Patxi Lopez: Gezurraren gainean dantzan

ODE2

Nork esango zukeen duela hiru urte, hurrengo legealdian, ‘sozialista español’ bat jarriko zela lehendakari? Nork? Zaila inor aurkitzea ezta. Kontua da, ondo landutako garaipen bat lortu zutela alderdi konstituzionalistek aurreko EAEko hauteskundeetan. Laborategian jo eta su arituta, i+d+i pixka bat eginda, jakin zuten 2001ekoa ondo ateratzea posible zela. Pare bat gauza hobetu behar ziren; batetik, moderatuago agertu jendaurrean eta bestetik, ezker abertzalea desagerrarazi bozetatik.

MzM0

Egin zuten. Patxi Lopezek hartu zuen Mayor Orejaren testigua eta, gezurren gainean dantzan, parlamentuan gehiengoa edukitzeko behar zituzten aulkiak lortu zituzten. Pluraltasunaren musika entzuteko, España San Mamesen ikusi ahal izateko, ETBko mapa aldatzeko, ‘españolak garela’ normaltasunez erakusteko.

‘Sozialisten’ gezurrak jada aski ondo ezagutzen ditugu. Badirudi haien hautetsien inmunitatea dutela gezurrak esateko. Nafarroan aldaketaren aldeko kanpaña egin eta ondoren UPNri sostengua eman zioten, eta EAEn aldiz, inolaz ere PPrekin ez zutela akordiorik egingo esan zuen Lopezek, ondoren kontrakoa egiteko. Bai, gezurraren gainean dabil PSOE, eta oraingoz ez da irristatu. 

Ekaitza bainuontzi batean