Norena da Donostiako Alde Zaharra

Norena da Donostiako Alde Zaharra –

Oso txio kate adierazgarria plazaratu du asteon Xabi Muruak, udalak aurkeztutako dokumentu publikoetatik abiatuta, Donostia eta turismoaz mintzo garenean zertaz ari garen jabetzeko.

Guztira hiru plano dira txioetan erakutsi dizkigunak -laugarren bat da azkena, beste hiruren batuketa-, Donostiako Alde Zaharrekoak guztiak. Lehenengoan bertan diren hotel eta pentsioak ikus ditzakegu, bigarren batean non eta zenbat pisu turistiko dauden eremu berean, eta hirugarrenak auzoko tabernen kokapena jasotzen du. Arretaz begiratu; badago zer hausnartu!

 

Norena da Donostiako Alde ZaharraNorena da Donostiako Alde Zaharra