Porra eta Txistorra.

Furgoneta alboan aparkatu ondoren palzara atera dira, girora, jendartera eta pasiuan ibili dira.

NDA5Ng==

Kendu dute “Euskal presoak Euskal Herrira” zioen pankarta. Bilgune Feministako kideek emakumeen aurkako erasoak salatzeko paratu dutena ere kendu egin dute. Kendu dute gaztetxoek Gaztetxearen alde jarri dutena. Bukatzeko, LAB sindikatoak “independentzia eta sozialismoa” leloarekin ipini dutena izan da eraman duten azkena.

Denak zuhaitz pare berean paratuta zeuden, bat desagertu ahala beste bat azaltzen baitzen.

Presoen aldeko kartelak jarri dituztenen atzetik ere ibili dira, baina hauek ez dituzte atzaman.

Nik oinak jarriko ditut, gura duzuen doinu eta neurrian, jarri bertso bat:

Jatorra

Mozkorra

Txistorra

Porra

Irudia | Ertzainak Urdanibia plazan, pankartak kendu ondorengo osteratxoan. | Zuri So | Creative Commons By SA

"Que pasa por la calle?!" galderak kurisotatea sortu, kalera irten eta nik ere "ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen". Ikusi bakarrik ez, kontatzeko gogoa ere piztu zait.