Óscar Txibiteren gurpil zoroa

Óscar Txibiteren gurpil zoroa – 

ÓSCAR TXIBITEREN GURPIL ZOROA

2024ko ekainaren 18an, Óscar Txibitek (Lurralde Kohesiorako kontseilariak) Arartekoari esan zion onartzen zizkiola honako gomendio hauek, kexa bat zela-eta (Q24/55 espedientea):

– N-121 errepidean, errotulazioa ele bitan jartzea, bai “eremu euskaldunean”, bai “eremu mistoan”.

– Karteletan, “Frantzia” idaztea, “Francia” izenarekin batera.

Hori bai, kontseilariak esan zuen garestia zela gaizki jarritako errotuluak zuzentzea, eta etorkizunean beteko zituela gomendio horiek.

Bada, 2024ko irailean, Belateko tunelak itxi zituen, eta berriz ere hainbat seinale gaztelania hutsean jarri zituen, eta “Francia” soilik erabili.

Horren aurrean, Donamariako herritar batek berriz ere kexa jarri zuen Arartekoan (Q24/987 espedientea). Ba kexa horren aurrean, Óscar Txibite kontseilaria saiatu da berriz ere (aurreko kexetan bezala) juridikoki justifikatzen ez dagoela behartua seinaleak ele bitan jartzera, eta “Francia” bakarrik erabili behar duela. Arartekoak aurreko kexetan jada desmuntatu zizkion argudio horiek, eta ekainaren 18an Óscar Txibitek jada erantzun zuen onartzen zituela Arartekoaren gomendioak, baina berriz ere berdin jokatu du, eta kexaren aurrean berriz ere argudio berberak erabili ditu bereari eusteko. Óscar Txibiteren gurpil zoroa.

Berriz ere PSOE euskaldunoi adarra jotzen.

Óscar Txibiteren gurpil zoroa

Administrazioan Euskaraz Taldea

Zer duzu buruan “Óscar Txibiteren gurpil zoroa”-ri buruz

  • Jone Atzo

    psn-PSOE euskaldunak baztertzen, EHBildu eta GBairen babesarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude