Nork begiratzen duen, botila erdi betea edo erdi hutsik

Nork begiratzen duen, botila erdi betea edo erdi hutsik –

Gararen editorialak 10 iritzi konfortagarri eta 10 ohar deserosoMadrileri egiten dio erreferentzia, esanaz ETAk onartu dituela Gernika eta Bruselako adierazpenak eta “Madrilek ez”. ETAk Bruselako adierazpenean jasotakoa “irmoki” jarraituko duela esaten duenez, Gararen arabera, Bruselako adierazpenaren kontra dagoena soilik egon daiteke ETAren agiriaren kontra. Horrez gain, Madrilgo Gobernuaren jarrera gaitzetsi du, “ez soilik prebisiblea izan delako, baizik eta inteligentzia gutxikoa izan delako. “Alfredo Perez Rubalcabak, Gobernuko bozeramaile baino gehiago barne saileko ministroaren rolean, hitzaldi negatiboa eskaini zion, Bruselako Adierazpenak zehazki ‘erantzun positiboa’ eskatzen zionean.”

Berrian Pello Urzelaik egin duen analisian urtarrilaren 8ko data duen agiria “Garai berriaren mugarria eta katalizatzailea” da: “Itxaro izanagatik eta iragarria izanagatik irudi luke, agian, agiriak ez duela hainbeste distira, baina mamia, bederen, ez du faltan. Erabakia da lehena: ‘Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra adieraztea’. Erabakia, gainera, prozesuaren diseinu jakin batekin uztartzen da, Bruselako Adierazpenak eta Gernikako Akordioak marraztutako ibilbidearekin, alegia. Agiriak argi eta garbi eta zuzen erantzun dio Bruselako Adierazpenaren 21 izen handiko pertsonek eginiko eskaerari. Gernikako Akordioa sinatu zuten 28 alderdi eta gizarte eragileek antzeko beharra plazaratu zuten, ñabardura bat erantsiz: ‘Su-etena jarduera armatua behin betiko borondatearen erakusle gisa’ izatea. ETAk, bere modura, bat egin du ikuspegi horrekin, jarduera armatuaren amaierarekiko konpromisoa agertu duelako: ‘Horixe da behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko ETAk duen konpromiso irmoa’.

Deiak “argiak eta ilunak” ikusten ditu agirian. Argiak “lasaitasuna ekarriko diolako euskal gizarteari”, eta “egiaztagarria” izatea baloratzen du oroz gain. Eta ilunak, ETAk ez duelako argitzen bere etorkizunean zer izango den. Hala eta guztiz ere, “zalantzaren iluntasuna ikusiagatik bakearen bidea argituko duen politika zintzoa” aldarrikatu du egunkariak.

El Paisek ilunak gehiago ikusten ditu, eta esandakoa baino gehiago eskatu dio ETAri, are gehiago, “Batasunak eskatutakoa baino gutxiago” eman duela ETAk dio ‘Minimoa baino gutxiago’ deituriko editorialean. “ETAren agiriak betikoaren antza dauka, negoziazio politikoak baldintzaturiko su-etena, eta ez zenbait Otegiren gisako zenbait buruzagik (borondate onez) egindako adierazpenetatikk ulertu zitekeena. Honek insinuatu eta ezker abertzaleak eskatu zuenari bizkarra emanda, su-etena ez da erabatekoa, eta komunikatuak ez du tarterik uzten pentsatzeko ETAk armak uzteko urrats gisa ikusten duela ulertzeko. Kontrakoa terroristek dirudite hartzeko direnak eta hiltzera eraman dituen motibo hori lortzea eskatzen dute”.

Vocento taldeko El Correok ‘Lasaitasuna eta exijentzia” titulatu du editoriala. ETAren agiriak mehatxatuei lasaitasuna ekarriko diela gogoratu ostean, egunkariak dio ETAk hiru pultsu dituela: “Bata, bere buruarekin, bere iragana zalantzatan jarriko duen edozein irteeraren aurrean erreafirmatu beharr duelako. Ezker abertzalearekin, legalitatera itzultzera ukatzen baitio. Gizarte demokratikoarekin, edo nahi bada, ETA lehenbailehen desagertzea nahi duen gizartearen gehiengoarekin”. El Correoren iritziz, ETAren agiria ez da aski ezker abertzalea legalizatzeko.

LaVanguardiako zuzendari Jose Antichek ‘Batasuna beharrezko’artikuluan ere idatzi du ez dela aski agiria, ez duelako ETAren amaieraren berri ematen. Horren aurrean, Zapateroren hitzak goraipatzen ditu LaVanguardiak: “‘Agiriak ez du balio; irmotasun handiagoa erakutsi behar du, eta ez dugu iruzurrik onartuko’. Espazio honetan beti pentsatu izan dugu politika antiterrorista onena  legalitatetik egiten dena dela, indar politikoen arteko kontsentsua, Gobernuaren lidertza eraginkorra eta gizartearen gehiengoaren babesa”

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.