Piraten gaurko egitaraua bertan behera, atzo salatutako erasoen ondorioz
Piraten gaurko egitaraua bertan behera, atzo salatutako erasoen ondorioz –
Donostiako Piratek asanblada egin dute gaur, oso kezkatuta, atzo sei eraso salatu zirela kausa. “Festetan parte hartzen duen %50aren segurtasuna eta askatasuna bermatu ezin bada, ez dago festarik” adierazi dute bertan, eta gaurko egitarau osoa bertan behera uztea deliberatu dute, “ez ditugu horrelako festak nahi”.
Gaurko egitaraua bertan behera uztearekin batera, deialdia egin dute, gaur 19.00etan Bulebarretik abiatuko den manifestazion parte hartzeko.
Azpiko hauxe duzue Piratek plazaratutako komunikatua:
Atzo 24 ordu baino gutxiagoan 6 erasoren berri izan genuen Piratok hauei aurre egiteko ditugun baliabideetan. Hasiera batean bi bortxaketa salatu zizkiguten, eta protokoloaren aktibazioa eman genuen unetik erasoak bata bestearen atzetik etortzen hasi ziren. Eraso hauek gure gunean eman dira, gure artean dabilen jendeak burutu ditu. Egoerak gainezka egin zigun atzo eta ez dugu halako beste egun eta gau bat jasateko indarrik.
Gaur goizean premiazko Flamenkada baterako deialdia egin dugu, Piraton artean erabakitzeko zer egin eta ze neurri hartu ditzakegun egoera honi aurre egiteko. Festetan parte hartzen duen %50aren segurtasuna eta askatasuna bermatu ezin bada, ez dago festarik. Hortaz gaurko egitaraua bertan behera uztea erabaki dugu. Ez ditugu horrelako festak nahi.
Gainera, atzo bai Ospitalera, bai Komisaldegira joaterakoan eta gunean bertan emandako beste eraso batengatik argi ikusi dugu, ez ERTZANTZA, EZ UDALTZANGOA, EZTA OSAKIDETZA ERE, ez daudela prest biktimei inolako babesa emateko, ez daukatela inongo sentsibilitaterik halako gaiak tratatzeko eta biktima salduta geratzen dela egoera hauen aurrean, emozionalki eta baliabide materialei dagokienez.. erakundeetatik salaketa judizialera bultzatu nahi izaten badituzte biktimak ere, errealitate bat da salaketa horren nondik norakoek ez diotela biktimari behar duen harrera egiten eta ez dutela biktima babesten. Atzoko prozesuak ikusita edonori kenduko litzaizkioke salaketa aurrera eramateko gogoa.
Bestalde, komisaldegian ikusi ditugun prebentzioko panfletoak salatu nahi ditugu, erasotzaileei aurre egin beharrean biktima potentzialoi kontuz ibiltzea diotenak. Gure edariak zaindu behar izatea, gure burua, adiskideena, gauez bakarrik ez ibiltzea… emakumearen gain uzten dute ardura guztia, bere gain erantzukizuna, erakundeen ustetan aske ibili ezin garenak gu gara, erasotzaileak beharrean. Leku seguruena etxea al da?
Ba ez gara etxean geratuko. Gauak gureak ere badira, eta etxera bidean libre izan nahi dugu, ez ausart. Borrokan jarraituko dugu, baina bart gaueko egoera ikusita ezin baldin bagara aske eta seguru sentitu gaurko gunearen itxiera beharrezkoa deritzogu. Nolabait ere indarrak hartu behar ditugu, eta honi aurre egiteko hausnarketa bat egin beharrean gaude festak beharko luketen norabidea hartzeko. Gaur 19.00etan Bulebarretik abiatuko den manifestaziorako deialdia luzatzen dugu. Armatuta gaude eta aurrean izango gaituzue. Gora autodefentsa feminista!
…
Piraten gaurko egitaraua bertan behera Piraten gaurko egitaraua bertan behera
Zer jendaila dago gure gizarteetan? Eta hau gutxitzera ez da joango, alderantziz baizik. Gazteak txiki-txikitatik smartphonepean zombi egoeran daude (aditu guztiak ari dira alarma pizten) eta hori nahikoa ez eta klik batean nahi puten porno klase guztia tonedalaka eta tonedalaka. Inork ez du azken honen aurka ahotsik altsatzen. Gero gehitu horri munduko parte guztietatik geurera etorritako jendea… gizarte bezala zerbait geratzen al da definitzen eta batzen gaituenik? Non integratu behar da jende hori non integraturik ez badago? Honek hobera ez du egin behar eh! Orain ondo gaude etorkizunean izango denarekin alderatuta.
Erabat desproportzionala festak bertan behera uzteko erabakia ustezko sexu erasoengatik. Deskribatu mesedez sexu erasoak, jakin dezagun zertaz ari garen, ez dago denuntziarik eta zalantzan jartzen dut piraten bertsioa. Eta osakidetzeran, udaltzaingoaren, eta ertzaintzaren aurka jo dutenez ez omen dutelako emakumea behar bezala artatzen, horrek guztiak pentsarazten dit agian sexu eraso esaten diotena ez dela benetan sexu eraso; agian artifizialki puztu nahi dela emakumea etengabekoa arrisku egoera batean dagoenaren perzepzioa. Edo agian egia da, emakumeok gizonen erasopean gaude, arriskua jasanezina da eta festak eta normaltasuna etetea beharrezkoa da, agian hondamendia dator: matxismoaren “gripeA”z kutsaturik dauden “gizon eroek” akatu nahi gaituzte. Agian nere kontua da, ez dudalako betaurreko morerik jantzi, eta, ulertzeko, ezinbestekoa da betaurreko horietatik begiratzea, bestela emakume gaixook ez omen dakigu ezer, ez gara argi moretik erakusten diguten patriarkalismoaren erasoa ikusteko gai, antza. Edo agian guztia artifizialki puztutako paranoia batetik sortu da, sare sozialetan eta hedabideetan deskontrolatzen uzten dena, informazio eskasak eta akusazioa merkeek lagunduta “ze fuertea” eta “pasada bat” erreakzioak sortzen, emakumeengan eta jendartean orokorrean halako giro “jasanezina” eragiten. Jainkosa moreei galdetzen diet, zer gertatzen ari den ulertu naian. “Ez duzu ezer ulertzen, eta gainera ez dizut zuri ezer azaldu beharrik”.
“Gainera, atzo bai Ospitalera, bai Komisaldegira joaterakoan eta gunean bertan emandako beste eraso batengatik argi ikusi dugu, ez ERTZANTZA, EZ UDALTZANGOA, EZTA OSAKIDETZA ERE, ez daudela prest biktimei inolako babesa emateko, ez daukatela inongo sentsibilitaterik halako gaiak tratatzeko eta biktima salduta geratzen dela egoera hauen aurrean, emozionalki eta baliabide materialei dagokienez”.
Ertzantza, Udaltzaingoa eta Osakidetza. Pentsatzen dut Piratak jabetzen direla akusazio horien larritasunaz eta, beraz, ikusitakoa laister xeheki azalduko dutela eta dagokion lekuan ofizialki jakinaraziko dutela.
Zure komentario hauetan ironia puntu bat ikusten da, Amonamantangorri. Zuk ere ez duzu ezer ulertu.
Kontua da, aipatzen dituzun erakunde hauek heteropatriarkatuaren eraginez sortuak direla, eta beraz gizonezkoaren hegemonia betikotzea dutela helburutzat. Biktimaren isolamendu egoera erdigunera heltzea lortu behar dugu, bestela ez dugu ezer aldatuko.
Maialen Lujanbioren bertso saio gehiago entzun behar dituzu, edo bestela, Uxue Alberdiren nobelak irakurri.
Hori egiten ez duzun bitartean, esan daiteke ez duzula ezer ulertu.
Nik Lujanbio eta Alberdiren obrarekiko errespetu erabatekoa dut. Begirunea gure artistei, faborez. Diodan hau ez da ironia, ezta broma ere.
Ertzantza: bale. Udaltzainak: bueno, berdintsuak. OSAKIDETZA?
Mugimendu feministaren arrakastak, iraultzak, babesak min egiten dizue askori. Ez dakit ze interes edo ego dituzuen baña feminismoa desprestigiatzen zabiltzaten horiek patetikoak zarete. Arazoari erantzuna/soluzioa eman ordez honen gañean kaka botatzen zabiltzate.
Erasorik ez erantzunik gabe!!
Gora piratak ta gora mugimendu feminista!!
Zigor, feminismoa bera bakarrik ari da desprestigiatzen eta babesa galtzen. Zergatik? Emakumeen eskubideen alde ari bazara ezin zara hasi aldi berean kapitalismoaren aurka, etorkinen alde, homosexualen alde, elizaren aurka, enpresarien aurka eta abar luze bat. Mugimendu batek aldarrilapenen hain espektro zabala bere egiten duenean ezinezkoa da mugimendu horretan hausturarik ez sortzea, politizatzea eta abar. Aldarrikapenak sinpleagoak direnean ere nahiko lanak izaten dira mugimendua hausturarik gabe sendo mantentzen. Ba pentsa kasu honetan… nik uste dut emakumeen eskubideez ahazten direla hainbeste aldarrikapenekin: ekologismoa, ekonomia, dena… Eta emakumeen eskubideen izenean talde bat niri esaten hasten bazait sutsuki gauza guztiek nola izan behar duten… ba ez! Ez.nago prest. Eta horrela jende asko.
Gainera, hemen bertan irakurria dut: ezker abertzalea nahiko desaktibatuta dagoenez, feminismoaren indarra aprobetsatu beharko luke berriro aktibatzeko. Zigor… hementxe duzu froga, politizazioaren froga. ZUZEUn irakurria dut hori. Eta horrela pentsatzen dutenek, emakumeen eskubideak gutxienekoak direla jotzen ote dituzten pentsatzen dut. Aurrekoan Donostiako alkateak irainak jaso zituen… eta guztiok pentsatzen dugu: alkatea BILDUkoa balitz irainak jasoko zituen? Polizia gehiago jartzea ez dela soluzioa aurpegiratu diote Aburtori: “errepresioa ez da bidea”, “indar polizialik ez”… betiko lemak (ezagunak zaizkizu, ez?). Eta bai, arrazoi dute, sakoneko neurriak behar dira emakumeen aurkako bortizkeria geldiarazteko. Baina, beraiek badakite ondotxo, epe luzeko sakoneko aldaketa horiek ez daudela Aburtoren esku, eta Aburtoren premiazko zeregina, aurtengo jaiak ahalik eta baketsuenak izatea dela, eta horretarako poliziak behar dituela, eta bestela mundu guztiak erantzukizunak eskatuko dizkiola. Ados, ez? Eta hala ere, Aburtoren aurka horrela egin behar: jendeak berehala ikusten du hor politizazioa. Eta mugimendu feministaren indarra aprobetsatzearena, miserablea iruditzen zait, eta ezker abertzalearen betiereko ajea: gauza guztiak nahastearena.
Feminismoa ezkerrak kalea berkonkistatzeko mugimendua da, besterik ez.
Lehen kale borroka eta ETAri buruzko parafernalia, orain feminismoa (emakume argi-zuzidunen manifak, puntu lilak, autodefentsa feminista, tailerrak eta abar) eta etsai berriaren (heteropatriarkatua) aurkako parafernalia.
Emakume frustatuen eraginez feminismoaren erradikalizazioa hedatzen ari da. Gauza bat da emakumearen eskubideak defendatzea eta beste gauza bat gizon oro kriminalizatzea, sexu-harreman heterosexualak toxikoak direla zabaltzea, gizona egiten duen edozein gauza zapalkuntza dela esatea…
Ez dugu ezer ulertu zuek nahi dituzuen liburuak irakurri ez ditugulako. Baina bakarrik horiek irakurri behar ditugu. Egia ezagutzea garrantzitsua da, liburu horietan dator. Baina egi gehiegi ezagutzea arriskutsua izan daiteke, ez irakurri gehiegi gero!
Diktadura bueltan dago, eta ez dago Madrilen, EHko edozein baztertxoan aurkitu dezakegu.
Noraino ailegatu gara…