Orreaga taldeak hiru hitzaldi antolatu ditu Donostian
Orreaga taldeak hiru hitzaldi antolatu ditu Donostian –
Orreaga taldeak hiru hitzaldi antolatu ditu Donostian, Okendo Kultur Etxean 19:00etan.
Maiatzaren 16an, Goiuri Alberdik emango du “Ekoizpen eredua eta baserrien transmisioa” izenburua duen hitzaldia. Nutrizioan doktorea eta ikertzailea dugu Goiuri.
Hona hemen jorratuko dituen gaietako batzuk:
Nola lortu beharrezkoa dugun elikadura sistema jasangarri bat?
Nola kontsumituko ditugu tokiko produktuak baserritarrik ez badugu?
Ekoizpen mailan erreleboa erronka nabarmena da eta ez zaio behar duen garrantzia ematen.
Maiatzaren 19an, Xabier Monasterio izango dugu hizlari, eta “Ipar euskal Herriko testuak eta testuinguruak” hitzaldia eskainiko digu. Euskalgintzan betidanik aritu zaigu Xabier, eta Euskal Filologiako lehen promoziokoa dugu.
“Muga bat ezarri ziguten eta oraindik ezin izan dugu kendu. Muga horrek euskaldun batzuk Frantziara begira eta Frantziaren menpean bizitzera behartzen ditu, eta beste batzuk, Espainiari begira eta Espainiaren menpean”.
Euskal Herriaren egoera menderatuaz eta zatikatuaz arituko zaigu Xabier; baita horrek esan nahi duenari buruz ere.
Eta Maiatzaren 26an, Eneko Bidegain izango dugu bidelagun. Bere hitzaldia “Urratsez urrats askatasunera” izango da. Eneko, euskal idazle eta kazetaria dugu.
Zer aditz nagusitu zaizkigu azken 30 urteotan? “eskatu”, “salatu” eta bi hitz horien sinonimoak”. Orain arte erabilitako estrategiez arituko zaigu ; baita eman duten eta ematen ari diren emaitzez ere.
“ Iparraldean ez daude abertzale gehiago orain; gertatzen dena da abertzaleak direla abertzaleak ez direnentzako aukera bozkagarri bat”. “Uko egin behar al diogu gure diskurtsoari jendea erakartzeko?”
hiru hitzaldi