitz I zintzilik

praileaitz I kobaPraileaitz I-en ingurukoa izan da lehena, “Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak” izenburupean hitzaldi sorta antolatu du Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien elkarteak Koldo Mitxelena Kulturgunearekin.

Hitzaldiak asteon abiatu dira, Historiaurrea ahotan hartuta. “Praileaitz I: ikerketa eta ondarearen defentsa” izan da lehen mintzagaia, eta Xabier Peñalver Iribarren hizlaria.

Arkeologian doktore, gure historiaurrea ikertzen hamarkadak eman dituen Peñalver-ek Debako indusketa eremuan azken bi urteetan egindako aurkikuntzak agertu zituen, eta historiaurreko aztarnak babestu beharra defendatu zuen beste behin (10 minutuko bideo laburpena duzue azpian -gazteleraz eta euskarazko azpidatziekin-). Aspaldikoa da erakunde publikoekin gai honen inguruan duten borroka.

 

Erritoak eta `xaman-a´
Praileaitz -en, 29 zintzilikario aurkitu badira ere, ez da aztarna gehiegirik agertu, ez dago bertan gizaki multzo handi bat bizi izandako  zantzurik, eta honek argi uzten duena zera da, kobazuloa tarteka baino ez zutela erabili. “Erritoetarako eta gurtzarako erabiltzen zutela ondorioztatu dugu, apika `xaman´ bakarrak”, dio Peñalver-ek; ez baita ohiko elementurik apenas aurkitu (harriz egindako tresneria eta beste), ezta elikagai gisa erabilitako animaliarik ere.Bestalde, elementu bereziak, okrezko arkatzak (margotzeko erabiliak), lepokoak eta beste agertzen dira (zulo biko aginte makila, Magdalenaldi bukaerakoa…).

Apaindutako ahuntz hortzak, hamalau piezako lepokoa eta, piezarik ikusgarriena, Europa erdialdeko venus paleolitikoen forma duen lepokoa dira Praileaitzen aurkitu diren aztarna esanguratsu batzuk (San Telmon erakutsi ziren, eta erreplika bikainak dira Deban ikusgai); zintzilikarioek izugarrizko aniztasuna dute apainduretan.

Gainera, seguruenera kobak zaharragoak diren aztarnak ere gordetzen dituela esatera datozen piezak ere aurkitu dira, funtsezko azken aurkikuntzekin batera. Batetik espazio berriak, “arkeologoek aspalditik sumatzen genuen beste sarrera bat” aurkitzera eraman dituenak -iaz agertu zen-, eta bestetik… pinturen gunea!

“Puntu eta lerro txikiak dira, gorriak (mineralez eginak eta beraz dataezinak), zonalde bakar batean pilatzen direnak”, azaltzen du historialariak. “Gauzak diren moduan esateko, puntu gorri horiengatik ez balitz, kobazuloa suntsitua legoke. Nik zintzilikarioei eta xamanaren jarduerari garrantzia handiagoa ematen diodan arren, egia da margoek beren garrantzia dutela; kobazuloa gorde dute!”.

 

Kokapena
“Praileaitz ezagun samarra bada”, arkeologoaren esanetan, “kobazuloa ez baina inguru (mediatikoki) problematikoa duelako da”, ahoaren parean duen harrobi batek kasik suntsitu baitu -2.000. urtetik datorren auzia da, gero eta okerrago dagoena-; nahiz eta “Praileaitz garrantzia handiko aztarnategia den, Euskal Herri eta Europa mailan”. 1980ko hamarkadan Eloisa Uribarrik aztertu zuen Praileaitz II, esaterako, lehertarazi egin zuten harrobiak aurrera egin ahala.

Deba behea oso aberatsa da historiaurreko ondasunari dagokionez (kobazulo ugari daude eremu laburrean, Kiputz, Zerratu, Iruroin, Ermitia…), eta jada Urola den Ekaingo leizetik oso hurbil dago. “Euskal Herrian bertan da paleolitikoko altxorra”.

Praileaitz I 1983an aurkitu zuten azkoitiar batzuk, eta 2.000. urtean lehen aldiz bertaratu zirenetik hiru ikerketa egin ditu kobazuloan Aranzadik. Egun indusketa berri bat egiteko baimena eskatua dute, eta erantzunaren zain daude. “Praileaitz II-rekin gertatu zen moduan, hemen ere indusketa egin, aztarnak sailkatu eta kobazuloa suntsitzea zen lehen asmoa”, baina aztarnategiak eman dituen aurkikuntzek bizirik mantendu dute aztarnategia. “Ikerketak aurrera egin ahala koba hasiz joan da”, bai fisikoki bai duen garrantziari dagokionez.

praileaitz mendia, harrobiak jandaGunerik `berriena´ epipaleolitikoa du kobazuloak, K. a. 8.000-9.000 urte ingurukoa, eta Goi Paleolitikoan Magdalenaldi bukaerakoak eta, batez ere, Behe Magdalenaldikoak dira aurkitu direaztarnak (ordukoak dira zintzilikarioak, K. a. 15.000 urte ingurukoak), baita azpitik den Solutrealdikoak ere (K. a. 18.000 urte ingurukoak). “Ez dugu atzerago ikertzerik izan, baina agertu diren aztarna pare batek esaten digu askoz ondare zaharragoa izan dezakeela oraindik ere Praileaitzek gordea”. Posiblea litzateke Cro-Magnon gizakia ez ezik Neandertal-a ere inguruan bizi izana.

Aipatutako garaiak gaur egungoak baino askoz hotzagoak ei ziren (Magdalenaldia eta Solutrealdia), kostalde lerroa orain baino askoz urrutiago zuten, ingurua malkartsua eta landareri gutxikoa (konifero eta ipurua agertu dira), eta animalien artean orein gutxi aurkitu da, ahuntzak eta sarrioa, baita elur-oreina ere (pantera baten baraila ere aurkitu da kobazuloan!).

 

Ondarearen babesa
Sarrera eta espazio berriak direla pintura gela dela, “guk Eusko Jaurlaritzaren aurrean argi eta garbi defendatu dugu Praileaitz eta kobazuloaren garrantzia, baita pinturak agertu aurretik ere”, argitzen du Peñalver-ek; 29 zintzilikario agertu izana eta bertan garatzen zen kultuzko jarduera berau babesteko nahikoa arrazoi direla iritzita.
Arkeologoak argi du: “Ezin da Praileaitz suntsitu, kutxatxo batzuetan sartu eta Aranzadira eraman, ezinezkoa da. Gernikako arbola ihartu denez, berau zegoen tokian etxeak eraikiko ditugu? Espazioak ere bere garrantzia du!”.

Baina Eusko Jaurlaritzatik gaia ulertzen dutela esaten dieten arren, “ez ei du balio” ikertzaileen eskariak. “Koba gordetzea lortu da nolabait, baina harrobia hor dago; lanean jarraitzen du mendia ustiatzen”. Sasiola harrobiak harri txintxar bihurtzen du Praileaitz mendia.

“Magala babesteko eskaria egin genuen eta politikari guztien onarpena jaso, alderdi batena izan ezik”; gobernuan zen EAJ-rena. Eusko Jaurlaritzaren dekretuak 50 metrotako babesa eman zion Praileaitzi, eta Patxi Lopez boterera heltzean, PSOE-ren gobernua, ia guztiz janda zegoen muinoa babesteko konforme agertu eta… “hamabost metro gehiagoko babesa baino ez zuten eman, 65 metrokoa!”. Gaur egun, berriro EAJ agintean dela, atzera egin eta berrogeita hamar metrokoa da egun Praileaitz I kobazuloaren babes eremua; “bi pauso”.

ZUZEUko erredakzio kide

2 pentsamendu “Praileaitz… Hogeitik gora lepoko eta Praileaitz I zintzilik”-ri buruz

  • Star carr en, Yorkshire, zintzilikario txiki bat agertu da, marra pare bat duen harritxo bat, gastatu gabe, edertasunik gabe (praileaitz ekoak bezela) eta praileaitzeko arrasto zaharrenak bano askoz ere modernoagoa. Ez du ainbesteko baliorik, baina munduko komunikabide askotan agertu da, kuriosidade bezela.
    Zergatik euskal historiaren usaina duen edozer, edo hemengo historiarena automatikoki ixildu egiten da?? Zergatik munduak ez du planeta honetako leku konkretu bateko historia eta prehistoria ezagutzeko eskubiderik??

    Nola liteke Praileaitzeko koba (eta EH n beste edozein arrasto) ain gaizki trtatatzea alderdi politikoek??, Ingalaterran balego koba hori, zer gertatutko litzateke??

    Ja eta hemen geo “kultura” hitza erabiltzera ausartzen dira politikariak edozein txorradetarako, LOTSAGARRIA.

    Orain parte praktikoa, zer egin? Gure herrian bi 2 arazok sorten dute egoera hau:
    -1- Espaniaren presioa gure edozein historio edo aurkikuntza ezabatzeko horrela kultura galdu eta beste komunitate autonomo soil bat izan gaitezen, bere dantza propioa, plater propioa eta azentoarekin SOILIK, horretarako 2 bide erabiltzen ditu, bat kultura exkaxa, KULTURARIK gabe jendeak ezin du baloratu beste edozein herritan bezela benetan eta historiarentzak izugarrizko balio duten gauza, edifizio historikoak ikusi besterik ez dago, hemen eta Ingalaterran, diferentzia, Ingalaterran etxe historikok jende guztiak babesten ditu eta baten jabe izateak prestigioa ematen, hemen estorbu bat da ezin duzulako behera bota.

    Hori bai , “batukada” kultura da.

    -2- Kulturgabetasun honetaz, herri PALETO bat edukitzeaz enpresa batzuk arin aprobetxatzen dira, Praileaitzeko ARROBIARENA………….autobide bat egiten ari diren enpresak, Arkeologi talde bat kontratatu behar dute nahitaez arraso prehistorik agertzen ez dela zihurtatzeko, eta badakite bai ondo zein ARKEOLOGO kontratzen dituzten arrastorik ez dela agertuko zihurtatzeko.

    Politikariek inoiz ez dute ezer aldatuko ez badize ezer sez suposatzen, edo lana
    txarto egitea ondo egitea bano errentagarriagoa zaien bitartean.

  • -1- Puntuko bigarren bidea, jendea akomplejatu, herri garaituek konpleju sindromea omen dute, baina hau garaitzaileen taktika bat delako da, Frantzian erabili dute eta hemen arabiltzen ari dira.Gure herriaz, historiaz edo arbasoez hitzegiten degun bakoitzean, ondoan español bat egoten da gurea MESPRESATZEKO, eta gutako askok mesprezu hori barnean dute, oso barnean. Herri guztiek omen dute arro egoteko eskubidea, guk ez antza, eta politikariez zer esan, gure alderdi “ABERTZAEAK” konpleju bera dute, Europako herri zaharrenetakoak ez du bere historia jakiteko eskubiderik eta ikusi besterik ez dago gure edozein herritako UDALETXEEK zerri deitzen dioten “kutura”