Ohitzen

banspy
banspy

Etxean ere apenas egin da komentariorik. “Izan duzu atxiloketen berri?”, galdetu didate, biharko eguraldiaz galdetzen duenaren tonu berberarekin. “Bai”. Ez eztabaidarik, ez haserreak eragindako ahots ozenik, ez biraorik, ez ezer. “Bai”, besterik ez.

Eta otu zait, harritzeko, haserretzeko, sumintzeko gaitasuna ere lapurtu digutela. Bi urtetan hirugarren aldia da Batasunako goi-karguak kartzelaratzen dituztela. Eta nahita ere ezin lehen aldiko indar bera sentitu.

Bide berriak bilatu behar ziren eta arretaz jarraitu genituen komunikabideen bidez ezker abertzaleko buruzagien urratsak. Udazken honetarako aldaketa iragarri zuten eta zehazki zer eskaintzen zuten entzun nahi genuen. Rubalcabak, biolentzia kondenatuta ere, ETA desagertzen ez zen bitartean jai zutela esan zien Batasunako kideei.

Beste behin, ezker abertzalearen keinu oro deuseztatua geratu da. Estatuaren errepresioak ez du arnasbiderik uzten, eta gu, zoritxarrez, ohitu egin gara.