Pako Aristiren hitzaldia: Topiko politikoak desegiten

Pako Aristiren hitzek aldeko eta aurkako jarrera sutsuak sortzen dituzte. Baina, batik bat, gogoeta bideak irekitzen ditu. Jarraian duzu patxadaz ikusteko haren hitzaldia: Topiko politikoak desegiten. “500 urte estrategiarik gabe” hitzaldi zikloaren parte da hau. Argiak grabatu zuen otsailaren 2an, Donostian.

Pako Aristiren hitzaldia: Topiko politikoak desegiten

10 pentsamendu “Pako Aristiren hitzaldia: Topiko politikoak desegiten”-ri buruz

  • Pako Aristiren iritziek erreakzio sutsuak sortzen dituztenarena asko erlatibizatuko nuke.Zoritxarrez jende gehienek, ezkertiar eta abertzaleek barne ez dakite Pako Aristi nor den ere.Maria Antonia Iglesias espainiar kazetaria bera ezagunagoa da ziurrenik adibidez.
    Bere iritzia artikuluen bidez aspalditik jarraitzen dut.Ez dut erabat bat egiten bere ideiekin,baina azken aldian ahots fresko bakarrenetarikoan bilakatu da eta intelektual kritiko,konprometitu eta koherente gisa aritzea aitortu behar zaio.
    Berak aspalditik defendatu du desobedientzia zibilaren bidea eta orain dagoena parlamentarismo ziztrin hutsa denez gogor kritikatu du.Bere garaian desobedientzia goraipatzen zuten askok ordea,erabat ahaztua dute hura zer den ere!Ze hipokresia!
    Hemen gertatzen dena da batzuen hitzezko “konfrontazio demokratikoa” iruzur hutsa dela
    borroka planteamendu bat paktismoarekin ordezkatua izaten ari delako.Beraz borroka planteamendu horrek zein izan behar duen eztabaidagarri ez ezik, eztabaidabeharrekoa ere bada,baina konfrontazio ezarekin asimilazioa besterik ez dago.
    Bukatzeko Amaiurri egin zion kritika azpimarratuko nuke eta etsaiaren jokamoldea garbiki zein den azaldu izana.Neri Amaiur penagarria iruditzen zait.

  • Bi ordu ederki inbertituak, Aristiri entzuten. Merezi du buruari eragiten dion jendeari entzutea. Eskerrik asko, Pako.

  • Etsaiari ez zaio, ba, Amaiur horren penagarri iruditzen. Paradoxak.

  • Nik ez dut paradoxarik ikusten. Esan beharko zenuke, Lander, zergatik ez zaion etsaiari penagarria iruditzen Amaiur.

  • Guztiz bat Pakorekin. Erabateko isiltasuna dago maila politikoan independentziarekiko. Simulakro hutsa da egin dena eta hor argi eta garbi ikusten da.

  • Jon Agramont 2012-02-13 21:57

    Nork dio beldur estabaidatzeari? Zergatik? Zer lortu dugu jada? Kritika barik ez dago aurrera egiterik. Imaginazio barik ez da egongo askatasunik.

  • Beste intelektual mandarina:
    .
    “…Beste adibide bat, literatoak: inoiz eskua zikindu gabe besteoi zer egin behar den etengabe esaten ari direnak, are moral eta politika lekzioak ematen dituztenak.
    Hau da, politika orotik aske, alderdi politiko orotatik kanpo, errealitatearen zikintze orotik aske ere, norbere kezka existentzialez eta abarrez diharduten horiek. Egia da bai, nola ez, horretaz ere zilegi dela jardutea. Kontua da horretan dabiltzala noizean behin politikarako inmertsio laburrak egiten ohi dituztela, nahi duten oro egurtu eta berriz beraien kezka existentzialetara bueltatzeko, besteok eskuak zikinduta eta interpelazio indarrik gabe geratzen garelarik….”
    .
    Andoni Olariagak Lapiko Kritikoan.
    http://basque.criticalstew.org/?p=7440

  • Había un hombre que tenía una doctrina,
    Una doctrina que llevaba en el pecho,
    Una doctrina escrita que guardaba,
    En el bolsillo interno del chaleco.
    Y la doctrina creció y creció…

    Y creció tanto que se comió al hombre…

    Aspaldi-aspaldian, artean gazte eta berdea ginen garaian, entzuten nuen León Feliperen poema hori Imanol kantariaren ahotsean, eta beti izan da kanta hori niretzat garai hartako erreferentzia bat: garai berria, liluragarria, itxaropenez gainezka, edozertarako irekia; baina ez kontraesanik gabea —Imanol bera, euskaldun eta aurrerakoia izanik espainol eta etsaia zen gutako askorentzat—. Eta kanta hori ezinbestean etorri zait burura Pako Aristik bere hitzaldi luzearen amaieran eskua alkandorako ezkerreko poltsikora eraman eta bertan zeukan paper ziztrin bat seinalatu duenean esanez “formula bat daukat hemen izkiriaturik” eta ironizatuz? “Lenin-ek bere Suitzako exilioan sobietar iraultzarako zirriborratu zuenaren antzerako zerbait”. Eta nik irrikaz baina errezeloz: zein ote “formula magiko” hori?

    Baina hitzaldia luze joan da ordura arte eta tortila prestatzeko patatak zuritzen ari nintzen bitartean entzuten nion: hemen ez dela independentziarako benetako desiorik; inork ez duela serio planteatzen; asimilatutako herri purtzil bat garela; urlia, sendia eta berendia jende jatorra izanik ere politikarako motz samar geratzen direla; jende inteligente asko egon arren hutsaren hurrengo direla tajuzko diagnosirik egiten; kanpoko erreferentziak miresten ditugula eta hemengoa bertan goxo abandonatzen dugula, eta poterea behar dugula, eta gure legea behar dugula eta gure estado propioa behar dugula eta Espainiari agur esan behar diogula (Frantziarik ez diot aditu); baina ezinezkoa dela, hemen, zinez, ez dugulako independentziarik nahi. Eta nik, nire artean: independentziaren gaia jende askorentzat topiko eta urrutiko kontu bat izanik ere, esango nuke, inoiz baino presenteagoa dagoela, inoiz baino jende gehiago dagoela independentziaren alde (inkestetan bederen), inoiz baino aldarri gehiago eta anitzagoak daudela independentziaren inguruan, Independentistak izeneko taldea hor dagoela…Baina Pako Aristik ez du horrela ikusten, eta arrazoia izango du gaia ongi hausnartuta duenez. Gainera eredu bat ere ekarri digu kanpotik: Kanariar Irletako egunkari batean aurkitu du jarraitzeko moduko independentziaren aldeko jarrera irmo eta sendo bat. Bejondeiela kanariar independentziazaleei! Errespetu guztiarekin esanda.

    Eta azkenean bere “formula” zein den ere argitu digu eta bost pausutan laburbiltzen dela adierazi: desioa, pedagogia, diagnosia, estrategia eta batasuna. Egia borobila. Bejondeizula zuri!

  • Lehen pausua: desioa. Zer desio duzu, zehazki? Zure desioa formulatu. Mendi hori ondotik kendu, etxeari eguzkia kentzen diolako? Zehaztu gehixeago: X tonelada dinamita duzu gogoan? Mugimendu tektoniko bat (Sobiet Batasuna edo Yugoslavia ohien desegiketen parekoa)? Etxea tokiz aldatzea?… Zer desio duzu? Zure desioa formulatu. Neska (edo mutil) bat? Horra, Karen, 23, bulartsua… Ez da neska hori? Idoia da? Hor bizi da, goizeko 8etan ateratzen da etxetik, jarriozu laban bat lepoan… Ez da hori?… Zer desio duzu? Zure desioa formulatu. Euskal Herri (edo Euskadi, edo Nafarroa) batu, libre, independiente…