Politika xenofoboa eta arrazista Donostian
Politika xenofoboa eta arrazista Donostian –
Donostiako Udaleko LABeko Atal Sindikalak jakin du martxoaren 20an, osteguna, Manteo inguruan migratutako pertsonen kokaleku bat hustu dutela. Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilek hartu dute parte.

Aipatu kokalekuak hilabete asko zeramatzan okupatuta, eta Udaltzaingoak behar bezala kontrolatzen zuen. Bertan ez zen inolako arazorik antzeman, ez segurtasunean, ez osasungarritasunean, espazioa garbi zegoelako eta bertan bizi ziren pertsonek portaera egokia zutelako. Bestalde, ikusten ez zen leku batean zegoen, eta ez zegoen auzotarrekin inolako gatazkarik.
Azken batean, bizitoki sozialaren alternatibarik ez zegoenez, kalean bizitzera behartuta zeuden pertsona batzuen bizilekua zen. Gure informazioen arabera, kokaguneko egoiliar guztiak SMUS udal zerbitzuaren (Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua) erabiltzaileak dira, eta udal-erroldan, Osakidetzan eta HHEn (helduen hezkuntza) alta emanda daude, eta bertara joaten dira egunero eskolara.
Azken batean, gure gizartean inklusioaren bidean dauden pertsonek osatutako kokalekua zen. Hori horrela izanik, eta jakina denez etxetik ateratzeko arrazoia ez dela izan inolako gatazkagatik, ondorioztatzen dugu arrazoia jarrera xenofoboa eta arrazista besterik ez dela izan. Eta erakunde publiko honek aplikatu du.
LABentzat argi dago Corominas jaunaren (PP) jardun zinematografikoak argitara eman zuela kokalekuaren berri, sare sozialen bidez, asentamendu horren berri eman baitzuen, eta horrek bultzatu du Martin Ibabe (EAJ) Segurtasuneko zinegotzia hustuarazteko agindua ematera. Bestela esanda, kalean bizi behar izateak dakarren drama humanoa alderdikeriaz erabiltzen ari dira.
Corominas jaunak bere bideoan galdetzen zuen “nola zitekeen Donostian jendea horrela bizitzea?”, eta inplizituki eskatzen zion Udal Gobernuari irtenbide bat bilatzeko. LABek argi du konpontzeko bi modu baino ez daudela. Bat, Gizarte Arloan aurrekontuak handituz eta, bi, kontenplaziorik gabe botatzea. Ziurtzat jotzen dugu zinegotzi hau pozik egongo dela EAJk eginiko aukerarekin, eta horrela ez bada publikoki esatea gizarteratzeko helburu sozialekin aurrekontua handitzea babesten duela.
EAJren jarrerari dagokionez, ez gaitzazu ustekabean hartu, ez da lehen aldia PPren adierazpen publikoen ondoren, PPk markatzen duen ildotik jokatzen duena (adibidea; Egia auzoan afari solidarioak debekatzea). Horrelako jarduerei buruzko lehen hausnarketak pentsaraz diezaguke EAJk ez duela irizpiderik gai honi heltzeko, eta PPk eragindako egoerak direla eta. Hala ere, litekeena da bi alderdiak bat etortzea jarraitu beharreko jarduera-ildoetan, eta alkate jaunaren alderdian PPk adierazitakoaren antzeko iritzia izatea.
Edozein kasutan gogorarazi nahi dugu pertsonez ari garela. Pertsona horiek merezi dute, gu guztiok bezala, tratu duina, azpimarratuz erakundeak herritarrak babesteko daudela, eta ez jada dutena baino bizitza zailagoa egiteko.
LABetik Udaltzaingoa helburu alderdikoiekin erabiltzea eta erabilera horren oinarrian dauden jarrera xenofobo eta arrazistak salatzen ditugu. Adierazten dugu ez gaudela ados gure hirian migratutako pertsonek okupatutako asentamenduen desajoloarekin, horiek ez direnean inolako gatazka-gune, Udal hau ari den bezala. Gogorarazten dugu kokaleku horietako egoiliarrak kalean bizitzera behartuta daudela, erakunde publikoek ez dutelako erantzun duinik ematen.
Adierazpen honez gain, ESKATZEN DUGU:
Edozein hustuketa egiten bada, hustuketa hori printzipio humanitario minimo batzuk gordez egitea, agenteek herritar horiengana zuzen eta errespetuz jokatuz.
Behar besteko aurrerapenaz (24 ordu baino gehiagoz) abisatzea etxetik aterako dituztela, beren gauzak jaso ahal izan ditzaten eta jarduera horren ondoren etorkizun hurbila planifikatu ahal izan dezaten.
Batez ere beren gauzak ez errekisatzea, kanpadendak barne, haien etxebizitzak baitira.
Azken batean, etxetik botatzea zein ankerra den kontuan hartuta, pertsona gisa tratatzea eta tratatzea.
LABeko atal sindikala
Donostiako Udala
LABek, Gipuzkoan, egoitzarik ba al dauka?? Bai, ezta?? Kale gorrian dauden manteroak hartu ditzatela eta euren egoitzan egon daitezen utzi diezaietela, donostiarrek eskertuko diete.
Euskaldunek afrikarren aldeko manifa eta aldarrikapenak egiten dituzte.
Afrikarrek, ordea, bakarrik euren interesen aldeko manifa eta aldarrikapenak.
Ez dira, era berean, aldarrikapen sozial, ekologista edo feministen aldekoetan ikusten.
Nik ez dut Donostiako kasua ezagutzen baina nire etxe gainean, MENA batzuk bizi dira eta aspaldi zera gertatu zen:
MENA horiek ia urtero ezberdinak dira, hala eta guztiz ezaugarriiak errepikatzen dira: nerabeak, mutilak, marokiarrak, ez dakite gaztelania eta jakina euskeraz hitz erdi bat ere ez dute inoiz egin.
Baten batek esan ahal du arrazoi osoarekin Bilbon ez dela ia euskeraz entzuten, egia da. Baina “agur” hitza sarritan erabiltzen da, hauek ez dute ezta “agur” erabiltzen.
Kontua da, horietako nerabe bat goiko solairutik behera jeitsi zela, leihotik sartu eta lapurtzen ahalegindu zela (ez gure etxean). Etxe horretako jabeak ikusi zuen eta gazteak ihes egin zuen.
Gizon hori oso bildurtuta egon zen baina ez zuen salaketarik ipini.
Hala eta guztiz niri gehien harritu ninduena etxebizitzan bizi ginen bapateko aldaketa sakona izan zen. Amak zirenak eta alaba txiki edo eta nerabeei zera esan zieten: MENA batek igogailua hartzen bazuen, hurrengo igogailurari itxarotea. Aitak garenok aldiz, etxebizitza barrutik izten hasi ginen eta gabaz leihoak izten.
Agian batzuk ez duzue sinistuko niri sinistea ere kostatzen zait eta. Gainera erantzuna hain azkarra, orokorra eta markatua izan zen. Amak alabekin hitz egiten eta gizonak etxea “babesten” edo.
Gure erantzuna xenofoboa izan zen? Arrazista izan zen?
Nerabe euskaldun jator, maitagarri eta langileak daude. Eta baita nerabe gaizto, artaburu eta lapur. Hori esaten baduzu ez da ezer pasatzen. Baina “euskaldun” jartzen duen tokian “MENA” idazten baduze… arrazista, xenofobo?
Gaur egun beste MENA bizi dira goian. Nerabe, mutil, marokiar erdaldunak. Ez dakite ia gaztelaniaz eta euskaraz ez dute hitz erdirik ere egiten. Ziuraski ez dute jakingo aspaldiko lapurraren pasadizoa ez diotelako kontatu eta ni arabieraz ez dakidalako beraiei pasadizo hori kontatzeko, baina hemen bizi garenok mesfidati jarraitzen dute. Beraiek ez dute ezer galtzeko eta gu bai.
Bitatean, pasa den astean Bilbon arabieraz eta gaztelaniaz idatzita kartelak jarri dituzte kanpotarrak enpadronatzearen alde. Bai, gaztelaniaz, eta euskaraz hitz erdi bat ere ez.
MENA hauekin lan egiten duen lagun bati datuak eskatu nizkion. Datuak ematea ez dela erraza esan zuen. Oso baju hitz egiten (gainerako koadrilakoek ez entzuteko moduan, ia xenofobia zabaltzen baden edo batek daki) zera esan zidan: MENA bakoitzak 4000 euro kostatzen zaigula hilabetero (janaria, arropa, etxea, zaintzailea…) eta horietatik %40 lana topatzen dutela. “Eta beste %60?” galdetu nion. 18 urte egin eta babesa kentzen zaienean batzuk Marokora bueltatzen dira, kalean bizitzen hasten dira, lapurretan hasten dira…
Ez baduzue sinistu nahi, ez sinistu. Baina hori da Bilbon dugun errealitatea. Agian Donostin ezberdina da.