Patxi, prest al zaude?
Patxi Lopez lehendakaria, 2009 urtea. Lau urteren buruan (2013) egitekoak diren hauteskundeen eztabaidan euskaraz hartuko duela parte agindu du, Jaime Otamendi kazetariaren galderei erantzunez. Hitza betetzeko, euskara eskolak jaso ditu Lopezek, aurretik Juan Jose Ibarretxek edo Jose Antonio Ardanza lehendakariek egin bezala. Urrearen prezioa ordaindu du eskola partikularrak jasotzeagatik: 132 euro egunean, urtean 48.231 euro. Zalaparta piztu zuen euskara klaseen gaiak, ez prezioagatik bakarrik, baita piper egiten zuela onartu zuelako Patxi Lopezek. Nork eta Antonio Basagoitik ere nahikoa trufa izan zuen bere kontura: Otsailaren 10ean euskaraz egiteko galdegin zion Lopezek, eta Basagoitik “No, que no me entiende” bota zion mespretxuz.
Orain, hiru urte luze igaro diren honetan, Patxi Lopezek kanpainako eztabaidan euskaraz parte hartuko duen ikusi beharko da, edo, aldiz, PSEko beste kide bat izango den mahaiaren bueltan. Entzun dezagun Lopez lehendakariaren ahaleginak fruituak eman dituen. Patxi, prest al zaude?
1. 2008 urtean, EAEko hauteskundeen atarian, elkarrizketa irekia proposatu zuen Patxi Lopez lehendakarigaiak. Euskara ikasten ari zela azaldu zuen.
2. 2009ko maiatzaren 5. Gernikako zuhaizpean lehendakari izateko hitz ematea.
3. 2010 urte amaierako mezua Ajuria Eneatik.
4. ETAren 2011ko urriaren 20ko erabakia eta gero Lopezek AEBtako tren batetik egin zuen lehenengo adierazpena.
5. Patxi Lopez 2011ko azaroako Espainiako Hauteskunde Orokorren atarian Barakaldon eginiko mitinean.
6. Lopez lehendakariak emango duen azken urte amaierako mezua, 2011 urtekoa.
7. Urriaren 21era aurreratu zituen hauteskundeak abuztuan.
Badirudi hitzaldiak idatzi dituen horrek ez duela gehiegi maite Lopez jauna… Zertarako horrenbeste “dakioke, gatzaio” etab.? Bere zentzua ere ezagutuko ez du eta!