Otartekorik salduena

0-13http://www.youtube.com/watch?v=5_Yc_GR3IyM

Iaz 1,2 miliardo Jambon beurre otarteko saldu ziren Frantzian. Atera kontuak, Wikipediaren arabera, miliardoak mila milioi esan nahi du. Bada kopurua!

Jendea, hala ere, kexu da prezioaz, izan ere gurin apur bat ogitan igurtzi eta tartean York motako urdaiazpiko xerra bat sartzea, ez da hainbesterakoa. Horregatik jarri dugu otarteko vietnamdarraren adibidea bideoan: lan gehitxoago egiten dute beste batzuek otartekoak egiteko orduan.

Eta gurean? Zein ote da gehien jaten dugun otartekoa? Zein da zukĀ  zeuk gehien eskatzen duzuna? Patata tortila, urdaiazpikoa ala besteren bat?

Bi erantzun zehatz eskatzen dizugu:

1- Gehien atsegin zaizun otartekoa.

2- Tabernetan gehien eskatzen duzuna.

Esaiguzu, otoi, inkesta txiki eta partikular baterako da eta.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.