ON musika taldeak disko berria argitaratzeko crowdfundinga

ON musika taldeak disko berria argitaratzeko crowdfundinga

ON musika taldeak, karena.eu euskarazko crowdfunding plataforma erabiliz bere bigarren diskoa kaleratzeko finantziaketa lortzeko kanpaina hasi berri du. Hona hemen diskoaren berri:

www.onmusika.com

Duela pare bat urte ON taldea sortu nuen, nire amorruak, kezkak, ezinegonak, eta barruan bizirik ditudan mamuak askatzeko eta zuekin konpartitzeko asmoz. Urte horien bueltan, Euskal Herriko ehunka txokotan aritu eta rockeatu eta gero, Ekhi Vegas, Ekaitz Vegas eta hiruok ONen bigarren lana grabatu dugu eta autoekoizpenaren bitartez argitaratuko dugu, udazken honetan.  Inoiz baino ilusio handiagoarekin eta indartsu gatoz. 11 kantaz osatutako lan borobila.

Gure diskoa argitaratzen laguntzen badiguzu, gure esker ona erakutsiz oparitxo bat bidaliko dizugu.

Hauek dira gure eskaintzak:

  • 5 euroren trukean: diskoa era digitalean bidaliko dizugu urrian zehar.
  • 10 euroren trukean: diskoa era digitalean jasoko duzu urrian zehar + disko fisikoa eta kamiseta bat opari, posta arruntaz.

Lagun gaitzazu, eta izan gure bidelagun!

Egin ONkide!!!!

IRAILAREN 3TIK URRIAREN 11 ARTE GURE BIDELAGUN EGITEKO EPEA ZABALIK HONAKO ESTEKAN:

KARENA

ON musika taldeak disko berria argitaratzeko crowdfundinga

21 pentsamendu “ON musika taldeak disko berria argitaratzeko crowdfundinga”-ri buruz

  • Zergatik ez dute egiten edozein talde hasiberri bezala beren musika doan eskeini? Nahikoa famatuak diren arte eta diskografika batek argitaratzen dien arte? Ez duzue uste kalitate exigentzia prozesu minimo hau gainditu behar duzuenik? Gaur egun euskaraz abesten duen edozein taldek diskak argitaratzeko dituen erraztasunekin ez duzue kalitate minimoa erakutsi argitarapena merezi izateko.
    .
    Euskaraz kantatzeagatik dirua oparitu behar dizuegu?

    • Danari erantzungotzut. Ezjakintasunak zenbat kalte egiten duen.
      1- Inork ez zaitu behartzen diru laguntza egitera, haiek eskaintza bat egiten dute, zuk onartu edo ez, zure arazoa da, zu ez zabiz ezebez oparitzen. Gainera proposatzen duzunaren arabera, talde “handiek” egiten dutena ondo dago, diska berria 16 edo 20 eurotan saltzea edota sarrerak balio bera izateak ondo deritzozu, berdin zait talde euskalduna edo kanpotarra dan. Ez du zentzurik esaten duzuna. Musika doan nahi baduzu, jun haien kontzertuetara, ez da kobratzen sarrerarik, eta nahi izanez gero beraien lehenengo diska oparitzen dizute, eskutan. Gainera esaten duzun gutxieneko kalitate exigentzi prozesu hori, zikiña da faltsua da, disketxeek nahi duten musika eta jarraipenak egin ezkero, kontratua lortuko duzu, baina haiek esaten duten musika eginez, ez zu konposatu eta sentitzen duzunarengatik. Honez gain, ba ahal dakizu disketxea taldearen zenbateko diru portzentaia irabazten duen? Besteen lanaregantik bizitzea, hori judutarra izatea da. Segi pentsaera horrekin, eta “kutre” izaten jarraituko dugu.
      2- Plutokratak? Zabaldu behingoz hiztegia, hautsez gain duzun liburu hori, eta begiratu ze esaten duen.
      3- Diozunez beraz, ezin da neskarik eduki musika taldean, ospea lortzen badute edo onak badira “pribilegio” hoiei esker da, ez beraien musika, lan, gura edo hitzengatik. On taldea neska bat eta bi mutilek osaten dute, bi mutil hauek txarrak dira edo emakume bat abesten duelako daude talde hortan? Ze errespetu falta klase da hau? Zein zara zu 2 pertsona hoiei mesprezu egiteko? Eta beste talde batzuetan egon daitezkeen kasu berdinetan?
      4- Ez dut panfleto-mitin-diskurtsorik behar, hortarako Xabier Arzallus en bideo bat ikusiko nuke, horrek badaki zertaz hitzegiten duen, ez zu bezalako sasi esatari koldar bat bezala.
      5- Idatzi dut idatzi beharrekoa, erantzun nahi duzuna, ez dizut kontuan hartuko, neretzat, hutsaren hurrengoa bait zara.

      • Aupa Tech. Ez haserretu, ez du merezi. Iruzkina egin duen morroiak horixe nahi du, zu ozpintzea. Emakumeekin obseniatuta dagoen pertsona da, eta bere frustazioak hemen eta beste komunikabide batzuetan zabaltzen saiatzen da. Ez zaizkio zure arrazoiak interesatzen, mundu guztia bere burutaziotaz aritzea nahi du, bere egoa elikatzeko, besterik ez. Ez du merezi zuk 20 minutu ematea erantzun koherente batekin, berak zuk baino denbora gehiago omen du eta ez du elkarrizketa eraikitzailea egin nahi. Trolleatu nahi du, besterik ez, eta Trollak hiltzeko mudu bakarra dago: ez elikatu. Esaten duena esaten duela ez erantzun berari, beraien ozpina zabaldu ezinik geratzen direnean beren pozoinean hiltzen dira. Badakit zaila dela bere txoriburukeriak ez erantzutea, baina oso eraginkorra da. Nik proba egin dut, autoa gidatzen noanean, zerbait gaizki egiten duzunean eta ondoko gidaria “putasemeka” hasten bazaizu, zuk berdin erantzun beharrean, irribarre atsegin batez erantzuten baduzu, emaitza ikusgarria izaten da: bera are gehiago haserretzen da (ozpinduta joaten da 10 minutuz) eta zuk, lasai-lasai, 30 segundotan kontua ahaztu duzu. Egin proba!

        • Peru Dulantz 2014-09-08 12:22

          Bai. Orain dela gutxi arte, euskarazko hedabideetan denak ginen jatorrak eta “guayak”. Orain era horretako troll xelebreak ere baditugu, ideia faszista-matxista-arrazistak plazaratzen… Tira, euskararen normalizazio-prozesuan aurrera goazen seinaletzat hartu beharko dugu. Eta oso ideia ona iruditzen zait: ez elikatu, ez erantzun (eta ez irakurri, barre egiteko gogorik ez baduzu, behintzat).

      • Andrebes da Tech! Orain esaidazu, barrerik egin gabe, Zuloak bezalako taldeak beren kalitateagatik diruz Naiz eta Garak promozionatu dituela. Arraroa, horren talde kaxkarrak publizitate horren indartsua edukitzea, gainera porrot ikaragarria izanez. Ah, bai, Tania de Sousa, Mugurza… bale. Ez da horrenbeste gorroto duzun plutokrazia kasu bat.
        .
        Beraz zuk ere musika diru truke (“judua”?). Ongi, zure eskubidean zaude, Gero ez kexurik izan disketxeekiko.
        .
        “Ez dut panfleto-mitin-diskurtsorik behar, hortarako Xabier Arzallus en bideo bat ikusiko nuke, horrek badaki zertaz hitzegiten duen, ez zu bezalako sasi esatari koldar bat bezala.” karkarkarkar leloa zara gero. Xabier Arzallus? Ikusten nola monokultiboa duzuen buruan? Beraz zurekin ez banago ados PNVkoa naiz. Lasai, berdin dio.
        .
        Dena dela, “esatari koldar” horrekin muga gainditu duzu, kakajale. Bizitza osoa euskal kulturari dedikatu dion norbait dago nire ezizenaren atzean. Norbait arrazoirik gabe esatari eta koldar deitzea difamazio oso larria da, argumenturik ez baina gorrotoa bai duzula ikusten da. Esatari? Ene bada. Berdin dio.
        .
        Behin gehiago, euskal antiseminismoa: judutarra iraintzat duzu, kapitalistatzat. Ba zu komunista mekabendio!
        .
        Darta, ez dut Tech delako hau ezagutzen ere. Nola nahiko nuke, eta zergatik, hau ozpindu? Berriz ere berdina: ez badago nirekin ados, eta ez bada PNVkoa, Troll bat da!

  • Edo agian uste duzue, Zuloak edo Tania de Sousak bezela, emakume abeslari bat edukitzeagatik pribilegio desberdinak merezi dituzuela. Jendea burutik jota dago.

  • Garak eta Naizek zinez lagunduko dizue famatuak izaten musutruk, Fermin Muguruzaren lagun egiten bazerate noski! Eta emakumerik baduzute taldean. Eta zuek nahikoa plutokratak bazerate.

  • ZuZeuko editoreei:benetan uste duzue trollei nahi dutena esaten utzi behat zaiela??? Zinez uste dut zuen artean hitz egin eta, nahi baduzue, irakurleekin konpartitu behar duzuela. Nik ez ditut trollak elikatuko, beste irakurleek zer uste duzue? Dena da onargarria horizontaltasuna eta adierazpen askatasunaren izenean?

    • Barkatu, agian batzuek ez dakizuen zer den Troll bat, hona hemen Zuzeun bikain deskribatuz Pello Zaratek eginiko artikulua
      https://zuzeu.eus/2013/01/08/trollak-identifikatzeko-eta-ezabatzeko-aintzat-hartu-beharrekoak/

      • Nor zara zu niri troll deitzeko? Nor zara zu ni zentsuratua izatea eskatzeko?
        .
        Baina edozerren gaientik… Zergatik erasotu behar nauzu pertsonalki nire iruzkinetakoaren aurka argudiatu ordez? Baliteke zuk ez izatea argudiorako ahalmenik! Esan mesedez, aurreko iruzkinetan non nagoen oker.
        .
        Hori da gaur egungo euskaldunon krimena: horren zatiturik dago gure nazioa non pentsatzen duzuen zenbaitzuok, guztian ados egon behar garela!! BA EZ! Nik euskal dogmatismo, garunen greba (c), ideologia bakar eta monoteismoari desafio egiten diot.
        .
        Konturatzen zerate zein kutrea den gure nazioa? Euskaldunok ez gara gutxi (Beste herri europearren antzeko populazioa dugu), arazoa da euskaldunok ez dugula inolako ideia berririk! Ezta izpiritu indartsurik! Populazio beretsuko herriekin konparaturik botere, sorkuntza eta esangura historikoan, hutsaren hurrengoa gara! Baina euskaldun gehienok horren koldarrak gara beldurra dugula gure porrota beste herriekin alderatzea.

    • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2014-09-08 12:57

      Darta: ni ez naiz “Gooby” edo “HiltzenHil”. Ez dakit haiek pertsona bera izango diren edo ez, baina badaezpada nik ez dut akusaziorik egingo informazio gabe.
      Ni haien ideia batzuekin ez nator bat, baina beste askorekin bai. Saiatzen naiz, objektiboki eta independenteki pentsatzen eta argudiatzen. Ez ideologia bati eutsiz bakar-bakarrik, baizik eta gaitasun kritikoa izaten (baita nire buruarekin ere).
      .
      https://zuzeu.eus/2014/08/31/gipuzkoako-yihadista/
      Aurreko artikuluko iruzkinetan esan nizun bezala, zuk ZENTSURA aplikatu nahi duzu argudiatzeko GAITASUNIK EZ DAUKAZULAKO.
      Ideien borroka dialektiko honetan bere ideiak defendatzen ez dakienak amore ematen du; besteak isilarazi nahi ditu eta erantzuten ez da ausartzen; bere gabezien isla da hori.

  • Badakizue, hemen NWO doktrina bereganatu duen abertzaletasun “ofiziala”ren ideiekin bat egiten ez dugun abertzaleak Troll, arrazista, xenofobo, matxista, homofobo, filonazi, faxista etabar etabar. gara. Azken aldi honetan eduki ditudan eztabaidatan soilik SUGAR zuzeukidea izan da argudioen bitartez erantzun duen bakarra. Gainontzekoak arlote hutsak, neokristau diruditen ezkertiarrengan ohikoa den prepotentzia moralaz babesturik, baina sakonean urteetan zehar sinistu dituzten mantra eurokomunistak apurtuko zaizkien beldur, deskalifikazioak eta betiko tontakeriak errepikatzen eta errepikatzen guk aldiz probak, datuak, erreferentziak eta argudio serioak erabiltzen ditugularik.

    • Amonamantangorri 2014-09-09 02:59

      Ostia, bai ona. NWO zer asmatzen ez, eta googlen bilatu dut. Borroka libre profesionaleko enpresa bat omen da. Gero, baita ere, aurkitu ditut makina bat blog kutre, beste gauzen artean, chemtrailak, giza muskerrak, LGTB-feminista kontubernioa, ureko kloroaren bitartez gizateria antzutzeko planak, zibilizazio intra-lurtarrak-eta hizpide dituztenak. Hori da New World Order.

  • NWO eta ezker Abertzalea , Amonamantangorri:.
    – Hulk Hogan da sekretuan Gara egunkariaren zuzendaria. Joseba Permach, errealitatean ez da Joseba Permach. Joseba aspaldi hil zen istripu batean, bere lekuan Illuminatiek beste planeta bateko izaki bat jarri zuten. Izaki hau, Josebaren itxura duena, emakume lesbo-feminista bat da, eta bere helburua da gizon zuri heterosexualak esklabizatzea, musulmanen laguntzaz. NWO sarrera irakurrita horixe atera dudan ondorioa.

    • Amonamantangorri 2014-09-09 15:31

      Eguneko Banpiroen laguntza ezinbestekoarekin (Eskerrik asko, Milhause).

  • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2014-09-09 12:27

    Imajinatzen nuen jendeak ez zuela jakingo zer zen HiltzenHil-ek idatzitako NWO akronimoa. Idaztekotan egon nintzen.
    .
    Baina irakurri baduzue, “NWO doktrina BEREGANATU” idatzi zuen. New World Order izango litzateke, “mundua agintzeko/zuzentzeko ezarri den modua”. Horrek ez du suposatzen Ezker Abertzalean agintari judutar edo amerikar bat dagoenik.
    .
    Futbolean edo edozein kiroletan, jokalarien merkantilismoa ezarri den moduan (jokalariak -pertsonak- saldu eta erosi merkantzia bezala), immigrazioa Neoliberalek sustatzen dute, batez ere, Europan lan esku merkea izan dezagun. Hori da arrazoi nagusiena eta ez humanitarismoa. Baina ideologia ezkertiarrak diskurtso humanista bereganatu du -eta horrek ez du esan nahi pertsona guztien ongizatearen alde borrokatzea zuzena ez denik-. Besteak beste, ONG askoren bidez, diru eta botere-iturri itzela lortu duelako.
    .
    Baina ezkerraren akatsa zera da; Europako kultura kolokan jartzen da. Agian ez hainbeste kultura espainola, alemaniarra, frantsesa… kultura boteretsuak direlako. Baina euskaldunontzat immigrazio masiboa + jaiotza tasa 1,3an, gure kultura eta hizkuntzaren heriotza dakar.
    .
    ZuZeu-n idazten duten gehienak gipuzkoarrak dira -immigrazioa txikiena eta immigranteak euskalduntzeko aukera handienak-. Gonbidatzen ditut Bilbo, Gasteiz, Barakaldo, Iruñeara… joateko eta konprobatzeko zein den gure arazoaren dimentsioa.
    .
    Uste dut ZuZeulari guztiok euskara eta abertzaletasunaren alde gaudela. Ez ezazue hori ahaztu.

  • guztiz ados nago. ia kristianodebase ezkertiar batek puntuz puntu erantzuten duen, edo beti bezala, ardi merino ardi latxarekin nahaste borraste bat egin da gero, erotuta bezela arrazista, arrazista ohiukatzen hasten den.

    • NWO kontzeptua interneten guztiz desitxuratua badago ere ez da magufada bat.
      Jakin ez badakizue ere, munduaren benetako boterea ez datza estatu, gobernu zein armadatan, baizik eta Finantza-Kapital Handiaren jabeen eskuetan. Oligarkia honek banku zentralen jabetzaren, dibisen balioen kontrolaren, urre gordekinen, merkatu finantzieroen, petroleo korporazio, multinazional nagusien edo komunikabide nagusien akzio nagusitasunaren… eta beste hainbat mekanismoren bitartez lortu du aspaldidanik munduaren gehiengoaren kontrola eta jabetza. Oligarkia internazional honen boterea horren da eraginkorra non maila baxuagoko eragile ekonomiko eta politikoen jokabidea zeharka zuzendu dezakete.
      NWO-a, nire ustez eta modu orokor batean esanda, helburu hauek lortzeko boteretsuek aspaldi ezarritako estrategia bat da.
      – Arlo ekonomikoan, urre-patroitik fiat deritzon alegiazko dolar-patroiera igarotzea moneta-monopolioaren eta lukurreriaren bitartez (honako hau bete da jada)
      – Arlo politikoan, estatu-nazioen subiranotasunetik oligarkia internazional baten botere eta aginterako igarotzea, hau da, Estatuen gobernutik Gobernu Mundial baterako pausua ematea. Honako hau bigarren gerra mundiala bukatu zenetik martxan doa pixkanaka.
      – Arlo sozialean nortasun kolektibo ororen suntsiketa. Familia egitura ardatz duen gizartetik nortasunik eta loturarik gabeko gizabanako zatitu, multikulturalizatu eta ahulen gizartera (giza ingenieritza). Hemen sartzen da Kapital Handiak mendebaldearen multikulturalizazioan eta familia-egituraren aurka daozen feminismoa, LGTB etbar bezalako ideologiengan duen abegikotasunean

      • Baina zertarako azalduko dizuet nik, David Rockefeller jaunak ni baino askozaz hobeto azalduko badizue?
        «Algunos incluso creen que nosotros (la familia Rockefeller) somos parte de una conspiración secreta que trabaja contra los mejores intereses de Estados Unidos, caracterizando a mi familia y a mí como “internacionalistas” y de conspirar con otros alrededor del mundo para construír una estructura política y económica global más integrada –un mundo, si usted prefiere. Si ésa es la acusación, me declaro culpable, y estoy orgulloso de ello»

        (David Rockefeller, Memorias, página 405).

        Edo zergatik ez Henry Kissinger judutarraren hitzak gogora ekarri?

        «Lo que el Congreso tendrá antes no es un tratado comercial convencional sino la arquitectura de un nuevo sistema internacional… un primer paso hacia un nuevo orden mundial»

        (Henry Kissinger acerca del NAFTA, Los Angeles Times).

        Edo zergatik ez George Bush aitaren hitzak berriro oroitu??

        https://www.youtube.com/watch?v=4UlBSa6Pbxc

        Eta argazki hau opari, ea honekin argi gelditzen zaizuen batzuei:
        https://pbs.twimg.com/media/BqLY-ZhCQAEo5ia.jpg:large

      • Baina zertarako azalduko dizuet nik, David Rockefeller jaunak ni baino askozaz hobeto azalduko badizue?
        «Algunos incluso creen que nosotros (la familia Rockefeller) somos parte de una conspiración secreta que trabaja contra los mejores intereses de Estados Unidos, caracterizando a mi familia y a mí como “internacionalistas” y de conspirar con otros alrededor del mundo para construír una estructura política y económica global más integrada –un mundo, si usted prefiere. Si ésa es la acusación, me declaro culpable, y estoy orgulloso de ello»

        (David Rockefeller, Memorias, página 405).

        Opari bezala: jarri ezazue “George Bush Nuevo Orden Mundial” youtuben. Eta gero esaidazue asmakizun bat den edo ez