Patxi Lopez: Ajurieneko itunik ez, alderdiok esertzean denetarik ateratzen da eta ez dut halakorik nahi
Patxi Lopezek txaloka jarri ditu goizean Madrilgo kazetariak presoen senideek ez dutela dirulaguntzarik izango azpimarratzean.
Baina deigarriagoa izan da Ajurieneko hitzarmenaren gisakoak ukatzeko esana:
“Nik nahiago dut oinarrizko kontsentsuari eustea zeozer paperean idaztea baino. Horrek oinarrizko kontsentsua apurtzea esan nahi badu, ez dut halakorik nahi. Badakizue alderdiok nolakoak garen, denok esertzen garenean hor denetarik ateratzen da, eta nik ez dut denetariko hori nahi, oinarrizko kontsentsua baizik”.
Azken esaldi hori … Europa Press, gosari “informatibo”aren antolatzaile izan den agentziaren kronikak dioenez txantxetan bota du Lehendakariak. Radio Euskadin zegoen bezala emititu dute eta ez zen hor txantxa tonorik antzematen.
Galderak orduan burura: Alderdiek zertarako balio dute mahaian jezarrita gauza onik aterako ez badute? Ez al zaie pentsatzeko ta konponbideak lantzeko ordaintzen?
ETAren aurkako “oinarrizko kontsentsua” lortu ondoren zer? Polizia ekintza ta deslegitimazio soziala… Horrela konponduko ote da auzia? Bitxia, duela ez asko besteak beste Ibarretxe lehendakariarekin, Arnaldo Otegi eta Rufi Etxeberriarekin bankilloan egon zen Lopezi hau entzutea, biltzeagatik auzipetu bait zituzten. Denetarik ateratzeagatik nonbait. A ze ateraldia.
Interesgarria Ramon Zalloren iritzi artikulua, honen harian: http://ttiki.com/4674