Nor izango da EHBren lehendakarigaia?

Bueltaka gabiltza gai honekin, aurrera eta atzera. Hamarkada beltzaren ostean, berriz legezko den ezker abertzaleak ez dio aurpegirik jarri oraindik bere markari. Berdin omen die bozkatzaileei, marka bozkatzen omen du ezker abertzaleko militanteak. Baina bada tenorea gidaritza nork eramango duen jakiteko ala?

Hona hemen, hautagai izan daitezkeenen zerrendatxo bat.

Laura Mintegi
El Mundok gaur bertantxe publikatu du bera izango dela lehendakarigaia. Aipatzen zen perfilari erantzuten dio. Emakumezkoa, Nafarroan jaioa, kultur munduari lotua, perfil politiko markaturik gabea… Ikusiko dugu ea Pedro J. Ramirezen egunkariak egia dion.

Maddalen Iriarte
EiTBn egindako lanagatik ezaguna, Zazpika Garako astekarian kolaboratzailea eta hizlari ona dugu Iriarte. Bere izena ere entzun da, sarean batez ere. 18/98 auziaren eta bestelako ekimenetan aurpegia eman izan du.

Angeles Iztueta
Bere izena ere atera da. Perfil moderatua du, erakundeetan esperientzia Ibarretxeren aroan, EAko militante izateari utzi eta Independentistak sarean aritu da lanean. Askotan ezker abertzalearen aurka erabili den kaosaren irudia deuseztatzeko hautagai ona litzateke.

Koldo Saratxaga
Zuzeun bertan atera zuen Lukas Mateok izena, eta baita gero gezurtatu ere. Hortik zehar entzun den beste izen bat da. Gizonezkoa izateak eta euskaraz ez jakiteak ez dio mesederik egiten.

Yolanda Jubeto
El Paisek haizatu zuen bere izena. Unibertsitateko irakaslea bera, Adierazi EH plataforman aritu zen eta baita Bizkaiako listetan suplente bezala aurkeztu ere. Honek perfil politikoa baino, perfil “tekniko eta profesionala” du Prisako egunkariaren arabera.

Martxelo Otamendi
Halako kinieletan beti ateratzen den izen bat da eta perfil independientea eta serioa duena. Halere, Berrian duen ardurari eutsi nahi diola adierazi du, eta ez duela politikara jauzi egiteko asmorik.

Besterik okurritzen zaizue? Nor demontre izango da hautagaia? 

Gaiaz aritzeko erabili #bildukiniela.


Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

28 pentsamendu “Nor izango da EHBren lehendakarigaia?”-ri buruz

  • Maddalen!

  • Twitterren Maddalen Iriarteren izena aipatu izan dute batzuek… baina ez dut argi ikusten.

  • Alduntzin

  • Amonamantangorri 2012-06-22 13:01

    Ea, aixkideak. Lehengoan esan nuen, eta orain ere esanen dut.

    Pertsona batek perfil “teknikoa”, eta behintzat, alderdien aparatutik kanpokoa baldin badu, nire ustez, nekez izan daiteke lehendakarigai. Iriarte EiTBren barneko ardura karguren batean, Mintegi kultura sailburu edo Etxepare Institutuko zuzendari, Iztueta hezkuntzan eta unibertsitatean, Saratxaga industrian,… Hori bai.

  • zaktar donetzk 2012-06-22 13:29

    “Gizonezkoa izateak ez dio mesederik egiten.”

    Ene! Nahita nahi ez emakumezkoa izan beharra, hori txorakeria. Onena emakumea bada, aurrera, eta hoberik bada gizonezkoa, aurrera hori ere.

    • Nik ere flipatu egin dut hori irakurrita. Askok pentsatuko du emakumea derrigor jartzea diskriminazio positiboa dela, baina nik “lore-emakumea” delakoaren irudia indartzen duela deritzot.

  • Obanoseko infanzoia 2012-06-22 15:06

    Hamarkada beltzaren ostean…???…?? Demokrazian gaude orduan? Ta ni enteratu gabe…
    Penagarria! Segi zaitezte autonomia espainola barruan jolasten, guk geuk estaturantz bidean. Espaianako autonomistak ta nabar estatalistak: tamalez, historia erreplikatzen dela. Ze poza indar okupatzaileentzat.

  • Laura izango da, eta Obanoseko infazoiari esango nioke Laurak aterako gaituela autonomia izatetik. Demokrazian ez gaude, ez du inork hori esan, baina estatua izateak ere ez digu demokrazian bizitzea bermatuko. Bide horretan pausuak ematean dago koxka. Zuk zeintzuk irudikatzen dituzu? ez aurkeztea?

    • A ze garaiak, Vascongadetako instituzio espainoletara joatea saldu batzuen kontua ziren urte horiek. Orain Bilduk duen diskurtsoari tu egingo lioke duela 30 urteko HBk.

      • Ea nork egiten dion tu nori 2012-06-25 16:46

        Eta estatuak tu baino, barre egiten dio duela 30 urteko HBri, eta nahi duena egiten du berarekin, pelutxe hutsa balitz bezala. Behialako HBko gudari gogorrak ume otzanak dira estatuaretzat: ez dute politikoki ezer lortzen eta gainera Euskal Herria menderatzeko arrazoi nahikoa sortzen dute, irudi aldetik, bai Euskal Herritar askorentzat, bai maila internazionalean. Azkeneko 30 urte hauetan Espainiaren lagunik onenak izan dira Ezker Abertzaleko borrokalari horiek guztiak, Euskal Herria zapaltzeko lagun onenak izan baitira espainiarentzat. ETAko buruzagi horiek guztiek hankartea zupatzen zioten Aznarri, eta hura eskerrak ematen, ederki baitzekien auto azpian bonba bat jartzeak mesede gehiago egingo ziola kalte baino. Eskertuta beharko luke Aznarrek, horregatik, berari botoak eta ETAri 30 urte atzerago zabiltzala erakutsi zielako.
        Beraz, ikus dezagun nork egiten dion tu nori. Nik behintzat tu egiten diot HB borrokalari hari, espainolen lagun handienari. Eta ez nik bakarrik, baita beste hainbat abertzalek ere.

        • Kontuz, tutulari trebeak! askota tu egiten duena izaten da zikintzen dena.

  • eta zergatik ez, adibidez, Rafa Diez?

    • Beste batek lehenago esan duen bezala, akats larria iruditzen zait mugimendu independentistaren lider-liderrak autonomia-erakundearen gidaritzan galtzea.

  • Benetan zalantzak dauzkat Maddalen Iriarte lehendakarigaia izango den. Iturri batzuen arabera, prentsan irakurri dudanez, deuseztatu egin du proposamena. Pena handia litzateke euskarazko telebistak bere moduko kazetari eskarmentuduna galtzea…

  • Ba zergatik ez Txan Magoa? Tipo jatorra izateaz gain belaunaldi berriek oso maitatua da. Gainera arazorik balego ziur kapeletik zerbait ateraz dena konponduko lukeela. Ez da broma baina dagoeneko kazetari potitikarien zerrenda gehiegitxo luzatu da (Uxue Barkox, garitano,..) Nork demontre egingo die elkarrizketak elkarrizketagile guztiak elkarrizketatuta baleude?!! Kutx!!ez da izango aurpegi publiko ezagun gutxi gertzen zaizkigula?? Makilaje gabekoak noski ze Txiribiton aurkeztuz gero, makilaje barik, inork gutxi ezgutuko lukeela eta tira!, ez luke erakarmen handirik izango. Definitibo!! Txan. txan Txan Txan, herriko alternatiba. Eta ereserkia bardin.Txantxan txan txan, txatxatxtatxatxatxan txan txtan txantxan txa…

  • Ibarretxe

  • Independentzia 2012-06-23 13:28

    Eta zergatik ez diegu politikariei entzuten mundu guztiaren ahotan dabilena? Bai, independentziaz ari naiz, bai.

  • Ba, Iriarte andrea lehendakarigai dotorea eta buru-jantziabegitantzen zait.Baina berak gura ez badu ni ez naiz nor.Martxelo Otamendi ez, mesedez, ez zaio batere ulertzen berbak jateko daukan antsia horrekin.Eta zergatik ez Andoni Egañaedo Andu Lertxundi?Gure Vaclav Havel hobetua litzake.

    • Amonamantangorri 2012-06-24 13:29

      Andu Lertxundi IUkoa da, gixajoa.

    • Anjel Lertxundi? Ezker abertzale eta soberanistaren hautagaia? Nire botoa behintzat galduko lukete, ez zait okurritzen pertsona desegokiagorik….

  • A bai? Ez nekien, Atxagaren moduan orduan. Baina horregatik ez diozu gizajoa esan behar. Edo neuri esaten didazu?

    • Amonamantangorri 2012-06-24 23:20

      Zera esan nahi nuen: Andu IUkoa dela, eta gixajoari bakean uzteko, horrekin nahikoa badu-ta.

  • John Payton 2012-06-25 11:49

    Andu ez da IUkoa.

  • nik ere ibarretxe
    hori bai litzatekeela jake mate!

  • erderazko wikepedian argi daukate: Yolanda Jubeto.
    http://es.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herria_Bildu

  • tontakeri bat da nor den lehendakarigaia, borrokoa ideologikoan oinarritu behar dira hauteskundeak eta ez hautagaien arteko lehian,hori nahi dute eta EAJko leloak, baina nik Yolandaren alde, auzokidea da ta, jiji ze ona!!

  • Itxura guztien arabera Laura Mintegi izango da EH Bilduren hautagaia. Hainbat hedabidera ari dira jada bere izenaren berri ematen. Aurpegi ez ezaguna, Otegik duen karismatik urrun. Irabazteko apustua omen da EH Bildurena…