Paperezko Kontzertuak: Bide Ertzean (saio osoa)

Paperezko Kontzertuak: Bide Ertzean (saio osoa)
Juan G. Andres

Bide Ertzeanen Paperezko Kontzertuak itxi zuen ekimen honen lehen hiru hilekoa. Eta orain arteko paperezkoena izan zen, hiru liburu gomendatuz eta Koldo Izagirreren poema bat estrainekoz musikatuz (bideoaren amaieran), bertaratutako musikazale pribilegiatuentzat. Sinpletasuna eta doinu goxoak ardatz, hasieratik bukaerara harrapatu gintuen hirukoteak. Hemen duzue saioa osorik.

Liburuak

Bide Ertzean taldeak Koldo Izagirreren ‘Egarri egunak portualdean’ (Susa, 2011) liburuari eskaini zion kontzertua. Baina, horrez gain, Jean Echenozen ’14’ (Anagrama) liburua ere gomendatu eta Koldo Izagirre beraren ‘Parisen bizi naiz’ (Susa, 2013) olerki liburuko poema batekin abesti bat egin zuten.

Jo zituzten abestiak:

1-Zenbat aldiz

2-Egunen batean

3-Sustraiak zainen ordez

4-Gerra baino lehen

5-Leihoko bultzitik (abesti berria)

Saioa osorik


Ekaitza bainuontzi batean