Postontzia epaituz: PSOE

Postontzia epaituz: PSOE

Bakarkako analisiak baino interes gehiago du konparaketak, baina horretarako jasotako ale guztiak bildu behar ditut lehenengo. PP, UPyD eta EH Bilduk bidalitakoak aztertu ostean, PSOEk bidalitakoaren txanda da gaur.

Azala

PPk eta EHBilduk bezalaxe, gutunazal zuria hautatu du PSOEk, baina ohiko sinboloak ageri dira gorriz idatzita eta erraz antzematen da zein alderdik bidalitakoa den. Nabarmentzekoa da ez dela PSOEk estatu mailan zabaldu duen berbera, azalean bertan PSE-EE siglak agertzen baitira.

Postontzia epaituz: PSOE

Hizkuntza

Gutunazala ireki eta lehenengo espainierazko aldea ikusten bada ere, beste aldea euskara hutsean dago. Horrenbestez, bi hizkuntzei tarte bera eskaini diete.

Mamia

PSOEk ere gutun idatzi tradizionala hautatu du amu gisa. Hala ere, testuak baino protagonismo gehiago du Elena Valenciano hautagai “sozialistaren” argazkiak eta hura laguntzen duen esloganak: “Zuk mugitzen duzu Europa”.

Gutunak ez du proposamen zehatzik egiten, baina aldaketarako hautagai gisa aurkezten du bere burua Valencianok, “Europa eskuindar eta ez-solidarioaren neurriek porrot egin dutela” argudiatuta. Boto ezkertiarrak irabazi nahia argi erakusten duten aipamenak ere badaude, honakoa kasu: “Botere finantziarioen esku utzi dute Europa, eta guk Europa gizatiarrago bat nahi dugu”.

Emakumeen eskubideak ere aipatzen ditu gutunak, Rajoyren Gobernuak horiek ukatzen dituela azpimarratuta.

Valencianoz gain, Ramon Jauregi eta Eider Gardiazabalek sinatzen dute gutuna.

Postontzia epaituz: PSOE

NIRE KONTRA ESANAK

2 pentsamendu “Postontzia epaituz: PSOE”-ri buruz

  • Oharra: Iruñean PSOEk erdara hutsean banatu ditu gutunak.

  • Sakanan, ordea, elebiz banatu dute eta EAEn bezala, Valencianoz gain Ramon Jauregik eta Eider Gardiazabalek sinatzen dute eskutitza. Beraz, PSOEk Nafarroako iparraldea EAErekin “asimilatu” du bertako hautagaien sinadurarekin eta guzti. Seguraski ez dute detailetxo hori kontuan hartu.