Nora joango zara oporretan?
Uda sasoiarekin batera heltzen dira pertsona gehienentzako oporraldiak. Errutinatik hanka egiteko aukerari zukua atera nahiean, askok urrutira egiten dituzte bidaiak. Publizitateak erakusten dituen paisaia idilikoen itzaletik haratago, ordea, paradisu masifikatuak edo turistentzako herriak dira sarritan helmuga. Leku bezain beste oporleku dauzkagu, egun gutxiko barealdiaz gozatzeko. Halere, ez dira gutxi xoxak edo ardurak direla eta, herrian gelditzen direnak . Ea, nora joango zara oporretan?