Pobretzen

Pobretzen –

Pobretzen

Oker ez banago, aurten soldata %2 igoko didate niri. Zuei zenbat? Badakizue? Ez? Bada, begira ezazue berehala, agian dagoeneko ez baituzue izanen den-dena erretzeko beharrezkoa den gasolina eta poxpoloa erosteko nahiko diru.

Jaun-andreok, neska eta mutilok, zahar eta gazte… 2021ean KPIa, hau da, kontsumo prezioen indizea, hau da, jendeak normalean erosten eta kontsumitzen dituen gauzen batezbertzeko prezioa erregistratzen duen indizea… patapum!, %6,6 igo da Nafarroa Garaian.

Eta danbor kolpe gogorra jo dut, iruditzen baitzait albiste latz honek oihartzun txikia izan duela. Txikiegia dakarren ondorio handiarekin konparatuta. Izan ere, zure soldata ez baldin badute gutxienez KPIren igoeraren arabera gaurkotzen, prekaritatearen eskaileran lau maila egin dituzu gibelera. Ia konturatu gabe.

Eta, zera, ni koldar hutsa naiz; beti izan naiz halakoa. Baina zuek ez duzue zertan ni bezalakoa izan, e!

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko urtarrilaren 21ekoa]
Pobretzen

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.