Pako Aristi hautsak harrotuz
Independentziaren paperak liburuarekin gogoeta eta ideia berriak zabaldu zituenetik bi urte pasatxo igaro diren honetan, euskararen iragana, oraina eta etorkizuna ardatz harturik datorkigu oraingoan Pako Aristi (Urrestilla, 1963) .
Euskararen isobarak (Hamasei gezur handi eta koda bat) du izenburua idazle gipuzkoarraren azken lanak, eta hautsak harrotzera dator.
Gure Berriak -ekoek eginiko elkarrizketaren lehen galderan dioen moduan euskararen inguruan zabaldu dituzten hainbat gezur salatzera dator oraingoan.
Euskarak irtenbidea izango badu irtenbide horrek “globala eta integrala” beharko duela izan dio, independentzia horretarako (ere) ezinbesteko baldintza bat bezala aurkeztuz.
Euskalgintza deitzen den multzo heterogeneo horrek historikoki proposaturiko irtenbide partzial gehienen ahuldadeak ditu jopuntuan besteak beste liburuak, eta bere ohiko kazetari estilo irakurterrazean idatzia dago.
Duela egun batzuk hasi zen liburuaren zuzeneko aurkezpenekin Pako Aristi, eta nik dakidala honako hauek dira oraingoz konfirmaturiko beste zenbait:
Gaur, azaroak 17, Hernaniko Biteri kultur etxean 19:30 etan.
Azaroak 25ean Zarautzen, Sanz Enea liburutegian 19:00 etan.
Azaroak 27an Tolosan, kultur etxean 19:30 etan.
Irakurketa gomendagarria zinez.
Hautsak harrotu nahiko lituzkeen liburua dela esango nuke nik, harrotuko dituen ikusteko dago. Euskarak irtenbidea izan dezan independentzia ezinbesteko baldintza dela esatea potolo xamarra iruditzen zait, batez ere Irlandaren egoera linguistikoa gogoan badugu. Kataluinia ere ez da independientea, baina hizkuntzari dagokionean gustura parekatuko nintzateke beraiekin.
Euskeraren eta katalanaren egoerak konparatzea absurdoa da, euskera erdi ondo ikasteko hainbat urte behar ditu erdaldun batek, eta katalana ikasteko berriz hilabete batzuk. Eta gaelikoari dagokionez, ikusi nahiko nuke non legokeen Irlanda oraindik Britainiaren menpe balego (pista: inon ez).
Gales hizkuntza bezala?
Beti Irlandaren adibide txarra ekarri behar. Estatua izateak bere horretan, bistan da, ez duela euskararen iraupena bermatuko, baino estatua ez izateak lehenago edo beranduago herri bezala desagertaratzea eramango gaituela ere argi asko dago. Ingurura begiratzea besterik ez dago: Okzitania, Bretainia, Galizia, Alsazia… Beste adibide egokiagoak baditugu: Estonia, Finlandia, Letonia e.a. Horiek behar dute gure ispilu izan, bere hizkuntza normaltzea lortu dutenak ez lortu ez dutenak.
Ados hire iruzkinarekin (Estatu eta hizkuntzaren arteko erlazioaz adibide onak jarraitu behar dela dioanean).
Alta, ñabardura bat erantsi behar zioat binabar esandakoari: Galiza herri bezala desagertu egin dela (desagerrarazi egin dutela) esatea egiari eta galiziarroi mespretxu egitea duk. Etsaiek esagertzea nahi ditek eta, euren mespretxuak ez zaizkiguk harrigarriak iruditzen. Bai, ordea, lehi beretsuan dabiltzanek noizbehinka egiten dizkigutenak, ezjakintasun nabarmenagatik izan arren.
Hain zuzen ere, aipatutako liburua egiteko abiapuntua galegoz idatzitako liburua izan zuan
[1] BERRIA, 2014-11-09.
Katalanek, estaturik gabe, euren hizkuntza beharrezkoa egin zuten. Hala ere, munduko herrien artean, estatua duten ia denek bermatu ahal izan dute euren hizkuntza (beti aurkitu ahal izango dugu Irlanda bezalako salbuespen bat). Baina ez da logikoa salbuespen hori eredutzat hartzea.
Gu ez gaude, euskararekin politika egin ez delako, ez katalanen kasuan, ezta estatua dutenen kasuan ere.
Gaur euskararen egoera zein den ikusirik, ezinbestekoa dugu, beste gauza askoren artean, gure hizkuntza nazional bakarra hemen bizitzeko beharrezkoa egin dezakeen tresna: estatua.
Artikulu guztiz gomendagarriak http://www.gureberriak.com/ webgunean azaldutako bi hauek:
http://www.gureberriak.com/2014/10/30/hizkuntza-minorizatua-eta-boterea/
http://gureberriak.com/arrantzan/2013/10/07/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du/