Perurena kolesterolaren aurka
Danone etxeak Iñaki Perurena harrijasotzailea aukeratu du kolesterolaren aurkako Danacol produktua iragartzeko. 20 segunduko spotaren protagonista da Perurena. Zera dio iragarkian: “Harriak jasotzeko ez dut laguntzarik behar, kolesterola murrizteko bai. Kolesterola garaitzeko Danacol aukeratzen dut”.
Produktuaren leloa ere aipatzen du, modu bitxian. Izan ere, ez dio espainieraz legokion ahozkeran esaten, “Danacol Funciona”, baizik eta “Danacol funtziona” euskarazko “tz” fonema erabiliz.
Zein balio ikusi zituen Danonek Perurena iragarki baterako aukeratzerako orduan?
- Kirolaria
- Hurbilekoa
- Herrikoia
- Fidatzekoa
- Indartsua
- Langilea
- (…)
Ez al ditu Danonek orokorrean euskalduntzat jotzen diren balioak bereganatu nahi izan?