Orilleren mundu majikoa
Kostakoak garenok, ordea, makina bat ordu pasa ditugu eurekin jolasean (hezurren bat apurtzeraino iritsi direnak ere ba omen…).
Orillerak ur-izkinean apurtzen diren olatuak dira; bai bai, ia urik ez dagoen puntu horretan euren indar guztia askatzen duten horiek, lokarturik hondartzako lehen lerroan etzanda dauden eguzkizale horiek harrapatzen dituzten olatu jolaskor horiek. Hain dira azkarrak, inor ez dela ohartzen barnean gordetzen duten indarraz eta edertasunaz.
Argazkiak oso onak, eta zure profilekoa paregabea, jaja!