Otegik duela bost urte zer zioen?
2009ko urriaz geroztik preso dago Arnaldo Otegi, eta dirudienez, Espainiako Justiziak ahal beste luzatuko du bere kartzelaldia. Liburu bat argitaratu du ordutik, baina ez dugu bideoz eta patxadaz hitz egiten ikusterik izan. Gainera, gauza asko aldatu dira azken 5 urteotan: Kataluniako prozesua, ETAren behin-betiko su-etena, zenbait armen indargabetzea…
Hori guztiagatik, uste dut interesgarria izan daitekeela preso sartu baino hilabete batzuk lehenago nazioarteko zein bertako hainbat kazetarirekin izan zuen solasaldia berrikustea, bere hitzak denborak eman digun abantaila eta distantziatik neurtzeko. Solasaldia Gararen hamargarren urteurrenekoa da, Donostiako Kursaalean.
Entzun zer dioen negoziaketa prozesuez, indarkeriaz, Europaren garrantziaz…