Osasuna ez da jolasa
Osasuna ez da jolasa –
Apirilaren 9an, manifestazioa eginen dugu Iruñeko karriketan 18:30etan Udaletxe plazatik abiatuta.
Bizitza plataformak, Divoc-ek, Madres navarras taldeak, Soberanía y Salud taldeak, Semillas-Auzolanean elkarteak, Sindikato Nafarroak, Grupo de Yerrik eta Despierta Navarra taldeak deitu dute topaketa, isilean. Isilean, gertatutakoa salatzeko isiltasuna adierazgarriagoa delako.
Izan ere, geure buruari galdegiten ari gatzaizkio zer ari den gertatzen, gero eta jende gazteagoa hiltzen ari baita miokarditisak jota, infartuz jota…
Urtarrilean, 8 urteko neskato bat zendu zen Iruñean miokarditisak jota. Joan den astean, 15 urteko neska bat hil zen Iruñean eta 14 urteko mutil bat Urduñan. Cintruenigon hildako bat gaixotasun berriaren ondorioz, “bapatekonisisagatik” . Bat-batean hildako beste pertsona bat ere, auto askotan kalteak eragin dituena.
Zalantzaz beteta gaude, baina egunez egun gero eta handiagoa den zalantza baten izenean etorri gara.
Badakigu estatistikoki horrelako zerbait gertatzea ia ezinezkoa dela. Eta Nafarroako hedabide digital bakarrean baino ez dute albiste hau atera nahi izan eta motz eta iltzekaturik eta geldiarazten gaituen esaldi batekin: “familiek errespetua eskatzen dute”.
Gizarte gisa ere min ematen digu.
Negar egiteko sorbalda eskaintzen ari gara.
Era berean, elkar kontsolatu nahi dugu. Eta elkarrekin indartu poz horri eusteko, beldurraren aurrean horixe baita aukera dezakegun biderik onena.
Komunitatearentzat onena bilatzen ari bagara, ezezaguna zaigunaren aurrean zer gertatzen den aztertu behar dugu.
Orain galderak ari zaizkigu sortzen, eta erantzunak bilatzeko garaia da.
Zer ari da gertatzen, ez bakarrik Euskal Herrian, baita Albaceten, Malagan, Cadizen ere? Miokarditisak edo perikarditisak jota dauden haur eta gazteak, horietako asko hiltzen gainera. Lehen ez zegoen ia inor adin hauetan gaixotasun hauekin. Estatu Batuetan, lehenago inokulatzen hasi zirenek ohartarazi ziguten hori, 20 aldiz gehiago ugaritu baitira gaixotasun horiek. Eta miokarditisa minbizia bezalakoa da: batzuk une berean hiltzen dira, beste % 20 inguru 5 urteko epean, eta gainerako % 80 inguru bizitza osorako kaltetuta gelditzen da.
Familiei dei egiten diegu familiartekoren bati antzeko zerbait gertatzen bazaio, autopsia bat eska dezaten, zergatik izan den jakiteko eta inokulazioagatik gertatu bada, bide judizial bat has dezaten erantzukizunak eskatzeko. Izan ere, gurasoei ez zaie ohartarazi bigarren mailako ondorio horien inguruan.
Dei egiten diegu inokulatuei, gaixotasun kardiobaskular horiek prebenitzeko tratamenduak badirela esateko, baita gorputzaren defentsa immunologikoak hobetzeko tratamenduak badirela ere esateko. Irakurri, ikertu, kontrastatu.
Dei egiten diegu bizilagunen komunitateei, hezkuntza zentroetako arduradunei, enpresei eta abarrei 5G hedatzearen aurrean adi egoteko, mila euro gutxiren truke osasuna arriskuan jar ez dezaten, neurketak egin ditzaten, udalek eta “osasungintzako” agintariek alor horretan dituzten eskumenak alde batera utzi dituztelako.
Bizitza plataformak uhin elektromagnetikoen neurketa bat egiteko prest dago oraingo egoera ezagutzeko. Eta ekimen hori auzoetara, ikastetxeetara… zabaldu nahi genuke.
Eta erakundeak gai honetan engaia daitezen eta telefono konpainiek eta 5Grako prestaturiko sarearekin duten interes gatazka albo batera utz dezaten.
Eta laguntza juridikoa ere eskaintzen diegu txertoek, erradiazioek edo biek eragindako pertsonei.
Lur berri bat amestu eta lortu nahi dugu.
Gure osasuna arriskuan jar dezaketen produktu kimikorik eta uhinik gabea.
Gauza bera gure gorputzerako.
Rudolf Steinerren 1917ko aipu bat ekarriko dugu gogora bukatzeko:
«Korronte elektrikorik ez zegoen garaian, airea eragin elektrikoen menpe ez zegoenean (1917az ari gara) errazagoa zen gizakia izatea.
Horregatik, gaur egun gizaki izateko, beharrezkoa da duela mende bat behar zen gaitasun espirituala baino askoz indartsuagoa garatzea.”
Eskerrik asko zuen arreta eta gogoetagatik.
Bakea, Osasuna eta Poztasuna