“Patxo” Belaustegigoitia Parisko eraikinaren eroslea

“Patxo” Belaustegigoitia Parisko eraikinaren eroslea –

Amatiñok bere blogean.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza paristarra dela eta ez dela, zer ez ote den esan azken egunotan! Hala ere, batek daki Marceau hiribideko eraikina erosi zuenak, Eusko Alderdi Jeltzalearen izenean ala Eusko Jaurlaritzarenean erosi ote zuen, baina badirudi inork ez duela zalantzan jartzen Francisco Belaustegigoitia Landaluze izan zela erosleetakoa eta harrigarria, berriz, inork hartaz ezer ez esatea.

“Patxo” Belaustegigoitia Parisko eraikinaren eroslea“Patxo” Belaustegigoitia nor izan zen jakiteko Wikipedian begiratu besterik ez dago baina, hori bai, euskaraz edo ingelesez jakin behar da, frantsesez eta espainieraz ez da-eta ezer agertzen. Hartara, ulertzekoa-edo da Madrilen hartaz ez jabetzea, baina harrigarri samarra ere Euskal Herrian inor gutxi gogoratzea, besteak beste Athletic-en jokalaria izan zenez gero. Ez, “Patxo” ez zen izan Jose Maria Belaustegigoitia Landaluze “Belauste” bezain ona eta ezaguna, baina, tira. “Belauste”k ez zuen Parisen eraikinik erosi eta “Patxo”k, ostera, bai.

Belaustegigoitiarrak ez dira gero bart gauekoak. Euren aitonaren aitona-edo, Jose Paulo Ulibarri (1775-1847) idazle okondarraren “Gutun liburuan” aipatzen da, Iztueta, Novia Salcedo eta Mateo Zabalarekin batera.

Gentza Belaustegigoitia, azken errenazentista

La bella Lola y el león de Amberes. EIBAR aldizkaritik hartua.

La saga olímpica de la familia Belaustegigotia

“Patxo” Belaustegigoitia Parisko eraikinaren eroslea

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude