Penaz behatzen dut hausnarketaren ukazioa
Penaz behatzen dut hausnarketaren ukazioa –
Twitter plataformako txiolaria dugu Tonino @gaintzako. Asteon, konpartitzen dugun hausnarketa burutsu bat egin duela-eta, txio-katea harrapatu diogu salabardoarekin. Honatx:
Penaz eta kezkaz behatzen dut hausnarketaren, pentsamenduaren, ukazioa; eztabaidaguneen urritzea, kamustea; iritzien lubakitzea, dogmatismoa; arerioarenganako umiliazioa; iraina eta iseka. Azkenaldian geroz eta ugariago, bortitzago. Mundu osoan bezala, gurean ere.
— Tonino Gaintzako (@gaintzako) March 26, 2022
Eztabaida publikoa txoil deuseztatu da, eztabaida deitzen dioten hori lubaki batetik bestera tiro egitera mugatu delarik. Lubakiz kanpo dena, noski, beti hilotz. Eztabaidaren dialektika burlara murriztu da: mamiari itzuri eginez, gaia baztertuz, zalantza egiten duena seinalatuz.
— Tonino Gaintzako (@gaintzako) March 26, 2022
Aise da lubakian paratzea: beharbada joko zaitu beste aiekako tiroren batek, baina garrantzitsuena, premiazkoena, zure lubakian daudenen onespena eta babesa da.
— Tonino Gaintzako (@gaintzako) March 26, 2022
Aise da lubakian paratzea: buruzagiak -bateko edo besteko joera politikoak, alegia- esaten duena errepikatu baizik ez da egin behar. Gutarrak beti dabiltza zuzen; bestetarrak oker. Kezka bat gutxiago: zertarako balio du pentsatzeak zure aiekakoei men egitea baizik ez duzunean.
— Tonino Gaintzako (@gaintzako) March 26, 2022
Ordea, garesti ateratzen da -garestiegi- batzuena eta besteena kuestionatzea. Horrek eztabaida hiltzen du: eztabaida dogma bat eta beste bat kontrajartzera murrizten denez. Baina eztabaidak -hausnarketa, nahi bada- elkar elikatzeko baizik ez du balio; bestela kamutsa da.
— Tonino Gaintzako (@gaintzako) March 26, 2022
Nik eztabaida -eta ez naiz Errusiaren eta Ukrainaren arteko aferaz ari, edo ez horri buruz soilki- hilik ikusten dut Euskal Herriko gizartean (edo hil hurren, itxaropentsu jarririk).
— Tonino Gaintzako (@gaintzako) March 26, 2022
Eztabaidatzen ez duen herria hilda dagoen herria da. Eta gurea politikari buruz, literaturari buruz, hizkuntzari buruz, etikari buruz, eztabaidatzen ez duen herria da -eztabaida, betiere, mamiari buruzko hausnarketa bezala entendituz-.
— Tonino Gaintzako (@gaintzako) March 26, 2022
Lo ikusten dut Euskal Herriko gizartea, erosokerian gustura. Bertan gertatzen diren gertakariei sor, gizabanakoari datxekion izate politikoa txoil bazter utzita. Ez dago kritikarik, ez iritzirik. EAEn gehienek ez dute jakingo hezkuntzari buruzko lege bat adostu berri denik ere.
— Tonino Gaintzako (@gaintzako) March 26, 2022
Jakina: ez da eztabaida publikorik egon. Inork gutxik izango du legearen mamiari buruzko iritzi propio eta sendorik, haren kordako panfletoak esaten dionaz haraindi. Hasieran kontra eta gero alde: gidariak esaten duenaren arabera.
— Tonino Gaintzako (@gaintzako) March 26, 2022
Egun batean poliziaren tortura jasan zuen baten kontakizun lazgarria agertzen da; beste batean bertso munduan bizi izan zen giro itogarriari buruzkoa. Baina ez da horri buruzko gogoetarik ttattarrena ere egiten. Txanpon bat itsasoan bezala galtzen dira kontakizunak. Axolarik ez.
— Tonino Gaintzako (@gaintzako) March 26, 2022
Etsipenez ikusten dut Herriaren biharra. Abertzaletasuna -zentzu zabalenean- kateaturik, iraganeko mito eta sineskerietatik atera ezinik. Gizartean eztabaidarik txikiena eragiteko ahalik gabe. Edo okerrago baita: sisteman egokitu zaion tokiarekin eroso, kontent.
— Tonino Gaintzako (@gaintzako) March 26, 2022
Segur aski, batek baino gehiagok esango du -zentzuz, agian- etsipena, ilusio eza, atzerazale dela, aurrerazale bainoago. Nik pentsatu nahi dut tenore ilun bat dela oraingoa, jaioko direla berriak. Baina ezin dut aurrez aurre bistatzen dudan horrek sortzen didan kezka gorde.
— Tonino Gaintzako (@gaintzako) March 26, 2022
Penaz behatzen dut hausnarketaren ukazioa
Tonino,
Eztabaida onartu ahal izateko, APALA izan beharra zegok, norberarena zalantzan jartzeko prest izan, hots, besteek diñotena aditzeko prest… baina ikerlari harroputs sobera zegok bazter guztietan, buru-iritzi SOBERA.
Eta BURU-ERITZIAK ezin izan ikertzaile on, inondik ere.
Bestalde, dogmek BURUA JAN DIGUTE, planeta mailako esprimentua izan duk, baina baita ere BURUA JAN DIO EUSKAL JENDARTEARI ERE.
bAINA are larriago, ETSIPENA erein du, PLANETA MAILAN BAI, baina baita ere euskal jendarte mailan.
Eliteak GARUNA JANDA ETA ETSIAK HARTUTA NAHI GAITU, BIZI-POZA BEGERIK, euren 2030-Agenda-operaziarako adimen-mantsotuak, harategira ERRESISTENTZIARIK GABE, INTSUMISIORIK GABE, ETSIAK, KOLDARRAK ETA BIZIPOZ GABETURIK DOAZEN ESKLABOAK, haien Agendan esklabo, ERABATEKO ESKLABO ETA ADIMEN-BURUJABETZARIK GABE joan gaitezen, biluzik mentalitatez nahiz pentsaeraz, ESKLABU PERFEKTU IZAN GAITEZEN, MALEABLE TOTALAK, haien Agendarako prest, BURUAZ BESTE EGITEKO PREST.
eTA, NOSKI ETIKARIK GABE.
Horretaz kontu handiz jarri diote lehergailua ETIKA ORORI… et leherrarazi dute ETIKA (jainko-mitoak desagertue ta berehala… ETA ETIKA JITOAN DOA JADA, LEHETURA URRUTIKO GALAXIETARA BIDEAN.
Josu Naberan jauna, jakin al liteke zergatik tartekatu ohi dituzun letra larriz idatzitako hitzak? Ez zait batere gustatzen, min egiten du bistara.