Palestinarraren erresistentzia eskubidea defendatu dugu
Palestinarraren erresistentzia eskubidea defendatu dugu –
Estatu sionistaren genozidioa eta mendebaldeko estatuen erantzukizuna salatu eta herri palestinarraren erresistentzia eskubidea defendatu dugu
Iragan larunbatean, urriak 28, “Palestinarekin Elkartasuna” ekimenak deituta, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako milaka lagunek manifestazioa egin dugu Bilboko kaleetan, estatu sionistaren genozidioa eta mendebaldeko estatuen erantzukizuna salatzeko eta palestinar herriaren erresistentziarako eskubidea defendatzeko.
Egun hauetan Palestinan gertatzen ari dena Palestinako Estatu sionistaren kolonialismo, apartheid eta garbiketa etnikoaren 75 urteen eta Gazako Zerrendaren aurkako blokeoaren testuinguruan soilik uler daiteke.
Ez gaude “Hamasen aurkako gerra” baten aurrean, herri baten genozidioaren eta elkartasun adierazpenen jazarpen/errepresioaren aurrean baizik.
Mendebaldeko gobernuen, enpresen eta alderdi politikoen konplizitateak eta lankidetzak legitimatzen dute Israelgo estatua. Bai eta Bakearen izenean bi aldeetan indarkeria amaitzea deitzen duten diskurtsoak ere, zapalduak eta zapaltzaileak parekatuz.
Palestinar herriak bere okupatzailearen aurkako erresistentziarako eskubidea du. Forma eta adierazpen guztietan. Ezin da parekatu edo kriminalizatu herri baten autodefentsa-erresistentzia erakunde militar kolonial inperialista batenarekin.
Horregatik, Euskal herritarrak gonbidatzen ditugu antolatzen jarraitzera eta Palestinarekiko elkartasun aktiboa erakustera.
erresistentzia eskubidea defendatu dugu