Olentzero iruzurtia Bilbon?

MTAxMQ==

Aspaldiko ile beltza txurituta zuela ikusi genuen, baina hori adinaren kontua izango da. Aurpegia garbi eta txukun. Ikatzaren arrastorik ez gure pertsonaia mitologikoaren azalean. Ezta ardo beltzak gorritutako masailik ere…

Metrosexuala bihurtu ote da gure Olentzero?

Nik ordea susmoa dut, ile eta bizar zuri horren azpian Meltxor ezkutatzen dela… Are gehiago, Troiako zaldia zirudien “pottokarekin” Arriaga antzokian sartzen ikustean…

Edo “aldaketaren” beste eraginetako bat ote?

Irudia | Olentzero | … | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “Olentzero iruzurtia Bilbon?”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2009-12-24 11:36

    Nazka nazka eginada nago, txikitan olentzerorik ezagutu ez duen jendea eta Errege magoen edo Papa Noel-en etorrera itxaroten zutenak handitu direnean, Olentzero berainen esparrura ekartzen saitzen dira. Bestela ez omen du magiarik, zikinduta haurrak izutzen omen ditu, argia falta omen zaio.
    Zer jakingo dute beraiek majiaz!
    Niri txikitatik olentzerok ekarri izan dizkit opariak, eta sekula ez zait itsusia iruditu, ez dit beldurrik eman eta ez zaio magiarik falta izan.
    Nere semeak 3 urte dauzka, eta egunero etxean jarri dugun olentzero handi, itsusi eta zikinari musuak ematen dizkio sudurrean, eta gau ona pasatzeko opa, eta bera egitakoa ez dela badakiela, baina egitakoari opariak ekartzeko esateko ez ahantzitzeko esaten dio.
    Eta Olentzero, egitazkoa, sekula ikusiko ez duela baldin badaki ere, bere gurasoekin eta lagunekin aterako da, olentzeroz jantzitako panpin izugarri bat bizkarrian hartu, eta kantatzera joango gara olentzero eguna kantuan ibiltzeko bai da, eta ez desfileak edo pailasoak ikusteko. Eta argiak, suak eta espektakulo izugarriak ikusi nahi ditugunean EuroDisneyra joango gara.

  • Batzuk aspaldi ari dira kontu hau salatzen. Asiskok atera zuen honen inguruko marrazki bat Argian baina orain ez dut aurkitu. Beste hau aurkitu dut: “Nor zara zu, zer egin duzu Olentzerorekin?”: http://www.dantzan.com/blogak/oier/nor-zara-zu-zer-egin-duzu-olentzerorekin

  • “…pipa hortzetan duela…”

    Pasa den astean esan zidan alabak Olentzerok erretzeari utzi diola. Eskolan esan zioten, eta berarentzat eskolan esaten duten guztia egia da.

  • Olentzero joan zaigu
    mendira ibiltzera
    intentzioarekin
    onddoak biltzera
    aditu duenean
    rebajak daudela
    lasterka etorri da
    Corte Inglesera

    Horra, horra
    gure Olentzero
    dieta orria duela
    eserita dago
    bost kilo galdu ditu
    azken egunotan
    ez du meriendatuko
    ez du loditu nahi

    Olentzero buru argia
    normaltasunez jantzia
    bart arratsean
    edan omen du
    Kokakola ta esnea
    Ai mutiko zintzoa,
    Ai mutiko zintzoaaaaaaa.

  • Gari ta besteak: Olentzeroa ere zuen patrimonioa al da? Hemen batzuk edozein ikur hartzen dute ta pontifikatzen hasten dira.
    Euskaldun gehienok, txikitan, errege magoak edota Bizar Zuri geneuzkan, gezurrez gain eta idealizazioz ekidinik. Nafarroatik heldu zitzaigun Olentzeroa, zorionez (ohitura ederra baitzan) eta hamarkada gutxitan olentzerozale amorratu bihurtu gara. Bainan, batzuk talibanak ote dira?
    Nik Bilbokoa telebistan ikusi nuen eta ene haurrei pila bat gustatu zitzaien. Ezta zuentzat, haientzat da. Eztu “eusko-label” erakusteko beharrik ez eta “izate bereizgarririk” (mozkorti, zikin, bizar grixa, etab.) Gabonak izatez tontakeria dira eta, gaur egun, solstizioa ospatzea nahi izatea askoz artifizialagoa izan liteke (Sasihippitasuna abertzaleon minbizi erridikulua da). Gabonetako opariena orain dela gutxi hasi zan, XIX. mendean hain zuzen eta, neretzat, bizarraren koloreaz eztabaidatzea sekundario eta esanguratsua da.
    Tentelkeri burges hontan guztiok parte hartu dugu eta Olentzeroaren aurpegi zikina garrantzirik gabeko xehetasun bat da. Lesakatik kanpo gutako inork eztakagu iritzi osasuntsurik Olentzeroa “nolakoa” izan behar den ala ez zehazteko. Olentzeroaren efekto miragarri ta kontagiosoa (nere etxera ere dator) orain dela gutxi hasi zan Gipuzkun, Bizkaian eta Araban baina beste arlotako ikur bihurtu dugu. Laister ikerketa genetikoa egingo diozue.

  • Gari Garaialde 2011-01-10 17:09

    Nondik hasi?!
    Euskaldun gehinoi nork ekartzen dizkien opariak esaten duzunean, noiztik hasi zara kontatzen? Zu ttikia zinenetik, zuri Olentzerok opariak ekarri zizkizunetik, zure ondorengoek ezagutu zutenetik…?
    Bizar zuri zein da?
    Nik olentzeroa ezagutzen dut, kondaira edo, ere bai, Errege magoak ezagutzen ditut, oinarria ere bai (bliblia eta abar), Santa Claus ezagutzen dut, eta pertsonai konkretu batetan oinarrituta dagoen istorioa dela badakit, San Nicolas ere ezagutu izan dut, aita Noel bezala, beraien leiendarekin. Baina Bizar Zuri zein den ez dakit. Benetan.
    Neri betidanik ekarri izan dizkit olentzerok (betidanik hitzak esan nahi du nere betidanik, urte 1 edo 2 nituen hartatik).
    Hiru datu: ni 72an jaioa naiz, aita 46an eta aitona 16an.
    Ni ttikia nintzelarik, gurasoen etxean beraien gazte garaiko argazkiak ikuskatzea gustatzen zitzaidan, asko. Ba, argazki horietan ikusiak ditut nik aita eta ama, gazte oraindik, “novio” egin aurretik, Olentzero handi bat bizkarrean hartu eta soinu eta panderoekin kantuan, lagun koadrila batekin.
    Atzo, berriro ere, kontatu zidan aitak, nola duen aditua berak, hamaika bider, aitona ttikia zenean gabon egunean baserritarrez jantzi eta ume bat (sekula ez panpina, beti umea eta gainera mutikoa) bizkarrean hartuta, kantu eskean ibiltzen zirela. Ah, ez naiz Lesakarra. Aita ere ez eta aitona ere ez.
    Ez omen du izate bereizgarririk erakutsi beharrik. Ez, noski, ez du erakutsi beharrik, baina beste batzuen artean aitak eta biok ttikitatik olentzerori kantatu dizkiogun kantei erreperatzen badiogu: “Olentzero begigorri…” “Olentzero, buruhandia entendimendu gabia, bart arratzian eran omen du hamar arroako zahagia, ai urde tripa handaia…” “Bigar merendatzeko botila ardoakin” . Beraz ez du zertan erakutsi, baina halakoa da eta agian ezkutatu da egin beharko ez zenuketena.
    Ni ez nago tradizioaren mugituezintasunaren alde. Argi daukat moldatzen ez den tradizioa hil egiten dela. Horregatik nago nahi duten emakumeak nere (ta jokatuko nikek baita hire’re) herriko alardean ateratzearen alde, badakidalako zergatik den alardea den bezalakoa, zergatik den alardea emakume gabekoa eta batez ere, argi daukadalako herriko jaietako ekitaldi publiko nagusian, tradizioaren izenean mantentzen den diskriminazioarekin amaitu beharra dagoela eta batez ere emakume batzuek atera egin nahi izan zutelako.
    Nik ez daukat arazorik Olentzeroari aurpegia garbitzearekin. Ez eta botila ardoa bere ondotik kentzearekin ere. Nahi baduzue, burua moztu, zakur muturra jarri eta eskuan ur pistola bat duela ekainaren 7an etorri daiteke, arrosaz jantzita eta errege koroa buruan duela. Baina galdera da ZERGATIK? Kantak mozkorra dela badio, zergatik erakutsi NAHI dut nik beste modu batetara? Aldatzeak onura bat dakarrenean dauka logika aldatzeak. Edo aldatu nahi izateko arrazoi (eta ez dut “logiko” idatziko) bat dagoenean. Galdera da ZERGATIK aldatu nahi duzue? ZERGATIK ez du edaten? ZERGATIK etortzen da 23an? ZERGATIK sentitu dugu haurrei Olentzeroa erakutsi beharra?
    Badakit ez dela guretzat, horregatik eta fijatu naizelako badakit haurrek ez daukatela arazorik gizonkote horrekin, gehienez gurasoak direla “problematikoak”, ikusi gabekoak ezin sisintu ditzaketenak.
    Horregatik gurago dut olentzero egunean bere lagunekin olentzero bat egin eta kantura atera dadila; Ez tradizioa delako, ez nik horrela egin dudalako, beste norbaitek pentsatu, prestatu eta muntatu duen ikuskizun bat ikustera joan, ahoa zabaldu eta txalo egitea baino aberasgarriagoa delako parte hartzea. Kultura zer eta nolakoa nahiko nukeen hausnartu izan dudalako eta neure seme-alabak hezitu nahi ditudalako eta ez entretenitu. Badakidan arren heltzean (guk bezala), ahal dutenaren eta nahi dutenaren tarteko zerbait egingo dutela.
    Ados gabonak tontakeria bat direla, baina zergatik da artifizialagoa solstizioa ospatzea, jaio ere egin ez zela badakigun pertsonai baten jaiotza ospatzea baino? (Sasihippitasuna abertzaleon minbizi erridikulua omen da, baina asimilazio akonplejatuak ez digu min gutxiagorik egin).
    Amaitzekoz, Lesakatik kanpoko inork ez omen daukagu iritzi osasuntsurik olentzeroaren inguruan… Agian hori da osasuntsua ez den pentsamenduetako bat, Patzikuk behinik behin, zerbait badakiela amaten baitu:
    http://paperekoa.berria.info/plaza/2011-01-04/035/004/lege_info.htm
    Gauza bakar batekin nago ados, tentel eta burgestzat hartu gaituzunean, horrekin ados nago. Ez dizut nik kontrarik egingo.
    Bide batez, ederki dago erantzuna Gariri zuzentzea, baina nik ezin dut gauza bera egin, zure izena ezkutatu baituzu.