Orgasmoen Itsasoan Umezurtz (Belodromoko Jenialidadeaz)
Orgasmoen Itsasoan Umezurtz (Belodromoko Jenialidadeaz)
Nirekin historia ikasten hasi zirenen gutienez %90ek artearen historia ikasi nahi zuten, karrerako lehen urtean bederen, gutiz gehienak gazte sentiberak baitziren. Nik ere bai, egia aitortu behar badut, baina fite galdu nuen ilusioa: teoria eta estetika eta artea baloratzeko irizpideak espero nituen tokian, artelanen eta haien ezaugarrien zerrenda objektibo bezain aspergarria aurkitu nuen. Irakaslea klasera etortzen zen maleta batean diapositiba anitz zekartzala –bai, garai ilunak ziren, teknologiaren aitzineko haiek–, eta edertasuna erakusten zigun filminaz filmina. Gauza sublimeak ikusten ari ginela jakitun –eta, segur aski, hasiberrien entusiasmoak bulkatuta–, maiz, maisulanak ikusi ahala, plazer estetikoaren hasperenak aditzen ziren ikasgelan: o!, Nefertiti, zer polita; Donatelloren David, a!, izugarria; Van Gogh-en eguzkiloreak, mmm!, ikaragarriak, gainera belarria moztu zuen, oh yeah, baby!
Gehienetan naufrago sentitzen nintzen plazer ttantta haiek guziek osaturiko orgasmo txikien itsaso hartan, klasean orgia bat antolatu izan balute bezala niri abisatu gabe. Segur aski horregatik, bazterkeria horren ondorioz ozpindua nengoelako alegia, hasi nintzen pentsatzen klase haiek espektakulu penagarriak zirela: diapositibetan ikusten genuena zergatik zen artea edo zergatik ez azaldu beharrean, irakasleak merke saltzen zigun aldez aurretik fabrikaturiko sentsazio bat –hau edertasunaren gailurra da, gurtu ezazue!–, eta, jakina, merke saltzen zuenez, gehienek erosi egiten zuten. Edo genuen. Publiko erraza ginen naski. Edo, hobeki erranda, testuinguruak gonbidatzen gintuen publiko erraza izatera.
Joan den astean, berriz ere piztu zitzaidan orgasmo txikien ravean umezurtz izatearen sentsazioa: Donostian, Arnaldo Otegiren mitinean, ebento bat ikusteko aukera izan baikenuen – izan baitzuten hara joan zirenek, eta gero gainerako guziek Internet bidez: bai, garai ilunak dira, teknologia etorri ondorengoak–. Larunbatean, Donostian, “Bildu y la teoria del mar” artikulu gogoangarriaren eta “Euskal Herria superpotentzia emozionala da” txio betierekoaren egilearen eskutik, Jon Maiaren eskutik alegia, Belodromoko jenialidadea ailegatu zitzaigun. Handik eta hemendik harturiko poema eta kanten lerroekin –corta y pega deitu zion atzo Aritz Galarragak, nik baino laburrago eta aise egokiago– zer edo zer egin zuen Maiak: deitu summa poetiko-politikoa, deitu itsasoaren teoriaren adibide praktikoa: hari esker jakin dugu iraganeko eta orainaldiko gure poesiaren tanta guziek Maiaren irudimenaren ozeanoa zutela helburu eta xede historikoa.
Nolanahi den ere, ezin ukatu Maiaren teknika emankorra dela; izan ere, berdin erabiltzen ahalko genuke haren –zein izan liteke hitza– performancea aurkezteko –behin batean Donostian, belodromoa zan, hantxe ikusi nuen, Jon Maia oholtzan–, edo, falta izan ziren erreferentzia batzuk sartuz, hura, erran nahi baita performance hura, osatzeko eta borobiltzeko –maite zaitugu, Arnaldo, maite maite zaitugu, pila pila patata tortilla, eta zuretzat poesia lapurtuko nuke gauero, baina bitartean heldu eskutik eta goazen Bilbaotik New Yorkera eta buelta Bilbaora–. Eta jendea, bi ordu luze iraun zuen ekitaldi batean erretzera ateratzeko aprobetxatu beharrean, hantxe gelditu eta hunkitu egin zen. Bai belodromoan berean, bai gero sareen sarean; bat-batean, Twitter, nire gaztaroko ikasgela bezala, plazer estetikoaren orgasmo txikiz bete zen: maisulana, ikaragarria, hunkigarria, earra! Literatura erotikoa irakurtzen omen den bezala, imajinatzen dut txio horiek guziak ere ezkerreko eskuarekin idatziak direla, idatzi behar direla –eskuineko ukabilarekin bularrean, bai, hain zuzen ere bihotza dagoen tokian, bi aldiz jotzen dugun bitartean–.
Ez litzateke bidezkoa, halere, Jon Maiak egin zuenari bere meritua ez aitortzea, meritua baita, eta meritu handia, mitin politiko bat zazpi-zortzi minutuz Got Talent programa bihurtu izana –espektakuluaren arrakasta beharbada hutsune bat ari da erakusten ETBren programazioan: nik hor uzten dut ideia, dagokionak har dezala–. Horrelako saioetan maiz hiru lagunek osatzen dute epaimahaia, eta Maiaren jenialidadea gertatu bitartean behin baino gehiagotan Rufi Etxeberria, Arnaldo Otegi eta Hasier Arraiz fokatzeak areagotu egiten zuen talentu bila ibiltzen diren programa horietarik batean egotearen sentsazioa; komentarioak izan genituen falta, baina imajinatzen ahal ditugu: “zoragarri, etorkizun oparoa opa dizut”, Otegik, ulerkor; “bai, iturgintzan izanen da”, Etxeberriak, Mejideren paperean sartuta; “ez zaizu sobera ongi atera, baina whatsappen bidez promes egin didate hurrengoan hobeki eginen duzula”, Arraizek.
La Sexta kateko El club de la comedia saioan, Ernesto Sevillak beti berdin hasten du bere monologoa: “Kaixo, Ernesto Sevilla naiz eta orain irri eginen dugu tripak bota artio”; haren aurpegia ikusita, ordea, zaila da pentsatzea haren ahotik deus irri-emangarririk atera daitekeenik, eta kontraste horrek, distantzia horrek –dei diezaiogun ironia– irri eginarazten digu. Jon Maia oholtzara atera eta, inolako distantziarik gabe, zera erran zigun –tira, mintzatzeko manera bat da–: orain edertasunaren gailurrera eraman behar zaituztet, eta hunkitu eginen zarete. Mendi gehienetan ez da deus izaten, baina bistan da edertasun sublimearen tontorrean kitsch taberna paratu dutela: nonbait, ilunabar ederrak erakusten zituzten postal guziak erosi zituen Jon Maiak, bere emozio aurrefabrikatuak eskaintzera etorri baino lehen.
Bai, Jon Maiarena oraindik zehazki zertara heldu zen edo zertarako balio duen ez dakidan ikuskizun nartzisistiko masturbatorioa –barkatu, baina Galfarsororen estiloa kutsakorra da– izan zen, betiere nire uste, ejem, apalean; baina, halere, seguru naiz belodromoan izan banintz, nik ere malkoren bat botako nuela, zer uste duzue, bada. Umberto Ecok erraten zuen gezurretan ari direla Love Story ikusiz negarrik egin ez zutela erraten dutenak, Love Story-n mekanismo guziak negar eginarazteko baitaude pentsatuak. Beraz, belodromoan izan banintz, Jon Maiak bere filmina guziekin euskal edertasun sublimearen itsasoa osatuz barne-barneraino hunkitzeko manatzen zigun bitartean, naski nik ere negar-malkotan akituko nuen. Zergatik ote, hunkitua nengoelako edo desesperatua nengoelako, hori, jakina, bertze kontu bat da.
[Euskadi Irratiko gaurko solasaldia testu honetan zegoen oinarritua]
Aupa Santi!!
Nik antzeko gauza bat sentitu nuen Maiaren bideo ikusi ostean (hainbestez goratua sozialak omen diren sareetan).
Lehena, abesti eta olerki horiek guztiek, garai baterako balioa izan duen imaginario kolektibo bat osatzen lagundu dute, ni neu ere osatu nauena parte batean, ezin ukatu. Alta, egun, imaginario hori indarrean dagoenaren zalantza ez dut ikusi inon. Ariketa intelektual mardula Maiarena, bai, baina harilkatu zituen hitzok gordetzen duten imaginarioa, jada, ni ez nau horrenbeste unkitzen.
Beharrezkoa agian, unkitzeko, batzeko eta animoak esnatzeko prestatutako ekimen batean. Lortu zuen Jonek, maila handiz gainera.
Hor dago koxka ene uste apalean. Ariketa, izan zena izanda ere, konmozionatzea lortu zuen. Ekintza komunikatiboa izan zen. Hitzen segida, tonoa, fondoko musika… Hori zuen xede.
Eta buruan bueltak eman eta gero; aldekotasun eta gorazarreak errezeloz irakurri eta entzun eta gero; ni neu zergatik ez ninduen horren muturreraino emozionatu hausnartu eta gero; zera pentsatu dut zure artikuloa irakurtzean:
Agian, maiz, “interkomunikatua” dagoen jendarte berrian, non denok iritzi dugun, politak zein itsusiak diren gauzetaz. Non kolektibotasunean bizitako unkiduraz busti gaitezkeen segundu batez eta pentsatu gabe eramaten utzi, ez gara ohartzean giza taldea(k) osatzen ditugula. Gizakiok emozioek mugitzen gaituztela.
Sukaldatutako emozio eragitea izan zen agian Maiarena. Eta zergatik ez? Non geratzen da bestela “el factor humano”? Zer litzateke gutaz, emozionatuko ez bagina. Dena “logiaz” jantziko bagenu, ezertan inbolukratu gabe?
Ez nitzen aise emozionatu Maiarekin. Egin zutenek disfruta dezatela ordea.
Segituko dugu honetaz, eta besteetaz, Iruñeko karriketan. Besarkada Leoné.
Niri gauza bera gertatzen zait pelikula batek oso kritika onak dituen gehienetan, azkenean, oso ona izan arren, ez zaidala hainbesterako denik iruditzen. Halakoetan hobe izaten da aurrejuzkurik gabe, ustekabean deskubritutako harribitxiez gozatzea.
Gaurko berripaper batean agertzen dena ez da atzean gelditzen;
¨Logroñon, Elgoibarren eta Belodromoan pilatutako energia emozionala elektrizitate bihurtzen asmatuko bagernu, energia nuklearra betiko alboratuko litzateke¨.
Zutabea irakurtzen ez naiz ausartu.
Ai, ai, ai… zer gaiztoak zareten zuen artean artisten gremioetakoek… 😉
Orain ikusi-entzun dut, eta orgasmorik ez, baina begiak busti eta bihotza hunkitu didaten hainbat sentimendu eragin dizkit Maiaren “performance” edo dena delako lan ederrak.
Ez dut irakurri Aritz Galarragaren artikulua. Baina “corta y pega” deitu badio Jon Maiaren lanari, bietako bat, edo enbidiak jan du bizi bizirik, edota malotearena egin nahi izan du. Superpotentzia emozionalarena parida bat iruditu zitzaidan bezala, joan den zapatukoa nik eszenario baten entzun dedan gauzarik zirraragarriena izan zen. Maila horretara iristeko Maia izan behar zara, mutilak!
Edo zure maila oso behean egotea.
Edo zuk ezker abertzaleari diozun gorrotoa oso goian egotea.
Eta zergatik izan behar diot nik gorroto ezker abertzaleari, neure burua inon kokatzekotan, ezker abertzalean kokatu behar bada. Ezker abertzalea dozenaka mila pertsonek osatzen dute/dugu: esaten badidazu denek pentsatzen duzuela berdin, denei gustatzen zaizkizuela kontu berberak hertsiki, abixatu, orduan bai, orduan kanpora joango bainaiz.
Ez daukat ezer abixatu beharrik: ez zait bost inporta joaten bazara edo etortzen bazara. Jon Maia joateak bai, horrek kezkatuko ninduke, izugarrizko artista iruditzen zaidalako eta plazera ematen duelako, bai bertsotan eta bai belodromokoa bezalako formatoetan.
Horretan (edo horren erdian) ados egon gaitezke: bertso-sorta ederrak egin eta egiten ditu Maiak (eta seguru nago zeuk baino gehiago dakizkidala buruz), eta bertso-munduaz kanpoko bestelako proiektuak ere, dokumental-itxuran. Belodromoan egindakoaz… momentuan hunkigarri izan zitekeen, baina ez zait iruditzen “Historiaren tabernan” hura baino harago joan denik. Hurrengo galdera izango litzateke zenbat jendek dakien/dakigun, adibidez, nor izan zen Matalaz, beti bezala, herri honetan hitz ponposo eta beti orijinal izan behar izate horren atzean dagoen azalkeria behingoagatik gainditzeko.
Aizu, Iñaki, orain nire bertso ezagutzaren maila ere neurtzen hasi behar al zara? Konplejoren bat daukazu edo zer? Belodromokoa «momentuan hunkigarri izan zitekeen» diozu. Dedio, kostatzen zaizu onartzea han geunden guztiontzat -zu kenduta, jakina- hunkigarri IZAN ZELA. Besterik esaten ez naiz ari hasieratik, hunkigarria izan zela, oso ondo idatzia, oso ondo irakurria eta oso ondo lagundua musikaz. Hortik aurrerako konsiderazio guztiak, ba bale, bakoitzak berea egingo du, baina Maiaren emanaldia kristorena izan zela diot nik, eta azkeneko aldiz.
Matalaz. Jende askok edo gutxik ezagutzen du kuestioa aparte utzita, hori ez baita Maiaren problema, ez didazu diskutiko testuan ezin hobeto enkajatuta zegoela, ezta? Zer egin behar du bestela, Errealeko eta Athleticeko futbolistak aipatu, oso ezagunak direlako? Euskaldun orok jakin behar luke zein zen Matalaz, zer egin zuen eta zergatik hil zuten. Eta uste dut Maiaren emanaldiak horretan ere lagunduko duela. Horregatik ere, eskerrak!
Maiak Belodromoan egin zuena izango da seguru asko nik ikusi dudan gauza ederrenetakoa. Ez du zer ikusirik Gure Esku dagok Anoetan antolatu zuen ikuskizunarekin, esaterako. Han, munduko pailazo txar guztiek batera kanatatu zuten oe, oe, oe, saltxitxa eta puré, himno bat izango balitz bezala, besteak beste. Auzolotsa. ikaragarria. Maiarenak, ordea, gutako askoren historia biltzen du, gogorarazten du eta aldarrikatzen du. Horregatik ez dut konprenitzen Leoné zergatik mintzatzen den horrela, eta nartzizismo eta masturabzioaz ari delarik ez ote da izanen onanismoa dela Leoneren beraren praktika ohikoena idazten duen baloitzean? Ez dago beste modu batera ulertzerik
A ze gaiztoa zaren, Santi! Kir, kir, kir…
Maiaren copypastearekin begiak malkotan izateraino emozionatu zen batek erraiten dizu. Ahulak eta melengak gara, Santi, zer eginen diogu ba!
Ni ez nintzan bertan izan eta gerora ikusi nuen telefono batetik. Asko gustatu zitzaidan, Neregan “mantxurriano” eta parekoen aipamenaren ondotik txaloak entzun nituenean jo zuen goia. Baina aitor bekit banderolen desfileak (Maiaren hitzekin simultaneoki egin zena oker ez banago) Uff.. garaiz kanpoko egin zitzaidan. Hala ere, zorionak Jon Maiari. Maisulana.
Eta oin nerbixu danak apurtuta jauskat
Bertso eta trikitixa ikasi in biot, ala?
Hainbeste ahalegindu behar naiz euskalduna izateko?
Hizkuntzak asko dira mundu zabalean
Bat behintzat gorde dezagun modu apalean
Amak erakutsia bere magalean,
Amak erakutsia bere magalean
Habla en cristiano, habla español
Cashero, aldeano
Euskalduna naiz baina ez nago harro
Euskalduna naiz eta kitto
Euskararen erabilera, %13
Euskararik gabeko Euskadi
baina zer da hori
gau eta egun etengabean
euskeraz bizi
SOMOS el periódico de Euskal Herria
Euskara bihotzean
Erdara paperean
Léeme en cristiano esaten digute
Euskal Herrian gaude eta zer uste dute!
Zer egingo degu: alkar jo, alkar hil? Egin dugu jada!
Dirty old town esaten zitenek
arrazoia ziten
Herri puta hau ustelduta zegok
aspalditik motel!
Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko
meza latinez ere abesten dute, beraz latina bizirik dago
Nire euskaltasuna bekatua da
baina ez du mea culparik
Ni ez nazu ibiltzen
kantuz dirua biltzen
komediante moduan
debalde gauzak esaten ditut
gogua dedan orduan
(Eta bai, koldar hutsa naiz)
Nire herrian kanpotarrak etorri zirenean herriko jaietako musika eta dantzak boikoteatu eta erditik kendu zituzten , horretarako irabazi zuten guda eta horretarako ekarri zituen Francok kolono moduan. Gaur hoietako batzuen seme alabak integratu dira eta euskera hitzegiten dute, gutxiengoa dira (eta egin zezaketen gutxiena zen, halere eskertzen diet).
Baina gaurko gure herriaren egoera Francoren estrategia kolonizatzailearen emaitza da, ondo bete zituen helburuak, baita geroago PSOEk eta gaur ere.
Beraz, ezin ditugu etsai bezela eduki, eta española imposatu nahi dutenak gure hizkuntza desagertarazten gehiengoa dira. Gutxi batzuek integratu dira, eskerrik asko,
bano hortik praktikoki omenaldiak egin behar izatera, ZE KOÑO ZOR DIEGU KANPOTARREI. JON MAIA????
Lehen bere arbasoak, historia ta oinordekoak nork ziren argi zituen herri bat genuen, orain JON MAIA bezelako jendea, euskeraz egiten du bai bano…………bere historia ez dago hemen ainbeste aldiz gogorarazten duen bezela.
Bertsolariak asko daude, Jon Maia familia kanpotarra izateagatik dago dagoen lekuan, mezu bat bidaltzeko bozkariei, Bernardo Atxaga bezela, idazleak asko daude hemen, bano, Madrilen faborito Atxaga omen.
Ezker abertzaleari mezua, etorkin gehien euskeran eta gure kulturan integratu zirenean ez zen prezisamente mestizaia eta aniztasuna goraipatzen zirenean. Gure herria eta kultura prestigiatzen zirenean baizik.
Gaur daukagun mezua atzera pausu bat eta autolikidazioa da. Euskera irakatsi eta erabaili, historia, euskeraren garrantzia (Europan eta munduan badirudi guk bano garrantzi gehio ematen diogula) erakutsi ordez, gu omen gara gure ezten kultura ta hizkuntzan integratu behar garenak.
Jon Maia dagoen lekuan dago, zati batean, familia kanpotarra izanda hemen errotzen jakin duelako, eta ziur asko zuk izan ez dituzun hainbat erraztasun izan gabe, zuk baino euskara txukunagoan aritzen delako.
Atxaga dela eta, parean: Madrilen “faborito” izan aurretik (eta nik dakidala Katalunian gehiago saltzen du Madrilen baino) ere bazen idazle.
Jon Maiaren familiaren historia ezagutuko bazenu, ez zenuke holako astakeriarik botako berataz… «orain JON MAIA bezelako jendea, euskeraz egiten du bai bano». Ze ezjakintasuna…
jonek esana: « Jon Maia familia kanpotarra izateagatik dago dagoen lekuan». Askoz parida handiagorik botatzea zaila duk, motel.
Sentimenduak kritikatzea ere… duten indarrarekin.
Benetan harritzen nautela batzuen kritikak ta zergatik Bilduri bozka erretiratu diote irakurtzen dudanean.
Otegik errandako gauz bat baino gehiago ez dut atsegin, ta? Horregatik bozka ez diot emango daudenen artean hoberenak diranaean alde askorekin?
Zergatik Bilduk galdu ditu hainbeste bozka?
1- Jendea masokista da, kalean protestatzea atsegin dutelako, zapalduak izatea atsegin dutelako, polizien jipoiak atsegin dutelako?
2- Jende andana modagatik bozkatzen duelako jakin gabe benetan zer bozkatzen duten.
3- Bakarrik alde gaudelako esfortsua egin behar ez bada, protestarako bai, baina adibidez ustezko ekologista askorentzako, zaborra banandu behar bada egunero, nahiago dute errautskailua nahiz ta hoien aurka daudela erran.
Jarri Jaularitza edo Gipuzkoa, Bizkaiako… aldundiak
Euskararen arloan EAJk 35 urteetan egin ez dituenak egin ditu, ta zenbat euskaltzale bozka erretiratu diote edozein aitzaki dela medio?
Orain euskal kontseiluetan erdaldun elebakarrak jartzen dituztenak ezartzeko? Euskara eskakizun mordo ken dezaten egiten ari duten modun?
Ekonomian: Bilakaera hoberena izan duena Bilduren Gipuzkoa iza zan, bai hazkundean, bai soldatetan, bai txirotasunaren aurka….
Zertarako? Txarrekien kudeatu dutenak jartzeko, oso ona, txapeldunen artean txapeldunenak gara.
Errepideetan tarifa laua ezarri ta gero 15 mila petsona justiziazkoa zen zerbaitetan benefiziatu dira, ba askok mila euro aurrezten dutela lanera joaterakoan, bozka kendu diote edozein aitzaki dela medio.
Fiskalitatean: Bilakaera hoberena ta alde haundiarekin Gipuzkoak izan zun berriro, zerga aurreikuspenak hobekien egin zituztenak, udalei diru gehiago eman ziotenak, ta zerga bilketa gehien hazi zan lurraldean, batik bat gehiago zutenei kobratuz.
Iruzur fiskalean, Bizkaia 600 milioi gutxi gora behera 1,2 milioi biztanle izanik, Gipuzkoak aldiz, 500 milioi 600 mila biztanle izanik. Historian inoiz baino gehiago dena kontra izanda.
Ta nundik? asko aberatsenetatik, beste euskal lurraldeak aldiz jende arruntatik.
Babes soziala: Haunditu egin zuten besteak murrizten zuten bitartean, adibidetxo bat, zaharren etxe laguntzetan, Gipuzkoan (Espainiar estatu osoa hartuz) laguntz hoien %80a banatu dira. 600 mila pertsona dituen lurraldeak zahar laguntza hoietan, 47 milioi pertsona bizitzen diren eremuan baino 4 aldiz laguntza gehio.
Zor publikoan: Gutxien zorpetu zirenak, udaletan zorrak gehien murriztu zutenak zerbitzuak murriztu gabe Bildukoak egin zuten, baina kontrakoa egin dutenei eman diegu bozka edo Bilduri erretiratu.
Lagileen defentsan? Duten boterearekin hor dezute zaharren egoitzetan egindakoak…Zertzelada bat aipatzeagatik.
Ekologian:Birziklatzen danaren errefusaren %a denbora gutxian,azkeneko 2o urteetan baino gehiago hazi da, bere plana gainera besteena baino lan askoz gehiago sortzen zuen ta merkeagoa zan.
Bilduen gipuzkoak 35 mila tona errefus sortu zitun, hau da zaborra banatuta botatzeagatik, birziklatzea ezinezkoa dana.
Ta bizkaiak? ba biztanleriaren bikoitza izanik, 3 mila tona errefus sortu zuten besterik ez, bestea dena nahastuta erre zutelako.
Hori erran nahi du, gipuzkoa osoa hartuta, biztanle bakoitzako Bizkaiak baino 10 aldiz gehiago birziklatu dula, atez atekoa dutenak kontuan hartuz, 20 aldiz gehiago.
Orain diote errautskailu txiki bat eraikiko dutela.hori zuzenean zaborra erretzeko kostuak %300a igotzen duenean.
Ez garela babuak? Bai ta babu haundiak.
Azkenean hobekien egin dutenak saritu ordez, edozein aitzaki dela medio bozka erretiratu diote askok, ta hori egiterakoan lehen galtzaileak beraiek izan dira, ze programa betetzeagatik bozka erretiratzen badiozu, edo ez zenekin zer bozkatzen zenun ta babua zara, edo bazenekin ta bozka eman zenien nahiz kontra egon, beraz babua zara.
Kritikak? Nahi dituzuenak, baina boterea lagatzea lagatzeagatik? Burutik joata gaude? Gure buruaz beste egin nahi dugu?
Ta jada mezu arrazistak irakurtzea ta sinistu behar izatea ezker abertzaleen bozkatzaileak zirela… Noiz izan da ezker abertzalea arrazista? Xenofoboa?
Hori bai, arrazismoa ta xenofobia hori Espainiarrei ez die eragiten, zergatik?
Ba hori masokistak direla askok, ustez nahiago omen dute kalera ateratzea ez dutena eskatzeko, nahi duten hori lortzen saiatzen direnak bozkatzea baino.
Bilduren Donostian funtzionarioekin inoiz baino gehiago egin ahal izan dut euskaraz, euskaltzalea naizen heinean, nolatan erretiratuko diot bozka?
Gutxiago best arloetan ere errandakoa betetzen saiatu diranean?
Euskal kontseiluan denak euskaraz jakitearen beharra ezarri zun, orain EAJk kendu du.
Euskara eskakizuna ezarri zioten postu andanei, orain EAJk kendu ditu askok.
Nolatan 20 urte pasa behar izatea autobus geltoki bat egiteko, egiten dutenean opozizioak leku txarrenean egitera behartzea ta opozizioa indartuta ateratzea?
Nolatan 4 urteetan EAJk ta PSEk urumean 30 urteetan egin ez zutena egin zutela Bldukoek ta bozkatxo batzuk irabaztea besterik ez zuten lortu (Donostian bozkaz igo zan leku bakarrenetarikoa izan zan).
Uholdeen aurkako neurri ororekin berdin.
Egin dutena kontuan hartuta Bilduk askoz bozka gehiago lortu beharko zituen, baina jendea masokista danez… Nahiago du lapurrenak, ankerrenak, txirotasunera eraman nahi gaituztenak bozkatu, kontrakoa (nahiz ta ez lortu) egiten saitzen direnak bozkatu ordez.
Ta uler dezaket bozka eman ez dietenei, baina bozka eman diozutenei? Programa betetzen saiatu ziranean? Ez du zentzurik.
Kalera kalera, protesta egitera baina ahal dugunean egoera irauli nahi dutenei oztopoak, gu berriro kalera atera behar izateko? Kexatu ahal izateko?
Maiarekin hasi iruzkina ta Maiarena ezabatu dut nahi gabe.
Hemen jaioa, euskalduna, erabiltzen du ta euskararen aldekoa.
Hori baino euskaldunagorik? Bitartean badirudi hemen 5 mende daramatenak, gazteleradun Elebakarrak diranak, direla benetako euskaldunak.
Ba ez, arbasoak gauza bat dira ta semeak beste bat. Beraien erruz edo erru gabe.
Hori ere kritikatu behar da? Jon maia bezalako gehiago ta euskaldun adn gazteleradun gutxiago.