Pausoka Elkartearen 2016 EGUTEGI solidarioa

Pausoka Elkartearen 2016 EGUTEGI solidarioa
2016 Egutegi solidarioa

Gipuzkoa osoko haur, guraso eta familiek osatzen dugu Pausoka Elkartea, 75 familiak gaur egun, eta Hernanin dugu egoitza.

Gure umeen bilakaera egokirako beharrezkoak diren tratamendu eta sendabide fisiko eta kognitibo desberdinak sustatzea, bultzatzea eta bideratzea da elkartearen eta gurasoon xedea.

Elkarri babesa eta laguntza emanez, azpiegitura eta tratamendu integral baten, profesional ezberdinen zerbitzuaren azpiegitura sortzea lortu dugu, psikologia zerbitzua, fisioterapeuta, terapeuta eta logopedak geure haurren tratamenduetan elkarlanean jardunez.

Pausoka Elkarteko errehabilitazio zentrua, diziplina anitzeko zentru bat da, umeak modu global batean baloratzen dira, bai fisiko zein kognitiboki. 8 profesional daude gaur egun.

Hiru tratamendu mota ematen dira, fisioterapia, terapia okupazionala eta logopedia, beraien artean etengabeko koordinazioa dagoelarik.

Zentroaren beste funtzio bat familiek umeen tratamenduei buruzko informazio jarrai izatea eta umearen egoerak dakartzan laguntza teknikoei buruzko aholkularitza ematea.

Haur eta familiei zerbitzu integral eta laguntza hori emateko, azpiegitura duin bat eta beharrezko diren profesionalen zerbitzuak kudeatzeko lan honetan, GURASOAK ari gara lanean Pausoka Elkartean.

Aurten ere 2016 Egutegi solidario bat egin du Pausoka Elkarteak umeen eta hainbat pertsonai ezagunen irudiekin. 7 €-tan dago salgai hainbat denda eta komertziotan (Behean salmenta puntuak). Gurekin harremanetan jartzeko > 943 337436pausokaelkartea@gmail.com

Haurrek, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Bera Bera eskubaloi taldea, errealeko jokalarien eta beste hainbaten irudiekin osatu dugu aurtengo 2016 egutegi solidarioa.

Egutegia erosteaz gainera, bazkidetzeko edo dohaintza/donatibo bat egiteko aukera ere baduzu pausokaelkartea.org/ekarpenak orrialdean, gure lanak aurrera jarrai dezan eta haurrei eta familiei laguntzeko.

Milesker zintzoa urte hauetako babesagatik lagundu gaituzuen guztioi, laguntzen ari zaretenoi eta lagunduko gaituzun horri.

Muxu handi bat denoi!

Hemen 2013ko Egutegia ezagutzera emateko egindako bideoa:

Pausoka elkartearen 2016 egutegi solidarioa

Salmenta puntuak:

Andoain: Clinica dental Laizaran

Aduna: Adunako ikastola

Billabona: Magali erropa denda

Donostia – Gros: Mil Catas Taberna

Donostia – Altza: Ezkurra Taberna, 13 Altza Taberna, Pasteleria Candy, Fisioterapia Naiara Soto, Estibaliz ileapaindegia, Bodega Taberna.

Hernani: Plaza Berriko kioskoa, Leokadisti, Artola harategia

Irura: Ogiberri

Irun: Nanas Boutique Infantil

Lezo: Sorgin Taberna

Lasarte-Oria: Urruzola Nagusia Mertzería , Muñoz Herboristeria, Labe goxo

Pasaia – San Juan: Irune Pastelería

Rentería: Ainhoa García ileapaindegia, Mari Mar ileapaindegia, Estetica Mimat

Urnieta: Lekar ileapaindegia, Eder liburudenda, Itxaspe

Usurbil: Laurok liburudenda

pausoka elkartea

www.pausokaelkartea.org

@_pausoka  –  facebook.com/pausokaelkartea

Gurekin harremanetan jartzeko > 943 337436pausokaelkartea@gmail.com

Pausoka Elkartearen 2016 EGUTEGI solidarioa

Pausoka Elkartearen 2016 EGUTEGI solidarioa

Behar bereziak dituzten umeen gurasoen elkartea da Pausoka. Diru etekinik gabeko elkartea, 2012an sortua. Gure ekintzekin, gure seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortu nahi ditugu. Gure lana burutzeko, ezinbestekoa da edonoren laguntza jasotzea, elkarlanean aritzea, alegia. Bazkideen dirua dugu sarbide bakarra eta edozein laguntza eskertzen dugu. Gipuzkoa osoko 75 familia gaude gaur egun Pausokan. >> Harremanetarako 943337436 edo pausokaelkartea@gmail.com